Yaşar Kemal
Yaşar Kemal (Gökçedam, Osmaniye, 1923ko urriaren 6a - Istanbul, 2015eko otsailaren 28a) turkierazko idazlerik ezagunenetarikoa izan zen. Kemal Sadık Gökçeli izenarekin jaio zen, familia kurdu batean.
Langileen Alderdiko Batzorde Nagusiko partaidea zen. Oso ezaguna izan zen Kurduen kontrako errepresioaren salaketa egiteagatik. Bere herriaren aldeko lanak tortura, kartzela eta erbestea ekarri dizkio.
Turkia eta Kurdistango paisaiak eta landa-bizimodua islatzen ditu bere liburuetan. Prosa poetiko aberatsa du. Liburu asko idatzi ditu,denak kutsu mitiko eta lirirko handikoak. Anatoliako koblakarien tradizio kulturaletik abiatuta emozioz sentimanduz eta grinaz beteriko testuak sortzen ditu, eta bereziki oparoa da naturaz, paisaiez eta urtaroz egindako deskribapenean.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sarı Sıcak (Bero horia), 1952
Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- İnce Memed (Memed, nire belatza), 1955
- Teneke, 1955
- Orta Direk (Lautadatik datorren haizea), 1960
- Yer Demir Gök Bakır (Burdinezko lurra, burdingorrizko zerua), 1963
- Ölmez Otu (Belar hilezkorra), 1968
- Akçasazın Ağaları/Demirciler Çarşısı Cinayeti (Akchasazeko Agak Trilogia/Erremintarien azokaren hilketa), [1974]
- Akçasazın Ağaları/Yusufcuk Yusuf (Akchasazeko Agak Trilogia/ Yusuf, Yusuf txikia), 1975
- Yılanı Öldürseler (Sugea zanpatu), 1976
- Al Gözüm Seyreyle Salih (Kaioaren istorioa), 1976
- Allahın Askerleri (Juangoikoaren soldaduak) (1978)
- Kuşlar da Gitti (Txoriak ere joan dira: Istorio luzeak), 1978
- Deniz Küstü (Itsasoa zeharkatutako itsasgizona), 1978
- Yağmurcuk Kuşu/Kimsecik I (Kimsecik I - Inor txikia I), 1980
- Hüyükteki Nar Ağacı, 1982
- Kale Kapısı/Kimsecik II (Kimsecik II - Inor txikia II), 1985
- Kanın Sesi/Kimsecik III (Kimsecik III - Inor txikia III), 1991
- Fırat Suyu Kan Akıyor Baksana(Begira, Firat ibaiari odola dario), 1997
- Karıncanın Su İçtiği (Ura edaten duen inurria), 2002
- Tanyeri Horozları (Egunsentiko oilarrak), 2002
Eleberri epikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Üç Anadolu Efsanesi (Anatoliako hiru elezahar), 1967
- Ağrıdağı Efsanesi (Ararat mendiko elezaharra), 1970; 2003an Elkar eta Alberdania argitaletxeek euskaratuta kaleratu zuten, "Ararat mendiaren sumina" izenburuarekin.
- Binboğalar Efsanesi (Mila zezenen elezaharra), 1971
- Çakırcalı Efe* (Çakircali bide-lapurraren istorioak), 1972
Erreportajeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Yanan Ormanlarda 50 Gün (Sutan dauden basoetan berrogeita hamar egun), 1955
- Çukurova Yana Yana (Çukurova sutan dagoen artean), 1955
- Peribacaları (Kebide maitagarriak), 1957
- Bu Diyar Baştan Başa (Erreportajeen bilduma), 1971
- Bir Bulut Kaynıyor (Erreportajeen bilduma), 1974
Lan esperimentalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ağıtlar (Baladak), 1943
- Baldaki Tuz (Eztian gatza), 1959-1974
- Taş Çatlasa (Gehienez), 1961
- Gökyüzü Mavi Kaldı (Zerua urdina mantendu zen)
- Ağacın Çürüğü (The rotting Tree) (Artikuluak eta hitzaldiak), 1980
- Yayımlanmamış 10 Ağıt (10 balada argitaragabeak), 1985
- Sarı Defterdekiler (Koaderno horiaren edukia) , 1997
- Ustadır Arı (Erle aditua), 1995
- Zulmün Artsın (Zure zapalkuntza areagotu), 1995
Haur-literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Filler Sultanı ile Kırmızı Sakallı Topal Karınca (Elefanteen sultana eta bizar-gorriko inurria), 1977
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yaşar Kemal |
- (Turkieraz)(Ingelesez)Yasar Kemalen webgune ofiziala