Content-Length: 114901 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Zesarren_Gerra_Zibila

Zesarren Gerra Zibila - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Zesarren Gerra Zibila

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zesarren Gerra Zibila
Erromatar Gerra Zibilak
Datak. a. 49ko urtarrilaren 10ak. a. 45eko martxoaren 17a
LekuaHispania, Italia, Grezia, Iliria, Egipto, Afrika
EmaitzaPopularesen garaipena
Gudulariak
Optimates Populares
Buruzagiak
Ponpeio  
Tito Labieno  
Metelo Eszipion  
Katon Minor  
Gneo Ponpeio  
Publio Atio Varo  
Sexto Ponpeio
Gaio Julio Zesar
Gaio Eskribonio Kurio  
Marko Antonio
Dezimo Bruto
Publio Kornelio Sila
Gneo Domizio Kalvino

Erromatar Errepublikako Gerra Zibila (k.a. 49–k.a. 45), edo Zesarren Gerra Zibila Erromatar Errepublikaren azken gatazka politiko-militarretako bat izan zen. Hasieran liskar politiko eta militarrak izan ziren, Julio Zesarrek, bere jarraitzaile politikoek (populares izenekoak) eta bere legioek, optimates (Erromatar Senatuaren alderdi tradizionalista), Ponpeio eta bere legioak borrokatu zituzten.[1]

Gerra baino lehen, Zesarrek zortzi urtez borrokatu zuen Galietako gerretan. Zesarrek, Ponpeiok eta Marko Lizinio Krasok Lehen Triunbiratua ezarri eta boterea partekatu zuten. Zesar laster bilakatu zen herri xumearen kuttun eta erreforma asko bultzatu zituen. Senatuak, Zesarren beldur, armada utzi eta Erromara itzultzeko agindu zion. Honen ezezkoak eta legez kontrako mugimendu bat egin zuen: bere armada Erromarantz gidatu, Italiako muga zen Rubicon ibaia zeharkatuz. Ponpeiok Erromatik ihes egin zuen eta hegoaldeko Italian armada bat eratu zuen Zesar borrokatzeko.

La urteko gatazka politiko-militarra Italian, Ilirian, Grezian, Egipton, Afrikan eta Hispanian zehar zabaldu zen. K.a. 48an Dirrakioko guduan Ponpeiok Zesar mendean hartu zuen baina Farsaliako guduan Zesarren garaipena erabatekoa izan zen. Marko Junio Bruto eta Zizeron optimateen aldekoak gudu ondoren errenditu ziren, beste batzuk, berriz, tartean Katon Minorrek edota Metelo Eszipionek borrokari eutsi zioten. Ponpeiok Egipto aldera ihes egin zuen baina ailegatzerakoan hil zuten. K.a. 46ko Tapsoko guduan, iparraldeko Afrikan, Eszipion menderatua izan zen eta, gudua galdu eta berehala, Katonekin batera bere buruaz beste egin zuen. Hurrengo urtean, Mundako guduan, Zesarrek azken optimateak menderatu eta dictator perpetuo (betiereko diktadore) bilakatu zen.[2] Gerra zibilak erromatar gobernuan eragin zituen aldaketak ia Errepublikako (k.a. 509–k.a. 27) tradizio politika guztiak deuseztatu zituen eta Erromatar Inperioari (k.a. 27–k.o. 476) bidea erraztu zioten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kohn, G.C.. (1986). Dictionary of Wars. 374 or..
  2. Hornblower, S., Spawforth, A., ed. The Oxford Companion to Classical Civilization. , 219–24 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Zesarren_Gerra_Zibila

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy