Babur
Zahir-ud-din Mohammad Babur (1483ko otsailaren 14a - 1530eko abenduaren 26a) Indiako Mogol Inperioaren sortzailea izan zen. Babur ezizenak "tigrea" esan nahi du.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Uzbekistanen dagoen Andijan hirian jaio zen. Tamerlan konkistatzaile mogolaren ondorengoa eta Ferganako haraneko Omar Sheikh erregearen semea zen eta hau hiltzerakoan 12 urte baino ez zituen arren bera bihurtu zen errege.
Hamabost urte zituela, 1495ean Samarkanda hiria erasotu eta konkistatu zuen baina bere sorterria zen Fergana galdu zuen. Berreskuratu bazuen ere 1501ean uzbekoak berriz jabetu ziren bailaraz. Hurrengo hiru urteetan galdutako lurrak berreskuratzeko helburuaz armada handi bat osatu zuen. Hindu Kush mendiak zeharkatu eta Kabul konkistatu zuen baina uzbekoek ez zioten utzi Fergana hartzen. Hurrengo urteetan istilu ugari izan ziren mogolen eta uzbekoen artean.
Indian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere sorterria eskuratzeaz etsita, hegoaldera jo zuen. Delhiko nobleak ez zeuden gustura Ibrahim Lodi sultanarekin eta Baburri laguntza eskatu zioten. Honek 1521ean Indian sartu eta 1526an Delhi konkistatu zuen. Ibrahim sultana Panipateko batailan hil zen eta Baburrek bere burua Padshah Ghazi (Indiako Enperadore) izendatu zuen. Sultanaren aldekoa zen Rana Sanga erregeak 200.000 soldadurekin aurre egin zion baina honek ere galdu egin zuen eta Babur bihurtu zen Indiako Enperadore absolutua.
Mogol Inperioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1857 arte iraungo zuen Mogol Inperioaren sortzailea izan zen. Hiriburua Agran ezarri zuen eta bertatik gobernatu zuen India iparraldea. 48 urterekin hil zen eta bere seme Humayunek ordezkatu zuen.
Genealogia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Babur |