BirdLife International
BirdLife International | |
---|---|
Datuak | |
Mota | nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea, lineako datu-basea, datu-base biologikoa, conservation organization (en) , karitatezko erakundea eta irabazteko asmorik gabeko erakundea |
Jarduera sektorea | environment (en) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Jarduera | |
Enplegatuak | 251 (2019) |
Erabilitako hizkuntza | ingeles |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | karitatezko erakunde |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 22.987.810 £ (2019) |
Historia | |
Sorrera | 1922 |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
BirdLife International hegaztien eta haien habitateen defentsarako nazioarteko erakundea da. Berez, mundu osoko elkarte demokratiko eta independenteen nazioarteko federazioa da. Haren helburu nagusiak hegaztien ikerketa eta defentsa dira. Gaur egun mundu osoan ehun estatuetan baino gehiago daude.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BirdLife International erakundea 1922an sortu zen, Gilbert Pearson eta Jean Théodore Delacourren eskutik. Lehen izena hau zen: International Council for Bird Preservation(ICBP). Presio-taldea gisa antolatu zen baina Bigarren Mundu Gerrarekin batera ia desagertu zen. 1960an izen berria eman zioten, Council for Bird . 1983an aktibitatea berreskuratu zuen; 1993an, bestetik, BirdLife International izena hartu eta zuzendari profesional bat izendatu zuen.[1]
Helburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BirdLife International erakundearen helburuak hauek dira:
- Hegazti-espezien desagertzeko arriskuari aurre egitea
- Hegaztien kontserbazio egoera hobetzea
- Munduko hegaztien habitateak gordetzea eta hobetzea
- Hegaztien bitartez biodibertsitatea zaintzea eta horrela ere pertsonen bizi-kalitatea gordetzea
Ohorezko izendapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohorezko izendapen asko izan ditu, besteak beste:
- Takamado Japoniako printsesa[2]
- Jordaniako Noor erregina
Erakundeko elkarte batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BirdLife International erakundean 120 elkarte baino gehiago daude. Hona hemen ezagunetariko batzuk:[3]
- National Audubon Society
- BirdLife Australia
- BirdLife Cyprus
- BirdLife Hungary
- BirdLife Malta
- Royal Forest and Bird Protection Society of New Zealand
- BirdLife Slovakia
- BirdLife España
- Field Ornithology Group of Sri Lanka
- BirdLife South Africa
- Swiss Association for the Protection of Birds (BirdLife Switzerland)
- Royal Society for the Protection of Birds
- Bombay Natural History Society
- Ligue pour la protection des oiseaux
Aldizkaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BirdLife Internationalek hiruhilero aldizkari bat argitaratzen du, BirdLife. The aldizkaria. Azken aldian, hegaztiei eta haien habitatei eta kontserbazioari buruzko azken berriak eta artikuluak jasotzen ditu.[4]
Zerrenda gorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]BirdLife International erakundeak, bestetik, International Union for Conservation of Naturek koordinatzen duen animalien zerrenda gorria, hegaztien atalean kolaboratzen du. 2015etatik BirdLife-k 1.375 hegazti espezie desagertzeko arriskuan daudela zehaztu du, guztien % 13a, zortzietatik bat.[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ http://www.birdlife.org/worldwide/partnership/our-history
- ↑ https://www.birdlife.org/news
- ↑ BirdLife Partners, BirdLife International
- ↑ http://www.birdlife.org/worldwide/support-us/support-us#World%20Bird%20Club
- ↑ https://web.archive.org/web/20180804014357/https://www.iucn.org/theme/species/our-work/birds