David Mumford
David Bryant Mumford (Worth, Sussex, Ingalaterra, 1937ko ekainaren 11) estatubatuar matematikaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Exeterreko Eskolan ikasi ondoren, Harvard Unibertsitatean sartu zen, eta aldaera aljebraikoak ikasten hasi zen han. Graduatu ondoren, unibertsitatean bertan aritu zen lanean. 1967an, irakasle egin zuten, eta Higgins Irakasle izendatu zuten hamar urte geroago. 1981etik 1984ra, Harvardeko Matematika Saileko zuzendari izan zen, eta 1987tik 1992ra, MacArthur kide.
Vancouverreko Nazioarteko Kongresuan (1974), Fields domina eman zioten, moduluen aldaerak aztertzeagatik. Horretaz gainera, ekarpen ugari egin dizkio gainazal aljebraikoen teoriari, eta, hala, osatu egin du Oscar Zariskiren eta Eskola Italiarraren lana. 80ko hamarkadan, nolanahi ere, lanaren norabidea aldatu zuen Mumfordek, eta matematika aplikatua aztertzen hasi zen.
Fields dominaz gainera, beste ohore asko jaso ditu. Zientzietako Akademia Nazionaleko kide da, eta Nazioarteko Batasun Matematikoko lehendakari izan zen 1995etik 1999ra. Gaur egun, Brown Unibertsitateko Matematika Aplikatuen Sailean ari da irakasle-lanetan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Fields dominadunak
- 1937ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Mendebaldeko Sussex konderriko jendea
- Ameriketako Estatu Batuetako matematikariak
- XX. mendeko matematikariak
- XXI. mendeko matematikariak
- Matematiketako Wolf Saridunak
- Royal Societyko kideak
- Harvard Unibertsitateko ikasleak
- Harvard Unibertsitateko irakasleak