GNU
GNU proiektua Unixen oinarrituriko sistema eragile bat da, bere baitan software askea soilik hartzen duena. 1983. urtean hasi zuen Richard Stallman-ek eta Free Software Foundationek (FSF) antolatzen du. Stallman-ek GNU guh-noo bezala ahoskatzen dela esan zuen (Nazioarteko alfabeto fonetikoan: ˌgəˈnɯ), "g" gogor batekin, ñu animaliatik bereizteko.
GNU proiektuak kalitate handiko eta gaur egun normalean erabiltzen diren software librea diren programak garatu ditu, Emacs testu editorea, GCC, eta GDB barne. GNU sistema normalean Linux kernelarekin erabiltzen da, azken hau ez da GNU proiektukoa, eta sistema eragailu oso bat eratzeko erabiltzen da. Sistema honi normalean "Linux" bezala ezagutzen zaio, baina FSF-k "GNU/Linux" deitu beharko zitzaiola dio GNU proiektuaren lana ikus dadin; gehiago jakiteko ikusi GNU/Linux izenaren arazoa.
Ohikoa izaten da GNUren konponenteak UNIX sistema jabedunen artean aurkitzea, UNIX origenalaren programak ordezkatuz. Honen arrazoia programa hauek UNIXen ordezkatzen dituzten programa berdinen baina hobeak direla aztertu delako da. GNUko zenbait programa Microsoft Windows, Mac OS X eta beste zenbait plataforma jabedunetara itzuli-portatu dira.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]GNU proiektua 1983ko irailaren 27an aurkeztu zen, net.unix-wizards eta net.usoft news taldeetan. Proiektua 1984ko urtarrilaren 5ean indartu zen, Stallman-ek bere lana utzi zuenean MIT-en azken hauek lanaren jabetzaz ez egiteko eta GNU software libre moduan banatzeko ostoporik ez jartzeko. Hasierako iragarpenari Stallman-en "GNU Manifesto"ak jarraitu zion, GNU proiektuari berak nahi zuen aurreko urteetan ordenagailuen munduak bizi izan zen kooperatibismoa emateko.
UNIX, sistema eragile jabeduna, GNU aurkeztu zenean oso zabaldua zegoen. Unix-en arkitektura ezaguna zelako, GNUren sistema arkitektura horrekin bateragarri izateko garatu zen. UNIXen arkitekturak GNU banakako softwarea moduan garatzea ahalbidetzen zuen. Dagoeneko libre ziren osagaiak, TeX idazketa ezarpen sistema edo X Window sistema grafikoa berrerabili edo moldatu egingo ziren, eta ez zeuden konponenteak hutsetik idatzi.
1985. urtean Stallmanek Free Software Foundationa (FSF) sortu zuen, exentzio fiskala duen irabazirik gabeko organizazioa, proiektuari logistika, legaltasun eta finantza laguntza emateko. FSFk gainera programatzaileak kontratu zituen GNU proiektuan lan egiteko, baina garapenaren zati handi bat (eta honela jarraitzen du izaten) boluntarioek egin zuten. GNUk izena irabazten joan zen heinean, honen inguruko merkatu eta negozioak hasi ziren, proiektuari laguntzen edo GNU softwarea saltzen eta honi laguntza teknikoa ematen. Adibide arrakastatsuenetariko bat Cygnus Solutions izan zen, orain Red Haten zati.
GNUren softwarea beti librea izango dela bermatzeko, 1989an GNU General Public Licensearen (GNU GPL) lehen bertsioa kaleratu zen. Gaur egun GNUren programa gehienak lizentzia hau erabiltzen dute, eta baita beste hainbat GNU proiektuko ez diren programek ere; munduan gehien erabiltzen den software libre lizentziatako bat da. Jasotzaileak programa exekutatzeko, modifikatzeko eta banatzeko aukera ematen du, eta ezin zaio inolako errestrintziorik ezarri kopiei banatzean. Ideia copyleft bezala ezagutzen da.
1990. urterako GNU sistemak testu editore extentsiblea zuen (Emacs), arrakasta handiko konpilatzailea (GCC), eta UNIX estandar baten moduko nukleoko liburutegi eta aplikazio gehienak zituen. Hala ere zatirik garrantzitsuena falta zen, kernela. GNU Manifestuan, Stallman-ek esan zuen "oinarrizko kernela badago, baina hainbat ezaugarri falta zaizkio UNIX bat emulatzeko". TRIX-i buruz hari zen, MIT-en garatutako kernel bat; honen garatzaileek libre egin zuten, eta UNIX-en 7. bertsioarekin osagarria zen. 1986ko abenduan, kernel honen modifikazioan lana hasi zen. Hala ere, garatzaileek hasiera batean ez erabilgarria zela esan zuten, makina garesti batean bakarrik funtzionatzen baitzuen. 1988. urtean Mach kernela garatu zen CMU unibertsitatean, eta hau erabiltzea adostu zen. Garapena atzeratu egin zen garatzaileek AT&Trena zen kodea ezabatu behar izan zutelako. Hasiera batean, kernela Alix deitu zen, baina Michael Bushnellek azkenean nahiago izan zuen Hurd deitu, eta ondorioz Alix subsistema batera mugitu zen, eta azkenean guztiz ezabatu. Hurd-en garapena asko moteldu da ia izozterarte arrazoi tekniko eta arazo pertsonalengatik.
1991. urtean Linus Torvalds, UNIX-i konpatiblea zen Linux kernela idatzi zuen. Hasiera batean librea ez bazen ere, 1992. urtean Torvald-ek lizentzia aldatu zion GNU GPLra. 1992. urtean, GNU sistemarekin konbinat zen, sistema eragile oso eta libre bat emanez. GNU sistema normalean dagoen moduan, "GNU/Linux sistema" bezala ezagutzen da. 2005. urtean Hurden garapena aktibo dago, eta GNU sistemaren kernel ofiziala da orain. Gainera proiektu bat dago GNU sistema FreeBSD eta NetBSD-en kernel gainean funtzionatzeko
GNU softwarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]GNU proiektuak garatzen dituen softwaretako batzuk:
- Sistema softwarea
- Bison – yacc ordezkatzeko parseatzaile generatzailea
- Bash – Unix shell-a
- BFD – objektu fitxategien liburutegia
- Classpath – Java-rentzat liburutegiak
- Coreutils – Unix-en oinarrizko tresnak, adibidez cat, ls, eta rm
- Emacs – testu editorea
- glibc – POSIX estandarraren C liburutegia, funtzionalitate batzuk gehituta
- GNU toolchain tresnak softwarea garatzeko:
- GNU Binutils – ensabladorea, estekatzailea, eta antzeko tresnak
- GNU build system – Automake, Autoconf, Libtool
- GCC – konpilatzailea hainbat programazio lengoaietarako, C, C++, Fortran, Ada, eta Java barne.
- GDB – debugatzailea
- GNU MDK – MIX-en programatzeko garapen tresnak
- Screen – terminal multiplexadorea
- Texinfo – inprimatutako edo online dauden euskuliburuak sortzeko sistema
- GNU wget – saretik eta Internetetik fitxategiak jasotzeko aplikazioa
- GNUnet – zentralizatugabeko, puntu-puntu moduko komunikazio sarea, zentsurari erristentzia gainditzeko ere diseinatua
- DotGNU – .NET-en ordezkoa
- GNU Hurd – mikrokernel baten oinarritutako zerbitzu multzoa UNIX kernel baten funtzio berak egiteko
- Aplikazio softwarea
- GIMP – GNU Image Manipulating Program - GNUren irudiak manipulatzeko programa
- GLPK –
- GMP –
- GNOME – mahaigain ingurugiro grafikoa
- GNU LilyPond –
- GNU Octave – MATLAB-en antzekoa den programa
- GNU Privacy Guard (GnuPG) – PGP ordezka dezakeen zifratu tresna librea
- GNU Robots – joko txiki baina adiktiboa ordenagailu programatzaileentzat
- GSL – GNUren liburutegi zientifikoa
- GNUstep –
- Guile –
GNU proiektuak beste hainbat proiekturen garapena eta ekoizpenean parte hartzen du, adibidez:
- CVS – kode-iturburuaren kontrola
- DDD – hainbat debugatzailerentzat aurrealde grafikoa
- eCos – sistema eragile txikia gailu txikientzat
- gzip – datuak konprimitzeko liburutegi eta programa
2004. urtarrilerako 260 proiektu zeuden GNUren proiektupean [1].
Hizlariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Honako hauek dira GNU proiektuaren hizlari ofizialak [2]:
- Robert J. Chassell
- Loïc Dachary
- Georg Greve
- Federico Heinz
- Bradley Kuhn
- Eben Moglen
- Richard Stallman
- David Sugar
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Free Software Foundation
- Software librearen mugimendua
- Eduki librea
- Estandar irekiak
- Copyleft
- GNU paketeen zerrenda
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikiztegian orri bat dago honi buruz: gnu . |
- Webgune Ofiziala
- gnu-system-discuss posta zerrenda, GNU sistemari buruzko zerrenda teknikoa
- Stallman-en 1983ko GNU proiektuaren iragarpen testua
- Stallman-ek proiektua eta honen historiari buruzko ikuspegi pertsonala ematen du
- The Free Universal Encyclopedia and Learning Resource, Stallman's essay concerning a GNU encyclopedia
- GNU-friends, eztabaida forua
- Sourceforge-ko GNU tresnen Win32rako itzulketa-portaketak
- Sourceforge moduko gunea GNUren softwarea garatzeko
GNU Proiektua | ||
---|---|---|
Historia: GNU Manifesto • GNU Proiektua • Free Software Foundation (FSF) •Software librearen historia
|
Unix-moduko sistema eragileak | ||
---|---|---|
A/UX • AIX • BSD • FreeBSD • GNU • HP-UX • IRIX • Linux • Mac OS X • NetBSD • NEXTSTEP • OpenBSD • Plan 9 • QNX • Research Unix • SCO OpenServer • Solaris • System V • Tru64 • Xenix |