Content-Length: 129775 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Jan_Palach

Jan Palach - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Jan Palach

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jan Palach

(1968)
Bizitza
JaiotzaLondýnská (en) Itzuli eta Všetaty1948ko abuztuaren 11
HerrialdeaCzechoslovak Republic
 Txekoslovakia
 Txekoslovakia
Lehen hizkuntzatxekiera
HeriotzaBorůvkovo hospital (en) Itzuli eta Praga1969ko urtarrilaren 19a (20 urte)
Hobiratze lekuaOlšanyko hilerria
Všetaty
Heriotza moduasuizidioa: autoimmolazioa
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaGymnázium Jana Palacha (en) Itzuli
Arte Fakultatea
(1968 - 1969ko urtarrilaren 19a) : zientzia historikoa, Ekonomia politiko
Hizkuntzaktxekiera
Jarduerak
Jarduerakuniversity student (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaParish Church of the Evangelical Churches of Czech Brethren in Libiš (en) Itzuli
T.J. Sokol Všetaty (en) Itzuli
Sokol (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEvangelical Church of Czech Brethren (en) Itzuli

Find a Grave: 2222 Edit the value on Wikidata

Jan Palach (1948ko abuztuaren 111969ko urtarrilaren 19a) protesta politikoa egiteko asmoz bere buruaz beste egin zuen txekiar ikasle bat izan zen.

1968ko abuztuan, Varsoviako Ituneko tropek, Sobietar Batasunak gidaturik, Txekoslovakia inbaditu zuten. Horrela, Alexander Dubček-en gobernuaren erreforma liberalizatzaileak, eta harekin batera Pragako Udaberria, geldiarazi zituzten. Testuinguru horretan, 1969ko urtarrilaren 16an, Palachek bere buruari su eman zion Pragako San Wentzeslaoren enparantza.

Herrialdeko zenbait pertsona ospetsuri bidalitako gutun batean Palachek zin egin zuen isilpeko erresistentzia-talde bat antolaturik zegoela, eta kideak beren buruaz beste egiteko prest zeudela beren eskaerak ez bazituzten betetzen. Azkenean, nahiz eta egia izan beste zenbait gaztek ere bere buruari su eman ziotela, badirudi ez zela inoiz halako talde antolaturik existitu. Palachen eskaerak argiak ziren; zentsuraren amaitzea eta Zprávy indar sobietar okupatzaileen egunkari ofiziala ixtea nahi zuen. Gainera, gutunaren amaieran, Palachek txekiar eta eslovakiar biztanleak sobietarrek baldintza haiek bete arte ahalik eta manifestazio gehienetan parte hartzera deitu zituen.

Palachen ehorzketak okupazioaren aurkako protestak areagotu zituen, eta hilabete geroago, Jan Zajíc izeneko beste ikasle batek Palachek egin zuen modu eta toki berean bere buruaz beste egin zuen. Apirilean, Evzen Plocek izeneko beste ikasle batek gauza bera egin zuen Jihlava hirian.

Palachen heriotzaren 20. urteurrenean, Palachen Astea izenekoa ospatu zen. 1989ko urtarrilaren 15a eta 21a bitartean, zenbait manifestazio antikomunista antolatu ziren Pragan, baina poliziak manifestazio guztiak erreprimitu zituen. Erregimena hamaika hilabete geroago amaitu zen.

Palach eta Zajícen omenezko monumentua, Pragako Museo Nazionalaren parean.

Belusezko Iraultza izenekoaren ondoren, Palach eta Zajíc omentzeko oroigarri bat jarri zuten hil ziren tokian bertan (Museo Nazionalaren parean). Oroigarri hori espaloian txertatutako brontzezko gurutze handi bat da. Horrez gain, hiriguneko plaza bati izena aldatu zioten Palachen omenez (Rudolfinuma dagoen leku berean).

Luboš Kohoutek astronomoak 1969ko abuztuaren 22an aurkitu zuen asteroideari Palach izena jarri zion. Gainera, Jan Palachen omenezko beste zenbait oroigarri ere badira Europa osoan zehar.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Jan_Palach

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy