Content-Length: 131509 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Jean_Echenoz

Jean Echenoz - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Jean Echenoz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Echenoz

Bizitza
JaiotzaOrange1947ko abenduaren 26a (76 urte)
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea eta eleberrigilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Musika instrumentuakontrabaxua
txeloa

IMDB: nm0248395 Musicbrainz: 67879f94-edef-49fc-a544-bb74164abffe Discogs: 437887 Edit the value on Wikidata

Jean Echenoz (Okzitaniako Orange (Vaucluse), Frantzia, 1947ko abenduaren 26) idazle eta eleberrigilea. Beste artean Goncourt Saria 1999an eta Médicis Saria 1983an eskuratu ditu. Azkeneko nobelak euskaratuak izan dira.

Jean Echenoz soziologia eta injinerutza zibila hiri desberdinetan: Rodez, Digne-les-Bains, Lyon, Aix-en-Provence, Marsella eta Paris; 1970tik azken hiri horretan bizi da. Literatura bere pasio nagusia izan da. Urtetako zalantzak izan ondoren, 1979an, 32 urte zituelarik, bere lehenengo liburua kaleratu zuen: Le méridien de Greenwich. Lan hori Jérôme Lindonek eramaten duen Minuit argitaletxearekin atera zuen eta geroztik haiekin jarraitu du lanean. Lehenengo urtetan L'Humanité egunkarian idatzi zuen ere bai. Musika izan da, bestetik, Echenozen zaletasun handia. Pasio hori familiatik datorkio: aiton-amonak zein ama musika klasikoaren jarraitzaileak izan dira. Idazleak kontrabaxua jotzen du.

Dagoeneko hamasei eleberri kaleratu ditu eta hamar sari jaso ditu. Frantzian erreferentziako idazlea da. Zineman ere lan egin du, hiru gidoi idazten, batetik, Un an (2006) filmean parte hartzen, bestetik.

Orokorrean, Echenozen estiloa ekonomikoa da, hau da, ez ditu luzera handiko lanak egiten. Nahiz eta laburtasun hori, deskripzioak garrantzi handia du. Umoreak eta ironiak presentzia handia dute haren lanetan. Oso ohikoa da haren narrazioek oinarri historikoa izatea: Maurice Ravelen biografia Ravel liburuan, Emil Zátopek korrikalaria Courir (2008) eleberrian, etxean aurkitutako dokumentu zahar batzuk 14 (eleberria)n...

Eleberriak, narrazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Le méridien de Greenwich (Minuit, 1979).
  • Cherokee (Minuit, 1983).
  • L'équipée malaise (Minuit, 1986).
  • L'occupation des sols (Minuit, 1988).
  • Lac (Minuit, 1989).
  • Nous trois (Minuit, 1992).
  • Les grandes blondes (Minuit, 1995).
  • Un an (Minuit, 1997).
  • Je m'en vais (Minuit, 1999).
  • Jérôme Lindon (Minuit, 2001).
  • Au piano (Minuit, 2003).
  • Ravel (Minuit, 2006). Euskaraz: Ravel (eleberria). Donostia: Meetok, 2007. Itzultzailea: Gerardo Markuleta. ISBN 978-84-611-7110-1
  • Courir (Minuit, 2008). Euskaraz: Lasterka. Donostia: Meetok, 2011. Itzultzailea: Gerardo Markuleta. ISBN: 978-84-937619-5-0
  • Des éclairs (Minuit, 2010). Euskaraz: Tximistak. Donostia: Meetok, 2012. Itzultzailea: Gerardo Markuleta. ISBN: 978-84-937619-7-4
  • 14 (Minuit, 2012). Euskaraz: 14 (eleberria). Donostia: Meetok, 2014. Itzultzailea: Gerardo Markuleta. ISBN: 978-84-940733-4-2
  • Caprice de la reine (Minuit, 2014).
  • Envoyée spéciale (Minuit, 2016).
  • Vie de Gérard Fulmard (Minuit, 2020).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Jean_Echenoz

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy