Content-Length: 81934 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Katalunia_Kostaldeko_Mendilerroak

Katalunia Kostaldeko Mendilerroak - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Katalunia Kostaldeko Mendilerroak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kataluniako unitate morfologikoak:
██ Pirinioak ██ Pirinioaurreak ██ Kataluniako Erdialdeko Beheragunea ██ Erdialdeko Beheraguneko Adar txikiak ██ Zeharkako Mendilerroa ██ Itsasertz Aurreko Mendilerroa ██ Itsasertzeko Mendilerro ██ Itsasertzeko eta Itsasertz Aurreko Beheragunea eta eta kostaldeko beste ordoki batzuk

Katalunia Kostaldeko Mendilerroak (katalanez Serralades Costaneres) edo Kataluniako Sistema Mediterranearra (Sistema Mediterrani Català) mendilerro paraleloen sistema bikoiti bat da, Itsasertz Aurreko Mendilerroa eta Itsasertzeko Mendilerroa. Bi mendilerro hauek, Itsasertz Aurreko Beheragunea bezala ezagutzen den fosa tektoniko batez bananduak daude. Itsasertz Aurreko Beheragunea, barnealdeko mendilerroa da, kostaldetik urrunen dagoena eta Ter ibaiaren itsasoratzetik Montsiaraino hedatzen da. Bertan daude Sistema osoko mendirik garaienak. Garaiena, Montseny da, 1712 metrorekin. Itsasertzeko Mendilerroa, berriz, kanpoaldekoa da, kostaldearekiko paraleloan doana, Empordàtik Tarragonako Landara hedatzen dena, eta, mendilerro honetako mendiak, Itsasertz Aurreko Beheragunekoak baino txikiagoak dira. Montnegre da Itsasertz Aurreko Beheraguneko mendirik garaiena, 763 metroko garaierarekin.

Kataluniako Sistema Mediterranearra, hau da, bi mendilerro paraleloak, hego-mendebaldetik ipar-ekialdera hedatzen dira, Mediterraneotik mendebaldera hedatzen diren Pirinioekin bat egin arte. Hain zuzen ere, Perineoek eta Katalunia Kostaldeko Mendilerroek, barne gune lauago bat inguratzen dute: Kataluniako Erdiko Beheragunea.

Geologikoki, sistema oso konplexua da. 300 kilometro baino gehiagoko antzinako mendigune baten altxamendu tektonikoaren emaitza da. Bi sektore handi ezberdin daitezke, bi hauen arteko muga, Llobregat ibaia da. Iparraldeko sektorea, paleozoikoko material garbiz osatua dago. Hegoaldekoa, berriz mesozoiko eta zenozoiko garaiko sedimentuez.

Zabaletara, Sistema Mediterranearra, hiru zatitan bana daiteke:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Katalunia_Kostaldeko_Mendilerroak

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy