Samadhi
Samadhi kontzientzia-egoera da, meditazioan zehar pertsonak unibertsoarekin bat egiten ari dela sentitzen duenean lortzen dena. Asia ekialdeko hainbat tradizio erlijioso eta mistikotan – hala nola hinduismoan, budismoan, jainismoan, sijismoan eta yogan – samaydhi-a hausnartzeko, kontenplatzeko edo biltzeko kontzientzia-egoeratzat hartzen da, eta, bertan, jainkotiarrarekiko batasuna lortzen dela sentitzen da. [1]
Yogaren praktika meditatiboaren azken helburua samadhia lortzea da.
Samadhia, hinduismoan zein budismoan helburu bezala hartzen da.
Samadhira iristeko ariketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Samadhira meditazioaren Sadhanaren bidez iristen da nagusiki, eta badira zenbait ariketa gorputzari eta adimenari hura lortzeko prestatzen laguntzea helburu dutenak. Yoga kontzientzia-maila horretarako bidea da, beste batzuk behaketa, mandala baten pintura edo mantra baten errepikapena izan daitezke.
Bi samadhi mota
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehenengo mota savikalpa samadhi da, trantze, ikuskera edo esperientzia bat, oraindik nahigabe datorrena eta ustekabean joaten dena, oraindik ez baitago kontrolik.
Urte askoan meditazioan jardun ondoren, honako mota honetara iritsiko ginateke. Nirvikalpa samadhian, samadhi egoeraren borondatezko kontrola dago, nahierara sartu eta irten daitekeena, gutxieneko meditazio batekin.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Pragya, Samani Pratibha. (2020-10-28). [http://dx.doi.org/10.4324/9781351050753-16 «Yoga and meditation in the Jain tradition 1»] Routledge Handbook of Yoga and Meditation Studies (Routledge): 171–188. ISBN 978-1-351-05075-3. (Noiz kontsultatua: 2024-12-03).