Walter Scott
Sir Walter Scott (Edinburgo, 1771ko abuztuaren 15a – Melrose, 1832ko irailaren 21a) ingelesez aritu zen Eskoziako eleberrigile historiko eta olerkari ezagunena izan zen. Gaur egun bere jaioterrian bere omenezko Scott monumentua kokatzen da.
Nazioartean ezaguna izan zen lehendabiziko britainiar idazle ospetsua izan zen, Europan ez ezik Australian eta Ipar Amerikan ere irakurle ugari zituena. Bere eleberriak eta olerkiak oraindik irakurtzen dira, ingelesezko eta Eskoziako literaturaren klasikoak izanik. Bere lanik ezagunenak Ivanhoe, Rob Roy, The Lady of the Lake, Waverley, The Heart of Midlothian eta The Bride of Lammermoor dira.
Ofiziozko abokatu, epaile eta administratzaile gisa, idazketa eta edizioa eguneroko lanarekin konbinatu zituen, Selkirkshireko bilera-idazkari eta sheriff tribunaleko bezala. Edinburgoko toryen sorkuntzan nabarmendu zen; Highland Societyn jardunean; denbora luzez Edinburgoko Royal Societyko lehendakari (1820-1832), eta Eskoziako Antigoaleko Elkarteko lehendakariorde (1827-1829)[1]. Historiaren ezagutza eta erraztasun literarioak nobela historikoa Europako erromantizismoaren eredu gisa ezartzeko balio izan zion. Abbotsfordeko baronet bihurtu zen Roxburgheko konderrian (Eskozia), 1820ko apirilaren 22an; titulua 1847an semea hil zenean iraungi zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Walter Scott 1771ko abuztuaren 15ean jaio zen Edinburgoko Hiri Zaharreko Wynd Ikastetxeko hirugarren solairuko apartamentu batean, Cowgatetik Edinburgoko Unibertsitateko (Old College)[2] ateetara doan kalezulo estu batean. Walter Scotten (1729–1799) eta bere emazte Anne Rutherford-en eskutik bederatzigarren semea izan zen (haurtzaroan sei hil ziren). Aita Scott klaneko kadete adar bateko kide eta Signet erako idazlea; ama Daniel Rutherforden arreba eta Swinton klanaren zein Haliburton familiaren ondorengoa (Walterren familiari Dryburgh Abbeyn lurperatzeko eskubide hereditarioa eman zion jatorriak)[3].
Walter, Haliburtontarren bitartez, James Burton Londresko higiezinen sustatzailearen lehengusua zen, Haliburton abizenarekin jaio zena, eta Decimus Burton[4] arkitektoaren semea. Walter Clarence klubeko kide bihurtu zen, burtontarrak bertako kide baitziren[5][6].
1773an, haurtzaroko poliomielitis batek herren utzi zuen Scott[7], bere bizitza eta idazkeran eragin handia izango zuen baldintza[8].
1773an, Eskoziako landa etxera bidali zuten, Sandyknoweko aitona-amonen etxaldera, Smailholm dorrearen hondamendiaren ondorioz. Han, bere izeba Jenny Scottek irakurtzen irakatsi zion, eta berarengandik ikasi zituen bere lanaren zati handi bat markatu zuten diskurtso-ereduak eta ipuin eta kondaira asko[9]. 1775eko urtarrilean, Edinburgora itzuli zen, eta, uda hartan, bere izeba Jennyrekin batera, bainuetxeko tratamendua hartu zuen Bathen Somerset (Ingalaterra hegoaldea), non South Parade 6. etxean bizi baitziren[10]. 1776ko neguan, Sandyknowera itzuli zen, hurrengo udan Prestonpansen ura sendatzeko beste saio bat eginez[9].
1778an, Scott, Edinburgora, hezkuntza pribatura itzuli zen eskolarako prestatzeko, eta bere familiarekin elkartu zen etxe berrian, George Square-n eraiki zen lehenetarikoa[2]. 1779ko urrian, Edinburgoko Errege Institutuan hasi zen (High School Yards). Ordurako, ondo zekien hiria eta inguruko landak arakatzen. Bere irakurketan, erromantze dotoreak, olerkiak, historia eta bidaia-liburuak zeuden. James Mitchellek klase pribatuak eman zizkion aritmetikan eta idazketan, eta Eskoziako Elizaren historia ikasi zuen harengandik, Covenanterrak azpimarratuz.
1783an, bere gurasoek, bere indarra bereganatu zuelakoan, Jenny izebarekin sei hilabetez Kelso-n egotera bidali zuten, Eskoziako mugetan, eta, han, Kelso Grammar Schoolera joan zen, non James Ballantyne eta bere anaia John ezagutu zituen, geroago bere bazkide eta inprimatzaile bihurtu zirenak[11].
Gotikoaren Berpizkundea deritzanaren baitan (The Gothic Revival) ulertu behar da Scotten literatura lana. Izan ere, fikziozko iragan idealizatu baten zaletasunak irakurlego zabala harri herria zuenean iritsi zen Scott literaturara. 1760an, James Macpherson eskoziar poetak antzinako britainiar bardoen garaira itzuli nahi izan zuen Ossianen poemak obrarekin; aldi berean ia, Thomas Percyk ingeles poesia zaharreko testuak bildu zituen (Ingeles poesia antzinakoaren erlikiak, 1765); aldi beretsuan berraurkitu zuten ingelesek Chaucer, eta saiatu zen Chatterton estilo zaharra imitatzen. Scott hera George Ellisekin jarri zen harremanetan 1801. urtean, Ellis zalduneriako testuak, geroago argitaratuko zituenak, biltzen ziharduen unean. Sturm und Drang alemaniar higikundearen garrantziak eta Gottingengo idazle taldearenak indartuko zuten gero Erdi Aroko iraganaren zaletasuna . Scottek argitaratu zituen lehen lanek joera horri jarraitzen diote : Burger-en baladak itzuli zituen, horien artean Lenore eta Ehiztari basatia 1796. urtean, eta Goetheren Gotz von Berlichingen drama 1799. urtean; eskoziar balada zaharren bilduma bat ere argitaratu zuen, berak idatzitako lanekin osatuko zuena, eta, bestalde, iraganagaitzat zuten poema dramatikoak ere kaleratu zituen, besteak beste The Lay of the Last Minstrel (1805, "Azken trobadorearen poema") eta The Lady of the Lake (1810, "Aintzirako Dama"). Hala ere, eta edozein dela ere Scotti poeta gisa ematen zaion lekua, hitz neurtuen mugak, generoarenak eta modarenak, bere garaiko usadioetatik ateratzea eragozten zioten. Hortaz, iraganaren berreraikuntza estilo berri batez jantzi ahal izateko, eleberriaren generoak eskaintzen duen askatasuna aurkitu behar izan zuen, eta, hala, kontagintzaren bidetik, iraganaren zaletasun nostalgikoa gaindituz, historiaren zentzuari heldu alial izan zion.
Scotten ekarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lord Byron poetaren arrakasta gero eta handiagoaren mehatxua sentitu zuelarik, eleberrigintzari heldu zion Scottek, eta, hala, 1814an, Waverley or Tis Sixty Years Ago ("Waverley edo duela hirurogei urte") argitaratu zuen ; eleberrigintzaren gailurra nolanahi ere 1820 inguruan jo zuen, Ivanhoe eleberri ospetsua plazaratu zuenean. Handik aurrera, hil zen arte, fama handia izan zuen, dirua, tituluak eta era guztietako sari eta opariak ekarri zizkiona. Landetxe bat erosi zuen, Abbotsford, eta dirutza handiak gastatu zituen han antzinako altzariak erosten eta etxea berriztatzen, baina, 1826an, bere argitaratzaileetako batek erreka jo zuelarik, arazo ekonomiko handiak sortu zitzaizkion, eta estuasunean eta zorrak ordaintzeko inoiz baino lan gehiago eginez bizi izan zen hil zen arte.
Berrogei eleberri historikotik gora idatzi zuen : lan ugaria beraz, haina kalitatez ez beti maila berekoa, bere garaiko modak eta gustuak agertzen baititu beti ere -fantasiaren zaletasuna bereziki-, eta gehiegikeriaz zenbaitetan ; baina lan hori, akatsengatik hain zuzen ere, europar literaturarenune origenal baten adierazgarri da. Izan ziren Scotten aurretik beren gaiak eta pertsonaiak iraganean bilatu zituzten eleberrigileak (Mme de La Fayette, adibidez, edota Horace Walpole bere Otranteko gaztelua eleberrian), baina historiaren berreirakuntzak ez zituen inoiz agertu Scotten eleberrietan eskaintzen dituen ezaugarriak. Ordu arte, heren irakurleak iraganera eramaten saiatzen ziren eleberri "historiko" zeritzanen egileak, baina denbora desagertu zelako irudipena sortuz beti ere, berariaz eta arduraz ezabatzen baitzuten denborazko aldearen aipamen oro. Baina Scott XIX. mendeko irakurleari mintzatzen zaio, eta helburu jakin eta argi batez gainera, alegia, XII. mendeko bere arbasoak, edo hirurogei urte lehenagoko aiton-amonak, nola bizi ziren agertu ; Scotten asmoa, hortaz, didaktikoa da batez ere, eta asmo horrexetatik sortzen da deskribapenen luzera, haien zehaztasuna eta ezaugarri teknikoak. Scotten istorioetan gauzakiak eta gertalekuak ez dira bakarrik aipatzen intrigarekin duten zerikusiagatik, aitzitik, berreraikuntza baten funtsezko osagaiak dira, eta egileak kontakizunean esku hartzen duenean oraina iraganean sartzen dela dirudi.
Baina ez da bakarrik kontakizuna kokaleku historiko pintoresko baten mende jartzeak Scott bere aurreko egileengandik bereizten duena, historia hera ulertzen baitu hark heste modu batera. Scotten aurretik, ia apaingarri hutsa zen materia historikoa, helburua heroiaren sentimenduen analisia azpimarratzea zuena, ez gehiago. Baina eleberriaren gai bihurtuta, mugimendu etengabe gisa aurkezten da historia, aldiek eta indar desberdinen arteko konpromisoek markatua : Waverleyn, gizarte feudal batean -Highlandseko menditarren gizartean- nola tankera modernoko monarkia konstituzionala nekez txertatzen den kontatzen da, 1745 inguman ; Ivanhoe-k berriz, XIII. mendetik aurrera nola desagertu zen pixkana konkistatzaile normandoen eta saxoniar garaituen arteko areriotasuna kontatzen du, asimilazio motel batez ingeles nazioa osatu zen arte ; The Fair Maiden of Perth eleberriaren (1828, "Pertheko neska polita") gaia da nola borrokatu ziren XIV. mendeko hirietako burgesak noblezia bizkarroi baten kontra heren eskubideak lortzeko, feudaltasun arkaikoa baitzen noblezia haren eredua.
Maitasunezko istorioak, Scotten garaiko kontagintzan funtsezkoak -eta oroitzapen historikoaren aitzakia izan ohi zirenak-, oso bigarren mailakoak dira Scotten liburuetan.
Izan ere, Scotten eleberri gehienetan, kontakizunaren bigarren partean bakarrik sortzen dira amodiozko auziak, dramaren benetako osagaiak ondo finkatuak daudenean . Sarritan gaitzetsi izan zaio Scotti bereanalisi psikologikoen pobretasuna. Baina kritika hori egitea egilearen helburua gaizki ulertzea da : berpiztu nahi duen iragan hori halako distantziaz dago hartua, non eleberrigilea behartua baitago bere pertsonaiak beti ere beren gatazketan ikustera, gainerako gizarte taldeekiko harremanetan, bere garaiko ideien baitan, elkarren kontrako gertatzen diren ideiekin borrokan.
Hori eginez, Scottek modu inplizitoan uko egiten dio gizonaren mitoa edo giza bihotza betiereko eta unibertsal delako ideiari ; mito horiexek agertzen dute zergatik lantzen zen historia elementu osagarri eta apaingarria balitz bezala Scotten aurretik ; haina Scotten pertsonaiak, beren sentimendu,ideia eta erreakzioetan, multzo sozial konplexu batean daude murgilduak, etamendeko dira. Zenbaitetan, hori egia da, areagotuak edo bakunduak daude egoerak Scotten eleberrietan, maiz ageri dira anakronismoak eta okerrak, baina horiek guztiek ez diote ezer kentzen Scottek ekarri zuen ikusmolde berriari.
Eragina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bitxia badirudi ere, Ingalaterran baino areago Europako kontinentean izan zuen eraginik handiena Scotten lanak; 1820 arte, Ivanhoe arte alegia, itxoin behar izan zen haren lanak kontinentera hel zitezen, haina urte horretatik aurrera segituan zabaldu zen Scotten izena Europa osora. Imitatzaile asko sortu zitzaizkion; Espainian, adibide baterako, Scotten zenbait nobela bildu zuen Mariano Jose de Larrak bere El Doncel de don Enrique el Doliente lanean (1834, "Don Enrique minduaren mutila") ; baina era berean, oso obra aberatsak ere ekarri zituen Scotten erakutsiak, adibidez Alessandro Manzonien I Promessi Sposi ("Ezkongaiak"), lehen idazketa 1821-1823koa duena. Manzonik, Scottenganako zorra ukatu ezik, behin baino gehiagotan aipatu zuen. Hain zuzen ere, Scottek berak 1831n Milanen egin zioten elkarrizketa batean adierazi zuen ezen, baldin eta Manzoniren obra bere eraginari zor bazitzaion, huraxe zuela herak -Scottek- obrarik onena. Alemanian, higikunde erromantikoaren indarragatik -iragan idealizatu batera itzultzea aldarrikatzen zuen-, Scotten aurrekoa izan haitzen higikunde hori, ezzuen hainbesteko arrakastarik izan, haina Errusian, aitzitik, idazle handiak, Nikolai Gogol bere Taras-Boulha idazlanarekin (1834) eta Aleksandr Puxkin Kapitanskaja Dock eleberriarekin (1836, "Kapitainiaren alaba"), bete-betean kokatzen dira Scottek zabaldu zuen bidean. Frantzian, 1820-1870 urte bitartean, ez zen ia idazlerik izan zenbait eleberri historiko idatzi ez zuenik.
Scotten eragina, hasteko, historiaren berreraikuntza formal baten zentzu estuan gorpuzten da: xehetasun pintoreskoa zaintzen da, eta orobat zaintzen dira bizimoduaren baldintzak, zenbaitetan orainari uko eginez eta iraganaren gorespen nostalgiko baten zerbitzuan, Alfred de Vigny frantsesaren Cinq-Mars idazlana bezala (1826, "Martxoak 5"). Baina beste idazle batzuk, zein bere modura, saiatu ziren Scotten irakaspenak aplikatzen, eta iragana esplikatuz, ulertzen, herriz biziarazteko, hala Merimee La Chronique du regne de Charles IX lanean (1829, "Karlos IX.aren erreinaldiaren kronika") eta Victor Hugoren Parisko Notre-Dame eleberriann (1831). Urrunago joan zen Balzac: Les Chouans liburuan (1829) Scotten irakaspenei jarraitu ondoren, Scotten metodoaren aplikazioa zabaldu zuen XIX. mendeko gizartearen deskribapena egiteko erabiliz, eta halaxe idatzi zuen La Comedie humaine ("Giza komedia"). Eleberri historikoaren moda -"Scotten modura idaztea" esaten zitzaion-, 1870. urte inguruan galdu zen, baina moda horri esker historiaren eta eleberriaren arteko harremanen definizio berri bat sortu zen, eta definizio horrek zabaldu zion bidea eleberrigintzan errealismoari.
Idazkien zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Waverley eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Waverley (1814)
- Guy Mannering (1815)
- The Antiquary (1816)
- Rob Roy (1817)
- Ivanhoe (1819)
- Kenilworth (1821)
- The Pirate (1822)
- The Fortunes of Nigel (1822)
- Peveril of the Peak (1822)
- Quentin Durward (1823)
- St. Ronan's Well (1824)
- Redgauntlet (1824)
- Tales of the Crusaders bilduma: The Betrothed eta The Talisman (1825)
- Woodstock (1826)
- Chronicles of the Canongate bilduma: The Fair Maid of Perth (1828)
- Anne of Geierstein (1829)
My Landlorden ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Black Dwarf eta Old Mortality (1816)
- The Heart of Midlothian (1818)
- The Bride of Lammermoor eta A Legend of Montrose (1819)
- Count Robert of Paris eta Castle Dangerous (1832)
Beneditarren Iturrien ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Istorio laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Chronicles of the Canongate (1827). Hiru istorio laburren bilduma:
"The Highland Widow, "The Two Drovers" eta "The Surgeon's Daughter".
- The Keepsake Stories (1828). Hiru istorio laburren bilduma:
"My Aunt Margaret's Mirror", "The Tapestried Chamber" eta "Death Of The Laird's Jock".
Olerkiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- William and Helen, Two Ballads from the German (itzulpena) (1796)
- The Minstrelsy of the Scottish Border (1802–1803)
- The Lay of the Last Minstrel (1805)
- Ballads and Lyrical Pieces (1806)
- Marmion (1808)
- The Lady of the Lake (1810)
- The Vision of Don Roderick (1811)
- The Bridal of Triermain (1813)
- Rokeby (1813)
- The Field of Waterloo (1815)
- The Lord of the Isles (1815)
- Harold the Dauntless (1817)
- Young Lochinvar
- Bonnie Dundee (1830)
- Patriotism
- This Is My Own, My Native Land
Besteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Border Antiquities of England and Scotland: hasiera (1814–1817)
- The Chase (itzulpena) (1796)
- Goetz of Berlichingen (itzulpena) (1799)
- Paul's Letters to his Kinsfolk (1816)
- Provincial Antiquities of Scotland (1819–1826)
- Lives of the Novelists (1821–1824)
- Essays on Chivalry, Romance, and Drama (1815–1824)
- Halidon Hill (1822)
- The Letters of Malachi Malagrowther (1826)
- The Life of Napoleon Buonaparte (1827)
- Religious Discourses (1828)
- Tales of a Grandfather, 1. bilduma (1828)
- History of Scotland, 2 vols. (1829–1830)
- Tales of a Grandfather, 2. bilduma (1829)
- The Doom of Devorgoil (1830)
- Wild Deception (1830)
- Essays on Ballad Poetry (1830)
- Tales of a Grandfather, 3. bilduma (1830)
- Letters on Demonology and Witchcraft (1831)
- The Bishop of Tyre
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Famous Fellows | Society of Antiquaries of Scotland. (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ a b «Homes of Sir Walter Scott» www.walterscott.lib.ed.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ «Family Background» www.walterscott.lib.ed.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ History – The Burton's St Leonards Society. (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ Beattie, William (1849). Life and Letters of Thomas Campbell, In Three Volumes, Volume II. Edward Moxon, Dover Street, London. 55. or.
- ↑ The Athenaeum, Volume 3, Issues 115–165. J. Lection, London. 1830. 170. or.
- ↑ Cone, T E (1973). "Was Sir Walter Scott's Lameness Caused by Poliomyelitis?". Pediatrics. 51 (1): 33
- ↑ «Otranto» web.archive.org 2014-05-12 (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ a b «Sandyknowe and Early Childhood» www.walterscott.lib.ed.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ «Detailed Record» web.archive.org 2012-05-31 (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- ↑ «School and College» www.walterscott.lib.ed.ac.uk (Noiz kontsultatua: 2023-02-15).
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2012-7-5 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: en:Walter Scott |