Željko Ražnatović
Željko Ražnatović | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brežice, 1952ko apirilaren 17a |
Herrialdea | Jugoslaviako Errepublika Federala Jugoslaviako Errepublika Federal Sozialista |
Lehen hizkuntza | serbiera |
Heriotza | Belgrad, 2000ko urtarrilaren 15a (47 urte) |
Hobiratze lekua | Novo groblje (Belgrad) |
Heriotza modua | giza hilketa |
Familia | |
Aita | Veljko Ražnatović |
Ezkontidea(k) | Ceca (en) (1995eko otsailaren 19a - 2000ko urtarrilaren 15a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | serbiera ingelesa frantsesa alemana italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria, gerra-jauna, ekintzailea eta kickboxer (en) |
Kidetza | Serbiako Boluntarioen Guardia |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Kroaziako Independentzia Gerra Bosniako gerra Battle of Vukovar (en) Operation Spider (en) Siege of Dubrovnik (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Serbiako Eliza Ortodoxoa |
Alderdi politikoa | Party of Serbian Unity (en) |
Željko Ražnatović, serbieraz: Жељко Ражнатовић, ezizenez Arkan (1952ko apirilaren 17a, Brežice, Eslovenia – 2000ko urtarrilaren 15a, Belgrad, Serbia) serbiar buruzagi paramilitar bat izan zen.
Gaztetan Jugoslaviarik alde egin eta gaizkilea izan zen, Europako herrialde askotan lapurreta eta hilketen inguruneko ikerketen ondorioz atxilotua izan zelarik: Belgika, Alemania, Suedia, Austria, Herbehereak, Italia, Suitza... 1977an Belgikatik ihes egin eta jaioterrira itzuli zen. Han Stane Dolanc militar buruzagiaren adiskide bilakatu eta Jugoslaviako Polizia Sekretuko kide eta Josip Broz Tito diktadorearen inguruko pertsona ere bihurtu zen. Arkan arazoetan sartu ezkero, hantxe zegoen Dolanc hura katramilatik ateratzeko.
1990eko hamarkadan Jugoslaviako Gerretan Arkanen tigreak unitate militar izugarriaren buru zelarik sarraski ugari burutu zituen, ondorioz serbiar nazionalismoarentzat gerra heroia baldin bada ere, kroaziar, bosniar eta montenegroarrentzat pertsona gorrotogarria izan zen, hainbat gerra krimen leporatu izan zitzaizkiolarik.
2000ko urtarrilaren 15an Belgrado hiriko Hotel Intercontinental hotelean zegoela, 23 urtetako Dobrosav Gavrić polizia ohiak tiroz erail zuen.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Željko Ražnatović |