Content-Length: 138117 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Ellen_Key

Ellen Key - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Ellen Key

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ellen Key

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEllen Karolina Sofia Key
JaiotzaGladhammar church parish (en) Itzuli1849ko abenduaren 11
Herrialdea Suedia
HeriotzaVästra Tollstad church parish (en) Itzuli1926ko apirilaren 25a (76 urte)
Hobiratze lekuaOld cemetery, Västervik (en) Itzuli
Heriotza modua: garuneko odoljarioa
Familia
AitaEmil Key
AmaSofia Ottiliana Posse
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, idazlea, kritikaria, pedagogoa, sufragettea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
KidetzaSvenska hem (en) Itzuli
Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoa
Tolfterna (en) Itzuli
Married Woman's Property Rights Association (en) Itzuli
MugimenduaModern Breakthrough (en) Itzuli

Ellen Karolina Sofia Key (Sundsholm, Västervik, Suedia, 1849ko abenduaren 11Stockholm, 1926ko apirilaren 25a ) idazle eta feminista suediarra izan zen, familia bizitzaren, etikaren eta hezkuntzaren alorretan aditua. Bere lanik garrantzitsuenetariko bat Maitasuna eta Ezkontza (1903) izan zen. Bertan defendatzen du emakumeek amatasunari esker lor dezaketela beren garapen handiena gizaki gisa, beti ere Estatuak ematen badie laguntza ekonomiko eta politikoa; izan ere, umeen hazkuntzak sortzen duen mendekotasun ekonomikoak dakar emakumearen mendetasuna.[1][2][3]

Sundsholm-en ( Suedia) jaioa, goi mailako familia batean, Ellen Key abizenaer agertu zen emakumeen sufragioaren eta amatasunaren ikuspegi zentralizatuaren alde.

Etxean giro liberala ezagutu zuen, hein handi batean aita politikaria zelako. Familia Stockholmera aldatu zen 1868an, aitak Riksdag-en (Suediako Parlamentuan) eserleku bat lortuta. 1870eko hamarkadan Keyren ideia politikoak erabat liberalak ziren. Errepublikazalea ere bazen eta garrantzi handia ematen zion askatasunari. 1880ko hamarkadaren amaieran, bere ideiak are eta erradikalagoak bihurtu ziren; horrek erlijio sinesmenei eragin zien hasieran eta gizarteari buruz zituen iritziei geroago. Eraldaketa hori irakurgai ugariren ondorio izan zen. 1880ko hamarkadaren amaieran eta, bereziki, 1890ekoan, Ellen Key literatura sozialista irakurtzen hasi, eta gero eta gehiago hurbildu zen sozialismora, alde batera utzi zituela ideia liberalak.[4][5]

Giro kristau hertsian hezita, hazi ahala zalantzan jarri zituen bere sinesmenak. 1879an hasi zen Charles Darwin, Herbert Spencer eta Thomas Henry Huxley ikasten, izan ere, urte hartan ezagutu zituen Londresen Huxley eta Ernst Heinrich Haeckel filosofo eta biologo alemaniarra. Ordurako Ellen Key onartzen hasita zegoen espezieen eboluzioaren teoria eta irakurgai horiek nabarmen eragin zieten bere iritziei hezkuntzari buruz zituen iritziei.

Irakasle lanetan aritu zen 1900era arte, bere ideien arrakasta zela eta, Suedian eta beste herrialde batzuetan mintegiak ematen hasi zen arte, alegia. Ideia horiek bultzatuta hasi zen Estatua babesa ematen haurrei, eta geroago eragina izan zuten herrialde askoren gizarte-legerian.

Haurraren irudiari dagokionez, The Century of Children lanean Keyk sustatzen du haurraren eskubideen nozioa zedarritzea.[6] Garaiko heziketa korronte nagusiak aldatze aldera egin zituen ahaleginak direla eta, Pedagogia berriaren edo Eskola Berriaren zabaltzaile lehenetarikotzat hartu izan da beste zenbaitekin batera: John Dewey, María Montessori, Paul Robin, Sébastien Faure, Francisco Ferrer eta Adolphe Ferriere.[7] .

Ellen Keyren idazle ibilbidea saiakera literario batekin hasi zen, Adierazpen eta Argitalpen Askatasunari buruzko liburuxkarekin (1889) hain zuzen ere. Hurrengo lanetan, ordea, bere ikuspuntua eskaini zuen gai hauetan: hezkuntza, norbanakoaren askatasuna eta norbanakoaren garapen askea. Lan horien artean daude:

  • Indibidualismoa eta Sozialismoa ( 1896 )
  • Pentsamenduaren irudiak ( 1898 )
  • Gizakiak ( 1899 )
  • Bizitzaren ildoak ( 19031906 )
  • Arimen neutraltasuna ( 1916 )

Hezkuntzarekin lotuta, honako lanak argitaratu zituen Verdandi egunkarian:

  • Liburuak kuadernoen kontra (1884)
  • Hezkidetzari buruzko adierazpena ( 1888 )
  • Arima hiltzea eskoletan ( 1891 )
  • Hezkuntza ( 1897 )
  • Edertasuna guztientzat (1899)

Maitasuna eta ezkontza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1903an Maitasuna eta ezkontza argitaratu zuen Ellen Keyk, herrialde askotan - Alemaniatik Japoniara - oihartzun handia izan zuen lana. Bertan argudiatzen du emakumeek gizaki gisa ahalik eta garapen handiena lor dezaketela gizarteari ama bihurtuta egiten dioten ekarpenaren bidez. Zoritxarrez, umeen hazkuntzak sortzen duen mendekotasun ekonomikoak mendetasuna dakarkie emakumeei. Era berean dio amatasuna funtsezkoa dela gizarte eta gobernuarentzat. Aipatutako arrazoiengatik dio Estatuak berak, ez aitak bakarrik, eskaini beharko liekeela babesa ama eta umeei: amatasuna arautzeko baldintzak berregituratu eta babestu egin beharko lituzke, bai ekonomiaren eta bai politikaren ikuspuntutik, hau da, Estatuak hartu beharko luke bere gain umeen hazkuntza. Halaber, maitasunaren alderdi sexuala aldarrikatu zuen, emakumearen sexu-plazerra barne. Ideia horrek talka egiten zuen moral tradizionalarekin.

  • 1900, Haurren mendea [8]
  • 1903, Maitasuna eta ezkontza
  • 1912, Mugimendu feminista
  • 1914, Belaunaldi Gaztea
  • 1916, Gerra, Bakea eta Etorkizuna

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Ellen_Key

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy