Content-Length: 123554 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Giovanni_Bottesini

Giovanni Bottesini - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Giovanni Bottesini

Wikipedia, Entziklopedia askea
Giovanni Bottesini

Bizitza
JaiotzaCrema1821eko abenduaren 22a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1861eko martxoaren 17a -  1889ko uztailaren 7a)
HeriotzaParma1889ko uztailaren 7a (67 urte)
Hobiratze lekuaVilletta Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaPietro Bottesini
Hezkuntza
HeziketaMilan Conservatory (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Irakaslea(k)Luigi Rossi (en) Itzuli
Nicola Vaccai (en) Itzuli
Francesco Basili (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria eta double-bassist (en) Itzuli
Genero artistikoaopera
Musika instrumentuakontrabaxua

Musicbrainz: 7eb3beec-1e34-4449-8bea-67928e665be2 Discogs: 1782263 IMSLP: Category:Bottesini,_Giovanni Allmusic: mn0001416775 Edit the value on Wikidata

Giovanni Bottesini (Crema, Lombardia, 1821eko abenduaren 22aParma, 1889ko uztailaren 7a) italiar musikagilea eta garai hartako lehen kontrabaxu-jotzaile birtuosoetako bat izan zen. [1] 3 sokako kontrabaxu batekin jotzen zuen tonu bat gora afinatua (afinazioa bakarlaria). [2]

Creman (Lonbardia) jaioa, bere lehen musika-nozioak txikitatik izan zituen, bere aitaren, klarinete eta konpositore bikain baten eskutik. Hamaika urte bete baino lehen jada tinbalak jotzen aritua zen Teatro Sociale de Crema-n.

Carlo Cogliatirekin biolina ikasi zuen eta oso litekeena da biolin-jole gisa ibilbide oparoa izango zuela ustekabeko bira batengatik izan ez balitz. Aitak tokia bilatu zion Milango Kontserbatorioan, baina bi plaza hutsik besterik ez zeuden: fagota eta kontrabaxua, baina familiaren maila ekonomiko baxua zela eta ezin zuten matrikula ordaindu, eta beka bat lortuz gero bakarrik ikas zezakeen. Aste gutxiren buruan entzunaldi bikaina prestatu zuen kontrabaxuaren bekarako non arrakasta handia izan zuen. Milango Kontserbatorioan prestakuntza garaian Luigi Felice Rossiren zuzendaritzapean ikasi zuen, eta hari eskaini zion Tre grandi duetti per contrabasso. Lau urte beranduago, garai hartako denbora nahiko laburrean, hirurehun frankoko saria irabazi zuen. Diru horrekin Carlo Antonio Testore-ren kontrabaxu baten erosketa finantzatu zuen 1838an, eta mundu osoko ibilbideari ekin zion "kontrabaxuaren Paganini" gisa.

Hiru sokako kontrabaxuaren birtuoso gisa, Atlantikoaren bi aldeetan oso estimatua izan zen. Italiako iparraldeko Crema jaioterritik Habanara egin zuen lehen bidaiatik, Bottesinik asko bidaiatu zuen bere bizitzan zehar, eta edonon harrera beroa jasotzen zuen, Victoria erreginaren, Errusiako Alexandro II.a tsaren edo Napoleon III.aren gorteetan barne. 1847an egin zuen lehen bisita Estatu Batuetara, Britainia Handira 1848an, eta Londresen debuta egin zuen 1849an .

Metaforikoki, bere kontrabaxuaren antzera, Bottesinik «hiru soka» izan zituen bere bizitzan: kontrabaxuaren birtuoso gisa, baina baita zuzendari gisa eta musikagile gisa ere. Zuzendari gisa egin zuen antzezpenik ikusgarriena, dudarik gabe, Kairoko (1871) Aida-ren estreinaldia izan zen, Verdiren beraren gomendiopean. Horrez gain, Londresko Covent Garden-en eta Parisko Italiako Operan ere musika zuzendari eta zuzendari kargu garrantzitsua izan zuen.

Milanetik irtetean, Estatu Batuetan egon zen denbora pixka bat, eta lehen kontrabaxu postua izan zuen La Habanako Italiako Operan, eta han urte batzuk geroago zuzendaria izango zen. Bere lehen opera Kristobal Kolon 1847an ekoiztu zen.

1849an Ingalaterran egin zuen lehen agerraldia, Musical Unionen kontzertuetako batean kontrabaxua jotzen. Gero, maiz egin zituen bisitak Ingalaterrara, eta instrumentu honen maisutasun apartak egin zuen ezagun Londresen eta probintzietan.

Interprete gisa izandako garaipenez gain, Europako ospe handiko zuzendaria izan zen Bottesini, eta musikagile gisa zenbait arrakasta lortu zituen, nahiz eta bere lanak ez zuen garai hartako gustu aldaketetatik irauteko adinako indibidualtasunik izan. 1854ko irailaren 15ean Mexiko Hiriko Santa Anna Antzokian Mexikoko ereserki nazionalaren estreinaldia zuzendu zuen, Claudina Fiorentini sopranoak eta Lorenzo Salvi tenorrak interpretatua.

Parisko Théâtre des Italiens antzikian zuzendaria izan zen 1855etik 1857ra, non bere bigarren opera ekoiztu zuen: L'Assedio di Firenze, 1856an. 1861 eta 1862an Palermon zuzendaria izan zen, Marion Delorme opera berriaren ekoizpena gainbegiratzen zuen bitartean, eta 1862 eta 1863an Bartzelonara joan zen bizitzera. Urte horietan, bira ugari eman zituen Europako herrialde nagusietan zehar. Opera-zuzendaritzan, Bottesinik maiz eraman zuen bere kontrabaxua eszenatokira atsedenaldian, arratsaldeko operari buruzko fantasiak jotzeko. Lucia di Lammermoor, I Puritani eta Beatrice di Tendari buruzko bere Fantasiak oraindik ezagunak dira instrumentua estimatzen dutenen artean.

Bottesinik lau opera idatzi zituen lehen aipatutakoez gain: Il Diavolo della Notte (Milan, 1859); Vinciguerra (Paris, 1870); Alì Babà (Londres 1870) eta Ero e Leandro (Turin, 1880), azken honek Arrigo Boitoren libreto batetik hartzen du izena, beranduago Luigi Manciellik egin zuena. "Oliveteko lorategia" ere idatzi zuen, 1887an Norwich jaialdian ekoiztutako oratorioa; Hamaika hariko laukotea, hari laukote eta kontrabaxurako boskotea, eta instrumentu horretarako lan ugari, horien artean kontrabaxurako bi kontzertu instrumentu nagusi gisa, Gran Duo Concertante biolin eta kontrabaxurako, Passione Amorosa”, bi kontrabaxurako eta pieza ugari kontrabaxurako eta pianorako.

Bottesinik musikagile gisa ez zuen xumeki Verdi, Boito eta Ponchielli bezalako garaikideen maila altuetara iristeko asmorik egin, baina, bere tresnarik gogokoenean, kontrabaxuan, erraztasun zoragarria lortu zuen, bizkortasuna ez aipatzearren, pasarte zailenak egiteko, instrumentuaren konplexutasuna kontuan hartuta. Bere interpretazio eta metodoaren graziak, dotoreziak eta fintasunak, erabateko artearen eta talentu paregabe baten froga eman zuten.

Hil baino urtebete lehenago, Bottesini Parmako Kontserbatorioko Zuzendari izendatu zuten Verdiren gomendioz. 1889ko uztailaren 7an, Parman hil zen, hirurogeita zazpi urte zituela, historiako kontrabaxu birtuoso handienetakotzat hartuta.

Errepertorioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konposatu zituen opera batzuk:

  • Ali Baba.
  • Ero e Leandro.
  • Cristoforo Colombo.
  • Il diavolo della notte.

Kontrabaxurako egin dituen lanik garrantzitsuenen artean hauek daude:

  • Gran Dúo Concertante.
  • Kontrabaxurako eta orkestrarako 2. kontzertua .
  • Tarantella.
  • 1. elegia Re-n.
  • Rêverie.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Giovanni_Bottesini

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy