Benjamin List
Benjamin List (Frankfurt, 1968ko urtarrilaren 11) alemaniar kimikaria da. 2021eko Kimikako Nobel Saria jaso zuen David MacMillanekin batera organokatalisi asimetrikoa garatzeagatik. Teknika horrek botikak garatzeko prozesuak azkartu eta hobetu ditu, eta konposatu merkeagoak sortzeko bidea ireki du. Modu berean, industria kimikoak ingurumenean duen inpaktua txikitzen lagundu du.[1]
Benjamin List | |
---|---|
(2021) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Frankfurt am Main, 1968ko urtarrilaren 11 (57 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Berlingo Unibertsitate Librea Johann Wolfgang Goethe-Frankfurt am Maingo Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | doktoretza Doktoretza |
Hizkuntzak | alemana ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kimikaria, unibertsitateko irakaslea eta zientzialaria |
Enplegatzailea(k) | Max Planck Institute for Coal Research (en) Koloniako Unibertsitatea Hokkaido University (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Richard Lerner |
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia |
Ikatzaren Ikerketarako Max Planck Institutuko zuzendarikideetako bat eta kimika organikoko irakaslea Koloniako Unibertsitatean da. Christiane Nüsslein-Volharden iloba da, 2005ean Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuena.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Gallego, Juanma. (2021-10-6). «Katalisi teknika baten asmatzaileei emango diete Kimikako Nobel saria» Berria.