Urtarrilaren 11
data
Urtarrilaren 11 gregoriotar egutegiaren urteko hamaikagarren eguna da. 354 egun falta dira urtea amaitzeko, 355 egun bisurteetan.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1977 – ETAk, Felix Ayuso Pinel poliziako inspektorea erail zuen Madrilen.
- 1978 – ETAk, Jose Manuel Baena Martin poliziako inspektorea erail zuen Iruñean.
- 2014 – Giza eskubideak, Konponbidea martxa: Bilbon 110.000-100.00 lagun Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea lelopean EAJ, Sortu, EA, Alternatiba, Aralar, ELA eta LABek deituriko bakearen aldeko martxa historiko erraldoian manifestatu ziren.
Mundua
aldatu- 1524 – Hernan Cortések Cristóbal de Olidi Hondurasera espedizioa esleitu zion. Habanan zela, Diego Velázquez de Cuéllarrek proposatu zion Cortésen aurkako matxinada egitea.
- 1569 – Ingalaterran ofizialki erregistratutako lehen loteria jokoa egin zen.
- 1759 – Filadelfian (Pennsylvania, AEB) bizi aseguruen munduko lehen enpresa sortu zen.
- 1794 – Frantsesa izendatu zuten dokumentu ofizialetarako hizkuntza bakar Frantzian.
- 1879 – Anglo-Zulu Gerra hasi zen.
- 1890 – Lord Salisburyk Portugalgo gobernuari ultimatum bat bidali zion, Mozambike eta Angolako kolonien arteko lurraldean zeuden bere indar militarrak erretiratzeko aginduz.
- 1919 – Errumaniak Transilvania bereganatu zuen.
- 1923 – Frantziak eta Belgikak Alemaniaren menpeko Ruhr eskualdea okupatu zuten, Lehen Mundu Gerrako kalteordainak ematera behartzeko.
- 1942 – Bigarren Mundu Gerra: Japoniak Kuala Lumpur bereganatu zuen.
- 1946 – Enver Hoxhak Albaniako Herri Errepublika aldarrikatu zuen.
- 1962 – Huascaraneko (Peru) lurjausi batek 4.000 hildako eragin zituen.
- 1972 – Ekialdeko Pakistanek izena aldatu zuen, eta Bangladesh bihurtu zen.
- 1982 – Kantabriako Autonomi Erkidegoko Estatutua onartu zen.
- 1994 – Irlandako gobernuak bertan behera utzi zuen Sinn Féin eta IRAko kideen aurkako debekua komunikabideetan agertzeko.
- 2009 – Munduko Likidoturiko gas naturala garraiatzen duen gasontzirik handiena, Mozah, Bilboko portura etorri zen bere lehen bidaian.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1998 – Federico Garcia Lorca poeta 100 urte jaio zela ospatzeko ekitaldiak hasi ziren Granadan.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1922 – Diabetesa tratatzeko intsulina erabili zen lehen aldiz.
- 1935 – Amelia Earhartek Hawai eta Kalifornia arteko bidaia egin zuen, hegazkinez pertsona bakarrak egindakoa lehen aldiz.
- 1964 – Tabakismoa eta osasuna: Aholku Batzordearen txostena Estatu Batuetako Zirujau Nagusiari txostena argitaratu zen Ameriketako Estatu Batuetan, tabakoaren eta minbiziaren arteko harremana ezartzen zuen dokumentu garrantzitsua.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2014 – Garbiñe Muguruza tenislariak Hobart International txapelketa irabazi zuen. Ondorioz, WTA sailkapeneko 58. postutik 38.era igo zen.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1836 – Jose Mendibe Sueskun, nafar idazlea, irakaslea eta jesuita (h. 1906).
- 1838 – Joaquin Maya, nafar organo-jotzaile, musikagile eta musika irakaslea (h. 1926).
- 1867 – Frantzisko Zubiaurre Kiriko, Donostiako traineru patroia (h. 1926).
- 1870 – Ricardo Duque de Estrada, nafar politikari eta arkeologoa (h. 1941).
- 1876 – Higinio Basterra, bizkaitar eskultorea (h. 1957).
- 1879 – Esteban Bilbao, euskal herritar politikari karlista eskuindarra (h. 1970).
- 1891 – Jacinto Mikelarena, bizkaitar idazle eta kazetaria (h. 1962).
- 1902 – Higinio Gisasola, Begoñés IV.a, bizkaitar pilotaria.
- 1905 –
- Iñaki Goenaga, euskal idazlea (h. 2005).
- Honorato Pla Landa, nafar irakasle, euskaltzale eta sindikalista (h. 1957).
- 1906 – Higinia Luz Goñi Aiestaran, nazien kontrako Frantziako erresistentzian parte hartu zuen nafar emakumezkoa (h. 1943).
- 1914 – Félix Bergèze, lapurtar errugbilaria (h. 2003).
- 1916 – Francisco Garate Bergaretxe, bizkaitar futbolaria (h. 1986).
- 1919 – Pedro Berrondo, euskal idazlea, itzultzailea eta apaiza (h. 2002).
- 1926 – Miguel Soroa, Soroa II.a, elduaindar pilotaria (h. 2008).
- 1928 – Hortensio Bidaurreta, euskal txirrindularia (h. 1984).
- 1930 –
- Laurent Bidart, lapurtar errugbilaria (h. 2000).
- Mixel Burukoa, baionar politikari abertzalea eta medikua (h. 1990).
- 1936 – Montxo Goikoetxea, nafar kazetari eta idazlea (h. 1999).
- 1939 – Nicolás Mentxaka Fernández, bizkaitar futbolaria (h. 2014).
- 1948 – Jean Espilondo, Frantziako Alderdi Sozialistako zuberoar politikaria, Angeluko auzapeza.
- 1962 – Odile de Coral, Urruñako alkatea.
- 1971 – Aitor Arregi, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1973 - Jorge Sánchez, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzaliea.
- 1976 – Eduardo Madina, bilbotar politikaria, PSE-EE alderdikoa.
- 1980 – Ruth Unzu, nafar atleta, proba konbinatuetan espezialista.
- 1982 – Luis Alfonso Sota, nafar futbolari ohia.
- 1983 – Elena Loyo, arabar atleta, iraupen-lasterketan aditua.
- 1985 – Raúl Salcedo, arabar futbolari ohia.
- 1988 – Manuel Onwu, nafar futbolaria.
- 1993 – Imanol Estévez, arabar txirrindularia.
- 1994 – Joseba Muguruza, gipuzkoar futbolaria.
Mundua
aldatu- 347 – Teodosio I.a Handia, erromatar enperadorea (h. 395).
- 889 – Abd ar-Rahman III.a, Kordobako emir eta kalifa eta omeiar leinuko printze Al-Andalusekoa (h. 961).
- 912 – Abd Allah I.a Kordobakoa, Kordobako VII. emir omeiarra (h. 912).
- 1209 – Möngke, mongolen khagana, Genghis Khanen biloba (h. 1259).
- 1503 – Parmigianino, italiar margolari manierista (h. 1540).
- 1632 – Adam Frans van der Meulen, flandiar margolaria (h. 1690).
- 1638 – Nikolas Steno, daniar zientzialari, polimata eta apaiz katolikoa (h. 1686).
- 1746 – William Curtis, ingeles zientzialari eta naturalista (h. 1799).
- 1808 – Victor de Persigny, frantziar politikaria (h. 1872).
- 1814 – James Paget, ingeles kirurgilaria eta patologoa, Patologiaren sortzailea (h. 1899).
- 1815 – John A. Macdonald, lehendabiziko Kanadako lehen ministroa (h. 1891).
- 1842 – William James, estatubatuar filosofo eta psikologoa, pragmatismoaren aitzindaria (h. 1910).
- 1843 – José Higinio Uriarte García del Barrio, Paraguaiko presidentea (h. 1909).
- 1852 – Constantin Fehrenbach, Alemaniako kantzilerra (h. 1926).
- 1855 – Emília Freitas, brasildar eleberrigile, poeta eta irakaslea (h. 1908).
- 1859 – George Curzon (Curzon of Kedleston I. markesa), britainiar politikari kontserbadorea (h. 1925).
- 1865 – Juan Hartmann, alemaniar astronomoa (h. 1936).
- 1875 –
- Astrid Cleve, suediar botanikari, geologo, kimikari eta ikertzailea (h. 1968).
- Reinhold Moritzevitx Glière, alemaniar-poloniar jatorriko sobietar musikagilea (h. 1956).
- 1878 – Theodoros Pangalos, Greziako diktadorea (h. 1952).
- 1885 – Alice Paul, estatubatuar ekintzaile feminista (h. 1977).
- 1897 – Kazimierz Nowak, poloniar bidaiaria, korrespontsala, erreportaria eta argazkilaria (h. 1937).
- 1901 – Kwon Ki-ok, Koreako eta Txinako lehen emakumezko hegazkinlaria (h. 1988).
- 1903 – Alan Paton, hegoafrikar idazlea eta apartheid aurkako aktibista (h. 1988).
- 1906 – Albert Hofmann, suitzar kimikaria, LSDaren eraginak aztertu, kontsumitu eta sintetizatu zituelako ezaguna (h. 2008).
- 1907 – Pierre Mendès France, Frantziako lehen ministroa (h. 1982).
- 1908 – Eduardo García Máynez, mexikar filosofo eta legegizona (h. 1993).
- 1910 – Trygve Bratteli, Norvegiako lehen ministroa (h. 1984).
- 1911 – Nora Heysen, australiar margolaria, Archibald erretratu saria irabazi zuen lehen emakumea (h. 2003).
- 1924 – Roger Guillemin, frantziar-estatubatuar mediku endokrinologoa (h. 2024).
- 1930 – Rod Taylor, australiar aktorea (h. 2015).
- 1931 - Claire Etcherelli, frantziar idazlea (h. 2023).
- 1934 –
- Jean Chrétien, Kanadako lehen ministroa.
- Tony Hoare, britainiar informatikaria.
- Aarón Sehter, Kike Sehter, argentinar pilotari ohia, palan aditua.
- 1936 –
- Chilla Porter, australiar gorako jauzilari eta politikaria (h. 2020).
- Masashi Watanabe, japoniar futbolaria (h. 1995).
- 1940 – Franco Balmamion, italiar txirrindulari ohia.
- 1941 – Barry Flanagan, galestar eskultore eta poeta (h. 2009).
- 1943 – Eduardo Mendoza, espainiar idazlea.
- 1948 – Luzia Inglês Van-Dúnem, angolar militarra eta politikaria.
- 1951 –
- Carol Leigh, estatubatuar artista, idazlea, zinemagilea eta sexu langileen eskubideen aldeko ekintzailea (h. 2022).
- Philip Tartaglia, eskoziar apezpiku katolikoa (h. 2021).
- 1952 – Ben Crenshaw, estatubatuar golfaria.
- 1954 –
- Tahar Djaout, aljeriar idazlea (h. 1993).
- Maria Rosaria Omaggio, italiar aktore eta idazlea (h. 2024).
- Vicky Peña, kataluniar aktorea eta bikoizketa-aktorea.
- Kailash Satyarthi, Indiako umeen eskubideen aldeko ekintzailea, 2014ko Bakearen Nobel Saria.
- 1961 – Miguel Abia Biteo Boricó, Ekuatore Gineako lehen ministroa (h. 2012).
- 1963 – Jason Connery, ingeles aktorea.
- 1964 – Albert Dupontel, frantziar zuzendaria, gidoilaria eta aktorea.
- 1968 – Benjamin List, alemaniar kimikaria, 2021eko Kimikako Nobel Saria.
- 1969 – Dori Ruano, txirrindularia, txirrindularitzako zuzendaria, politikaria eta irakaslea.
- 1971 - Mary J. Blige, estatubatuar aktorea eta abeslaria.
- 1972 –
- Marc Blucas, estatubatuar aktorea.
- Amanda Peet, estatubatuar aktorea.
- 1975 – Matteo Renzi, Italiako lehen ministroa.
- 1977 – Anni Friesinger-Postma, alemaniar izotz gaineko abiadurako patinatzailea.
- 1979 – Siti Nurhaliza, malaysiar abeslaria, aktorea, idazle, kantautorea, disko ekoizlea eta ekintzailea.
- 1983 – Adrian Sutil, 1 Formulako alemaniar pilotua.
- 1984 – Anna Frolina, errusiar biatleta.
- 1987 – Bhumika Shrestha, nepaldar modeloa, aktorea, politikaria eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea.
- 1989 –
- Rie Azami, japoniar futbolaria.
- Sammy Carlson, akrobaziazko eskian espezializatutako estatubatuar eskiatzailea.
- 1992 – Jaan Roose, estoniar kirolaria, Slackline-an aditua.
- 1999 – Christian Nodal, mexikar abeslari eta kantautorea.
- 2005 – Roksana Węgiel, poloniar abeslaria.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1843 – Auguste Andrade, lapurtar abeslari eta musikagilea, Parisen (j. 1793).
- 1879 – Miguel Loredo, bizkaitar hizlari eta publizista neokatolikoa (j. 1838).
- 1889 – Alvaro Sodupe, arabar militar eta kazetari karlista (j. 1843).
- 1940 – Teodoro Dublang, arabar margolaria (j. 1874).
- 1978an, Iruñean poliziak antolatutako segada batean:
- José Manuel Baena, polizia-inspektorea.
- Jokin Perez, gipuzkoar ETAkidea (j. 1953).
- Zeferino Sarasola, Xafe, gipuzkoar ETAkidea (j. c. 1953).
- 1988 – Marino Aierra, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren Hego Amerikara ihesi joandako itzultzailea eta apaiz sekulartua, Argentinan (j. 1903).
- 1989 – Eugène Goienetxe, lapurtar historialaria (j. 1915).
- 2001 – Guillermo Lazkano, euskal herritar musikaria (j. 1910).
- 2012 – Blanca Antepara, giza eskubideen aldeko arabar aktibista (j. 1923).
Mundua
aldatu- 705 – Joan VI.a, Aita santua (j. c. 655).
- 782 – Kōnin enperadorea, Japoniako 49. enperadorea (j. 709).
- 1055 – Konstantino IX.a, Bizantziar Inperioko enperadorea.
- 1494 – Domenico Ghirlandaio, italiar Pizkundeko margolaria (j. 1449).
- 1495 – Pedro González de Mendoza, gaztelar apaiza, Calahorrako eta La Calzadako apezpikua (j. 1428).
- 1551 – Pero Mexia, Pizkunde garaiko idazle, historialari eta humanista (j. 1497).
- 1641 – Franciscus Gomarus, Teologia-irakasle kalbinista (j. 1563).
- 1748 – Johann Bernoulli, suitzar matematikaria, mediku eta filologoa (h. 1748).
- 1775 – Prithvi Narayan Shah, Nepalgo erresumaren fundatzailea eta lehenengo erregea (j. 1722).
- 1801 – Domenico Cimarosa, italiar musikagilea (j. 1749).
- 1811 – Friedrich Nicolai, alemaniar idazlea (j. 1733).
- 1835 – Juan José Ruiz de Apodaca, espainiar noble eta militarra, Nafarroako erregeordea (j. 1754).
- 1837 – François Gérard, frantziar margolaria (j. 1770).
- 1874 – Gail Borden, estatubatuar asmatzailea (j. 1801).
- 1882 – Theodor Schwann, alemaniar zientzialaria (j. 1810).
- 1891 – Georges Eugène Haussmann, frantziar politikaria (j. 1809).
- 1906 - Maria Vos, nederlandar margolaria, bodegoietan aditua (j. 1824).
- 1923 – Konstantino I.a Greziakoa, Greziako erregea (j. 1868).
- 1928 – Thomas Hardy, britainiar idazlea (j. 1840).
- 1941 – Emanuel Lasker, alemaniar xake jokalaria, Munduko Xake Txapelduna (j. 1868).
- 1942 – Bernardino de Melgar, avilatar aristokrata, politikaria eta bildumagilea, Arrasaten (j. 1864).
- 1944 – Galeazzo Ciano, italiar buruzagi faxista (j. 1903).
- 1945 – Ada Negri, italiar idazlea (j. 1870).
- 1952 – Jean de Lattre de Tassigny, frantziar militarra (j. 1889).
- 1955 – Rodolfo Graziani, italiar mariskala (j. 1882).
- 1966 –
- Alberto Giacometti, suitzar eskultore, margolari eta marrazlea (j. 1901).
- Lal Bahadur Shastri, Indiako lehen ministroa (j. 1904).
- 1969 – Richmal Crompton, ingeles eleberrigilea (j. 1890).
- 1983 – Nikolai Podgorni, sobietar estatu-gizona (j. 1903).
- 1988 – Isidor Isaac Rabi, estatubatuar fisikaria, 1944ko Fisikako Nobel saria (j. 1898).
- 1991 – Carl David Anderson, estatubatuar fisikaria, 1936ko Fisikako Nobel Saria (j. 1905).
- 1993 – Lilian Harrison, argentinar igerilaria, Rio de la Plata igerian zeharkatu zuen lehen pertsona (j. 1904).
- 1995 – Roque Esteban Scarpa, txiletar idazlea (j. 1914).
- 1999 – Teuvo Aura, Finlandiako lehen ministroa (j. 1912).
- 2000 – Solomon Mamaloni, Salomon Uharteetako lehen ministroa (j. 1943).
- 2001 – Dorothy M. Horstmann, estatubatuar epidemiologo, birologo eta pediatra (j. 1911).
- 2002 – Henri Verneuil, armeniar-frantziar zinema zuzendaria (j. 1920).
- 2003 –
- Mickey Finn, ingeles bateria-jotzailea, T. Rex taldeko kidea (j. 1947).
- Maurice Pialat, frantziar zinema-zuzendari eta gidoigilea (j. 1925).
- 2005 – Spencer Dryden, estatubatuar bateria-jotzailea, Jefferson Airplane taldeko kidea (j. 1938).
- 2007 – Donald Osterbrock, estatubatuar astronomoa (j. 1924).
- 2008 – Edmund Hillary, zeelandar mendizalea, Everestera Tenzing Norgayekin igo zen lehenengo alpinista (j. 1919).
- 2010 –
- Miep Gies, Otto Heinrich Franken familia naziengandik izkutatzen lagundu zuen emakumea (j. 1909).
- Éric Rohmer, frantziar zinemagile, idazle, kazetari eta kritikaria (j. 1920).
- 2012 – Fatima al-Aqel, yemendar ekintzailea (j. 1957).
- 2013 –
- Anna Lizaran, kataluniar aktorea (j. 1944).
- Mariangela Melato, italiar antzezlea (j. 1941).
- Aaron Swartz, estatubatuar programatzaile, enpresa-sortzaile, idazle, ekintzaile politiko eta Interneteko hacktibista (j. 1986).
- 2014 –
- Zoltán Pál Dienes, hungariar matematikaria, matematikaren didaktikan egindako ekarpenengatik ezaguna (j. 1916).
- Ariel Sharon, Israelgo lehen ministroa (j. 1928).
- 2015 – Anita Ekberg, suediar aktore eta modeloa (j. 1931).
- 2016 – Rafael Usón, espainiar kimikaria (j. 1926).
- 2019 – Michael Atiyah, britainiar matematikaria (j. 1929).
- 2020 – Estefanía Chávez Barragán, mexikar arkitektoa, hirietako arazoetan eta irakaskuntzan genero-ikuspegia txertatzen aitzindaria (j. 1930).
- 2021 –
- Lloyd Cowan, britainiar atleta, 110 eta 400 metro hesietan espezializatua, eta entrenatzailea (j. 1962).
- Iker Larrauri, mexikar museologoa, antropologoa, arkitektoa eta artista plastikoa (j. 1929).
- 2022 –
- Anatoli Aliabiev, errusiar biatleta (h. 2022).
- David Sassoli, italiar kazetari eta politikaria, Europako Parlamentuko presidentea (j. 1956).
- Ernest Shonekan, Nigeriako estatuburua (j. 1936).
- 2023 – Carole Cook, estatubatuar aktorea (j. 1924).
- 2024 –
- Juri Solomin, errusiar aktore eta zuzendaria (j. 1935).
- Gloria Zuazola, Uruguaiko euskal komunitateko kidea (j. 1966).
Jaiak eta urteurrenak
aldatuSehaska egutegiko izendegia: Altzai, Altzagarate, Haltz/Haltza eta Ezker/Ezkerra.
Kanpo estekak
aldatu