Hang 'Em High
Hang 'Em High (euskaraz Urka 'tzak goi-goian) 1968ko Ted Post estatubatuar zinema zuzendariaren western filma da. Clint Eastwood, Inger Stevens, Ed Begley eta Pat Hingle aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuJed Cooper (Clint Eastwood) azienda lapurtzea leporatzen dioten eta justizia heuren eskutik hartu nahi duten bederatzi gizonek urkatzera doaz. Halere, bi akats egingo dituzte: bata okerreko gizona urkamendira eramatea, eta bigarrena hil dutelakoan bizirik uztea. Azken unean Fentom epailearen (Pat Hingle) agindupeko sheriffak heriotzetik salbatuko du. Epaileak Cooperri iragana ahaztu dezala aholkatu eta Oklahomako lurraldean komisari lanpostua eskeiniko dio, bertan eginkizun zailak bete eta kriminalak epailearen aurrera epaituak izateko eramanez.
Halere, Cooperren bizitza urkamendiko sokak estutzerakoan lepoan utzi zion zauriaz markatua dago, gainera egun batez bederatzi gizon horietako bostek erasotu eta larriki zauritua utziko dute. Raquel (Inger Stevens) izeneko emakumeak zaindu eta sendatuko du, eta trukean bere senarra hil eta ondoren bera nork bortxatu zuen topa dezan eskatuko dio. Cooper zaurietatik sendatzean epaileak bost erasotzaileak atzeman eta atxilotzeko baimena emango dio.
Aktoreak
aldatu- Clint Eastwood: Jed Cooper
- Inger Stevens: Rachel Warren
- Ed Begley: Wilson kapitaina
- Pat Hingle: Adam Fenton epailea
- Ben Johnson: Dave Bliss marshalla
- Charles McGraw: Ray Calhoun sheriffa, Red Creek
- Ruth White: Madame 'Peaches' Sophie
- Bruce Dern: Miller
- Alan Hale Jr.: Matt Stone
- Arlene Golonka: Jennifer
- James Westerfield: Presoa
- Dennis Hopper: Profeta
- L.Q. Jones: Loomis
Kanpo estekak
aldatu- Hang 'Em High filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Hang 'Em High filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)