Sofia Alaoui
Sofia Alaoui | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Casablanca, 1990 (33/34 urte) |
Herrialdea | Maroko |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
|
Sofia Alaoui (arabieraz: صوفيا علوي; Casablanca, Maroko, 1990) zuzendari eta gidoilari franko-marokoarra da, eta ezaguna da Qu'importe si les bêtes meurent (euskaraz: «Ze axola du piztiak hiltzen badira») film laburrarengatik (2021eko fikziozko film labur onenaren César saria) eta Animalia film luzea (2023ko Sundance zinemaldiko epaimahaiaren sari berezia).
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Casablancan jaioa, aita marokoarra eta ama frantsesa, Sofia Alaoui Marokoren eta Txinaren artean hazia da.[1][2] Kamera txiki bat oparitu zion aitak, eta Asiarako familia-bidaietan istorioak kontatzeko erabili zuen.
Casablancan bigarren hezkuntzako ikasketak egin ondoren, Parisa joan zen zinema ikastera (ESEC), EICAR, Gobelins, La Fémis.[3]
2017an, Marokora joan zen bizitzera, Jiango Films izeneko bere produkzio-enpresa garatzeko bertan.[2]
Kenza des choux (2018) fikziozko lehen film laburra jaialdi askotan izan da hautatua.
Hurrengo film laburra amazigh hizkuntzan egin zuen, Atlas mendietako aktore ez-profesionalekin. Qu'importe si les bêtes meurent (2020) filmak epaimahaiaren sari nagusia irabazi zuen 2020ko Sundance zinemaldian, eta fikziozko film laburrik onenaren César saria, 2021ean. Filmak, 2021eko Film Laburraren Festarako hautatuak, estralurtarren inbasio baten historia kontatzen du Imilchilen, Atlas mendietan dagoen herri bereber batean.[4][5][6][7]
Hainbat lanetako gidoilari-kide bada ere, Sofia Alaoui film luzeak eta serieak garatzeko proiektu pertsonaletan ere lan egiten du.[8][2]
2023an, zientzia-fikziozko bere lehen film luzea egin zuen, Animalia, eduki politikoekin eta ikuspegi errealistarekin. 2023ko Sundance zinemaldian izan zen estreinaldia, 2023ko urtarrilaren 20an, eta epaimahaiaren sari berezia eman zioten.[9][10]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2013: Le Rêve de Cendrillon, fiction, autoekoizpena
- 2015 Les Enfants de Naplouse, dokumentala, France 3 eta TV5 Monde telebistetan erakutsia. Ekoizpena: The Wild Room association eta Film Factory
- 2018: Kenza des choux, fikzioa. Ekoizpena: Yukunkun Productions
- 2019: Qu'importe si les bêtes meurent, fikzioa. Ekoizpena: Envie de tempête eta Jiango Films
- 2019: Les Vagues ou rien, fikzioa. Ekoizpena: AliNProduction, 2Mrekin batera
- 2020: The Hidden Lake, fikzioa. Ekoizpena: 20 Fox Century, Jiango Filmsekin lankidetzan.[3]
Film luzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Qu’importe si les bêtes meurent participe au festival de Sundance aux États-Unis. 2020-01-06..
- ↑ a b c Sofia Alaoui. 2020-02-15..
- ↑ a b Sofia Alaoui. ..
- ↑ La Fête du court métrage - du 24 au 30 mars 2021. ..
- ↑ Qu’importe si les bêtes meurent. ..
- ↑ Sofia Alaoui remporte le César du meilleur court métrage. 2021-03-13..
- ↑ Ghalia Kadiri. (2021). «Un apéro avec Sofia Alaoui : “Je voulais m’intéresser à cette société du paraître qui existe vraiment au Maroc”» Le Monde..
- ↑ Des talents prometteurs aux Ateliers de l’Atlas. 2020-04-12..
- ↑ « Sofia Alaoui, réalisatrice du film Animalia », France Culture, L'invité(e) des Matins d'été, par Julie Gacon, le 9 août 2023.
- ↑ (Gaztelaniaz) Animalia (2023). (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
- ↑ Jacques Mandelbaum. (2023). «Animalia, de Sofia Alaoui : au Maroc, une épouse brimée sauvée par les extraterrestres» Le Monde..
- ↑ «Animalia, le premier long métrage de Sofia Alaoui primé à Sundance» Première..
- ↑ « Sofia Alaoui, réalisatrice du film Animalia », France Culture, L'invité(e) des Matins d'été, par Julie Gacon, le 9 août 2023.
- ↑ (Frantsesez) «Animalia (film) — Wikipédia» fr.wikipedia.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Ekaitzaren ostekoak", 2024ko apirilaren 3ko Berria
- "Benetako gertakizun batzuetan oinarritua", Begoña del Teso, 2024ko apirilaren 12ko Berria