Edukira joan

1998ko Estatu Batuetako enbaxaden aurkako atentatuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
1998ko Estatu Batuetako enbaxaden aurkako atentatuak
Irudia
Map
MotaEraso suizida
Data1998ko abuztuaren 7a
KokalekuEmbassy of the United States, Nairobi (en) Itzuli
Embassy of the United States, Dar es Salaam (en) Itzuli
Nairobi
Kenya
Dar es Salaam
Tanzania
HerrialdeaKenya eta Tanzania
Pertsona hilak224
Pertsona zaurituak4.000
Erantzuleal Kaida
Egyptian Islamic Jihad (en) Itzuli
Armapistola
Flash-granada

Ameriketako Estatu Batuek Afrikan zituzten enbaxadei egindako atentatu terroristak 1998ko abuztuaren 7an izan ziren, Nairobin (Kenya) eta Dar es Salaamen (Tanzania). Eraso horien egileak Al-Qaeda talde terroristarekin lotuta zeudenez, Osama bin Laden taldeko liderra FBIko hamar iheslari bilatuenen zerrendan sartu zuten.

Nairobiko enbaxadaren aurkako erasoan, gutxienez 213 pertsona hil, horien artean 12 estatubatuar, eta 4.000 eta 5.500 zauritu artean izan ziren.[1] Leherketa bortitzaren ondorioz, erabat suntsituta geratu ziren hiriaren erdialdeko hainbat eraikin handi eta Kenyako ekonomiaren ahultzea.[2]

Gertakariei erantzuteko, 1998ko abuztuaren 20an, Infinite Reach (euskaraz: «Irismen Mugagabea») Operazioa burutu zuten. Misil bidezko eraso baten bidez, Estatu Batuetako Itsas Armadaren gurutzeontzi batetik Al-Qaedak Afganistanen zuen entrenamendu-kanpamentu bat eta Sudango farmazia-lantegi bat suntsitu zituzten. Al Shifa lantegian arma kimikoak egiten zituztela eta Osama bin Laden terrorista arabiarrak kontrolatzen zuela susmatzen zuten.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy