Edukira joan

Aerodinamika

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aerodinamika fluidoen mekanika ikertzen duen zientziaren adar bat da, fluido bat gorputz baten inguruan mugitzen denean agertzen diren indarrak aztertzen dituena.[1]

Aerodinamikako arazo bat mahairatzean, nahitaezkoa da fluidoaren propietate batzuen kalkulua egitea; abiadura, presioa, dentsitatea eta tenperatura espazioan eta denboran aztertzen ohi dira.

Fluidoaren eredua sortuz gero, gorputzetan agertzen diren indarrak eta momentuak kalkulatu daitezke. Gorputz batengan agertzen diren indarren eta abiaduraren arteko erlazioa aerodinamika koefizienteekin emanda dator. Badaude koefizienteak abiadura indarrekin erlazionatzen dutenak, baita abiadura momentuekin erlazionatzen dutenak ere. Lehenengoak errazago ulertzen dira, sostengua, airearen erresistentzia eta aldeko indarra ematen dutenak, abiaduraren karratuaren (V2) , fluidoaren dentsitatearen (ρ) eta area frontalaren (St) arabera:


  • Euste-koefizientea
  • Erresistentzia-koefizientea
  • Aldeko indarraren koefizientea

Gertatzen diren fenomenoak eta haiek deskribatzen dituzten ekuazioak oso konplexuak direnez, oso erabilgarriak dira bai proba praktikoak (aireko tunelean egindakoak, adibidez), bai eta aerodinamika numerikoaren kalkuluak ere.

Aerodinamika ariketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen ugari egin dira. Hona hemen garrantzitsuenak:

  • Aplikazioaren arabera: aeronautikako aerodinamika
  • Fluidoaren ezaugarrien arabera: konprimagarria edo konpramiezina
  • Mach zenbakiaren arabera:
    • subsonikoa (M<1: subsoniko txikia M<0,5 eta subsoniko handia M<0,8)
    • transonikoa (M 1 ondoan)
    • supersonikoa (M>1)
    • hipersonikoa (M>6) [2].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ISBN 9780850451634..
  2. Zehazki esaterako, subsoniko eta hipersoniko arteko muga ez du abiadurarekin erlaziorik: regimen hipersonikoa esaten zaio airea osatzen dutenen elementuak disoziasioatzen direnean, nahiz eta fenomeno hau Mach zenbaki handietan agertu.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy