Aideko
Aideko | |
---|---|
Euskal Herriko mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | emakumezkoa |
Domeinua | airea eta lainoa |
Aideko euskal mitologiako naturaz gaindiko jeinu edo irelu bat da; kasuan kasuko giza ekintzak zaildu edo errazten zituena.
Berez ikusiezina da, baina zenbait itxura har ditzake, lainoarena esate baterako. Batzuetan gaizkilea eta zenbaitetan ongile edo neutroa izan daiteke. Hori arrunta da euskal mitologiaren pertsonaien artean.
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Airekoa dena esan nahi du. Airetik mugitzen dena eta airetik datorrena.
Beste izenak: Aide, Aidetikako. Lauso eta Lainaide lainoa bezala azaltzen denean. Lainaide Laino-z eta Aideko-z konposatzen da, Aidekoaren lainoa.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Munduak eta gizakiak bi alde dauzkate; bata da "berezko", bere kabuz dena, naturala. Bestea "aidekoa" da, airekoa. Naturaz gaindikoa, magikoa, mistikoa...
Beraz, aurrenekoari eragiteko, bere mundu naturalean azaltzen denean, indar eta bitarteko naturalak erabili behar dira, baina bigarrenari eragiteko, otoitza eta magia besterik ez dugu.
Ajangiz herriko Ruperto Arruek, Gernikalde guztian azti lanak egiten zituena joan den mendeko aurreko hamarkadetan, zera kontatu zion Jose Miguel Barandiarani; "Badaude zenbait gertaera teknikoaren menpe daudenak. Badaude beste batzuk apaizaren menpe daudenak, baina beste batzuk erabat nire eskumenean daude", hau da, magiaren menpe.
Zergatia agerian ez duten gaixotasun guztien ardura Aideren gain dago. Aideren sinesmena gorde duen gune geografikoak euskal Herriaz gain, Pirinio guztia eta Iberiar Penintsulako alde kantabriarra hartzen ditu.
Elezaharrak eta sinesmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Goierrin uste zuten lainoak Aide ekartzen zuela, eta horregatik lainoa zerbait kaltegarritzat zuten.
Behe-lainoa kaltegarria den ustea nahikoa zabalduta dago Euskal Herrian. "Laino ustela"ren egun luzeek uztak eta baratzeak honda ditzakete, eta kaltegarriak izan daitezke abere zein gizakientzat. Halakoetan Aidekok Lainaide itxura hartzen du.
Itsasoa da Aide behe-laino itxuran bidaltzen duena uztak eta belarra galtzeko.
- Zerain eta Zegama aldean esaten denez, behe-laino txikiaren itxura hartutako Aidek ekarri bide zuen kolera-izurritea XVIII. urteko erdialdean.Kontatzen dutenez, behe-lainotxo bat iragan zen Segurako kaleetan barrena, eta biharamunean sukar beltzaren izurritea inguruko jendea sarraskitzen hasi zen.
Izurritearekin amaitzeko, ardi taldeak eraman zituzten Segurara eta hango kaleetatik pasarazi. Horrela, uste zutenez, ardiek beraganatuko zuten gaixotasuna eta gizakiak salbatu.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Miguel de Barandiaran, obras completas. Egilea, Jose Miguel de Barandiaran. Argitaletxea, Editorial la gran enciclopedia vasca, Bilbao 1976.
- La primitiva religión de los vascos. Egilea José Dueso. argitaletxea, Orain, 1996. ISBN 84-89077-56-8.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]