Edukira joan

Alexander Berkman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alexander Berkman

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakОвсей Осипович Беркман
JaiotzaVilnius1870eko azaroaren 21a
Herrialdea Errusiar Inperioa
baliorik ez
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNiza1936ko ekainaren 28a (65 urte)
Hobiratze lekuaCimetière du Château (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa: bala zauria
Familia
Bikotekidea(k)
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
errusiera
Yiddisha
ingelesa
Jarduerak
Jardueraktipografoa, idazlea, kazetaria, bakearen aldeko aktibista eta autobiografialaria
Lan nabarmenak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa

IBDB: 4001
iTunes: 450043585 Musicbrainz: 446ce8bf-50ff-4f44-b76c-43284602df5a Find a Grave: 206005125 Edit the value on Wikidata

Alexander Berkman (1870eko azaroaren 21a - 1936ko ekainaren 28a) ekintzaile eta idazle politiko anarkista ezaguna izan zen, XX. mendearen hasieran.

Berkman, Ovsei Osipovitx Berkman, Lituaniako Vilnius hirian jaio zen, orduko errusiar inperioaren barruan. Lau seme-alabetan gazteena, Judu familia diruduna zen berea. Familia Saint Petersburgera joan zen bizitzera, eta han hartu zuen Alexander izena, Ovsei baino errusiarragoa, nonbait. Familia eta lagunek Sasha deitzen zioten, Alexanderren aldaera.

1888. urtean AEBetara emigratu zuen. New York hirian bizi izan zen eta hantxe egin zuen bat mugimendu anarkistarekin. Emma Goldman anarkistaren maitale eta bikotea izan zen.

Haymarketeko atentatuak zirela eta atxilo hartu zituztenak askatzeko kanpainan parte hartu zuen Berkmanek, eta horrela bilakatu zen ekintzaile.

Garai hartako Estatu Batuetako anarkistarik ezagunenetakoa zen Johann Most eta eragin handia izan zuen Berkmanengan. Freiheit, Mosten aldizkariko tipografoa izan zen Berkman.

1889an ezagutu eta elkartu zen Emma Goldmanekin.

1892. urtean, Homesteadeko altzairutegi bateko langileen protesta eta grebekin amaitu nahi izan zuen fabrikaren jabeak: Henry Clay Frick-ek, gizon armatuak kontratatuta. Enfrentamendu bortitzak izan ziren eta 9 edo 10 langile (iturrien arabera) eta 7 guardia suertatu ziren hilik. Hori ikusita, Fricken kontrako atentatua egin zuen Berkmanek. Bi tiro egin zizkion baina ez zuen hil. Berkman atxilotu egin zuten eta 22 urtetako zigorra ezarri.

14 urte kartzelan eginda 1906an atera zenean, Berkman eta Goldmanek Ameriketako Estatu Batuetako mugimendu anarkista gidatu zuten. Mother Earth (Ama Lurra) eta Blast aldizkariak argitaratu zituzten. Liburuak ere bai: Goldmanek Anarchism and other Essays eta Berkmanek Prison Memoirs of an Anarchist (Anarkista baten kartzelako oroitzapenak).

New Yorketik San Franciscora joanda, dinamitazko lehergailu batek eztanda egin zuen eta Berkman akusatu zuten. Ez dago argi parte hartu zuen edo ez, baina errepresaliatuen aldeko ekintzetan parte hartze zuzena izan zuen. Beste akusazio eta gorabehera batzuk tarteko zirela, Sobietar Batasunera deportatu zuten 1919an, Goldmanekin batera. Langileen aldeko jendea, ezkertiarrak eta hainbat ideologiatako ekintzaileak deportatu zituzten Sobietar Batasunera.

1921eko Kronstadteko erreboltaren ondorengo errepresioa zela eta, Suediara, Alemaniara eta Frantziara azkenik joan ziren. Beren liburuetan Sobietar Batasuneko gobernua salatzen jarraitu zuten: The Bolshevik Myth (1925), Letters from Russian Prisons (1925), The ABC of Communist Anarchism (1929). Berkmanen osasuna eta ekonomia larri zebiltzala, bere buruaz beste egitea erabaki zuen 1936ko ekainaren 28an, bere buruari tiro eginez.[1]

Hiru aste beranduago izan zen Espainiako altxamendu faxista, eta haren aurkako mugimendua eta nazioarteko elkartasuna. Goldmanen esanetan, bertan izandako esperientziek etorkizunarekiko esperantza itzularaziko zioten Berkmani.

Berkmanen liburuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Prison Memoirs of an Anarchist. New York: Mother Earth Publishing Association. 1912. OCLC 228677284.
  • Deportation: Its Meaning and Menace; Last Message to the People of America, with Emma Goldman. New York: M.E. Fitzgerald. 1919. OCLC 4359165.
  • The Bolshevik Myth (Diary 1920–1922). New York: Boni and Liveright. 1925. OCLC 1144036.
  • Now and After: The ABC of Communist Anarchism. New York: Vanguard Press. 1929. OCLC 83572649.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy