Edukira joan

Arbi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arbi
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaBrassicales
FamiliaBrassicaceae
GeneroaBrassica
EspezieaBrassica rapa
Azpiespeziea Brassica rapa subsp. rapa

Arbia (Brassica rapa var. rapa) barazki gisa erabiltzen den sustrai eta hosto jangarridun landarea da. Euskal Herrian normalean sustraia erabiltzen da, aldaera samurragoetan giza kontsumorako eta aldaera handiagoetan abereen bazka gisa.

Arbi motarik arruntena azal zuriduna da. Aldaera horrek lurraren gainetik eduki ohi du goiko 1-6 cm, eta atal horretan kolore purpura, gorri edo berdexka izan dezake. Goiko atal hori zurtoinaren ehunetik abiatuta garatzen da, baina sustraiarekin bateratzen da. Barruko mamia zuria da.

Sustraiak forma konikoa du, baina borobila ere izan daiteke, 5-20 cm diametrokoa, eta ez dauka bigarren mailako sustrairik. Sustraiaren beheko aldea mehea eta luzanga da, luzeran 10 cm edo gehiago eduki ditzake.

Martxotik urrira erein daiteke, baina kontuan izan behar da ez duela bero handia eta lehorteak ongi jasaten; beraz, udarako nahi badugu, hobe da toki freskoetan eta itzalpean egitea.

Errefauaren eta azen antzeko laborantza behar du arbiak. Besagainka edo lerroka ereiten da, eta jaio ondoren, aleek 3-6 cm dituztenean, bakandu egiten dira ale ahulenak kenduz eta 10-15 cm inguru utziz aleen artean. Uzta bi hilabetera jasotzen da.

Ureztatze erregularra eta sarria behar du.

Arbiak ongi konbinatzen du tomate eta urazekin, beraz besagainka erein dezakegu haien artean, eta uzta bilduz eta tokia utziz joan arbiak tamaina egokira iristen diren heinean.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy