Atenasko Akropolia
Atenasko Akropolia | |
---|---|
Ακρόπολη Αθηνών | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Grezia |
Erakunde autonomo | Decentralized Administration of Attica |
Eskualdea | Atika |
Unitate periferikoa | Atenas Zentrala |
Udalerria | Atenas udalerria |
Koordenatuak | 37°58′18″N 23°43′34″E / 37.9717°N 23.7261°E |
Historia eta erabilera | |
Akropolisaren setioa | 1821eko apirilaren 25a |
Arkitektura | |
Azalera | 3,04 ha |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (ii), (iii), (iv) eta (vi) |
Erreferentzia | 404 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 1987 (XI. bilkura) |
Bisitariak urtean | 1.807.580 |
|
Atenasko Akropolia Grezia klasikotik heldu zaigun ondarerik garrantzitsuena da. Atenasen dago, mendixka baten gainean, itsas mailatik 165 metro gorago.
Aro klasikoan eraiki zen, hau da K.a. V. mendean, garaiko Perikles politikari ospetsuaren aginduz eraiki zen pertsiarrek suntsitutako beste txikiago baten gainean. Periklesek hainbesteko bultzada eman zion arteari, V. mendeari Periklesen mendea ere esaten zaio. Fidias artista garrantzitsuaren laguntza izan zuen, bai eta Iktinos eta Kalikrates arkitektoena ere. Akropoliko tenplurik garrantzitsuenak Partenoia (ordena doriarrekoa), Erekteion (ordena jonikoa) eta Atena Nike dira.
Eraiki zenetik hainbat kalte jasan ditu. Partenoia, adibidez, XV. mendea arte ia ukitu gabe zegoen, baina XVII. mendean gertatu zen Veneziaren eta Otomandar Inperioaren arteko gerren ondorioz zati handi bat suntsitu zen.
Londresko British Museumean tenpluari itzuli osoa ematen zion Fidiasen frisoa dago, baita ere bi frontoietako irudi eta eskultura ia guztiak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akropolia eraiki zenez geroztik, Akropoliko monumentuek hainbat kalte izan dituzte, faktore naturalek zein gizakiaren esku-hartzeak eraginda.
Kristautasuna ezarri ondoren, eta bereziki VI. mendean, tenpluak eliza kristau bihurtu ziren. Partenoia Andre Mariari eskaini zitzaion, eta ondoren, Panagia Athiniotissa (Atenasko Andre Maria) deitzera igaro zen, eta hiriko katedraltzat erabili zuten XI. mendean. Erekteiona Salbatzaileari eskaini zitzaion. Atena Nikeren tenplua kapera bihurtu zuten, eta Propylaia apezpiku-egoitza, eta Akropolia Erdi Aroko hiriaren gotorleku bihurtu zen.
Frankoen okupazioaren pean (1204-1456), Propylaiatarrak agintari frankoen egoitza bihurtu ziren, eta Otomandar Inperioaren aldian (1456-1833) turkiar garnizioaren egoitza. F. Morozini buru zuten veneziarrek Akropolia setiatu zuten 1687an, eta irailaren 26an Partenoia, Veneziaren eta Otomandar Inperioaren arteko gerren ondorioz zati handi bat suntsitu zen, sutautsa eta bestelako armak bertan gordetzen baitziren. Ondoren, munizioen biltegitzat erabili zuten.
Lord Elginek kalte larri gehiago eragin zituen 1801-1802an Partenoiaren, Atenea Nikeren tenpluaren eta Erekteionen apainketa eskultorikoa arpilatu zuenean. Azkenean, Akropolia greziarrei eman zitzaien 1822an, Greziaren Independentzia Gerran.[1]
Hondakin nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Akropoliko sarrera ate monumental bat zen, Propileo izenekoak. Sarreraren hegoaldean Atena Nike tenplu nimiñoa zegoen. Hoen erdialdean, Atenaren brontzezko estatua bat zegoen, Fidiasek zizelkatua. Akropoliaren erdigunean Partenoia zegoen, Atena Partenos (Atena Birjina) izena ere bazuena. Sarrerartik ekialdera eta Partenoiaren iparraldean Erekteion izeneko tenplua zegoen. Akropoliaren gainaldea osatzen duen plataformaren hegoaldean antzoki bat zegoen, Dionisoren Antzokia. Handik 100 bat metrora, Herodes Atikoren antzokia dago, hein batean berreraikia.
Arkeologia guneko oinplanoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Partenoia
- Atenaren Tenplu Zaharra
- Erekteion
- Atena Promakos estatua[2]
- Propileoak[3]
- Atena Nike tenplua[4]
- Eleusinion
- Brauroneion edo Artemisa Brauroniaren santutegia
- Igeltsutegia
- Pandroseion
- Arreforion
- Atenaren aldarea[5]
- Zeus Polieus santutegia
- Pandion santutegia
- Herodes Atikoren odeoia
- Eumenesen estoa
- Asklepieion edo Asklepioren santutegia
- Dionisoren Antzokia
- Periklesen odeoia
- Dionisoren temenosa
- Aglaureion
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ministry of Culture and Sports | Acropolis of Athens» odysseus.culture.gr (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
- ↑ Atena Promakos. 2019-12-05 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Propileo. 2019-12-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Atena Nikeren tenplua. 2019-12-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- ↑ Atena Poliasen aldarea. 2019-12-14 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizateriaren Ondarea Grezian | ||
---|---|---|
Atenasko Akropolia • Vergina • Korfu • Delos • Delfos • Epidauro • Mizenas eta Tirinto • Mistra • Olinpia • San Juan Teologoaren monasterioa eta Apokalipsiaren leizea • Dfniko monasterioa • Hosios Loukas • Nea Moni • Meteora • Athos mendia • Tesalonikako paleokristau eta bizantziar monumentuak • Pitagoreion eta Samosko Heraion • Rodasko hiri zaharra • Bassae |