Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa
Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa Daytongo Akordioan zehaztu zen. Herrialdea bi entitate konfederatutan dago banaturik: Bosnia-Herzegovinako Federazioa —Federazio Kroaziar-Musulmana ere deitzen diote, eta lurraldearen %51 inguru hartzen du— eta Bosniako Serbiar Errepublika —lurraldearen %49 inguru hartzen du, eta herrialdeko biztanleen %40 inguru—. Bien artean dago Brčkoko Barruti Autonomoa, estrategikoki oso garrantzitsua, Bosniako Serbiar Errepublika bitan zatitzen baitu.[1] Entitate bakoitzak azpibanaketak ditu: Bosnia-Herzegovinako Federazioak kantoiak eta Bosniako Serbiar Errepublikak eskualdeak.
Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboa | |||||||
Bandera | Armarria | Entitatea | Izena bertako hizkuntzan |
Hiriburua | Eremua[2] (km²) |
Biztanleria (2013ko errolda)[2] |
Hizkuntza ofiziala(k) |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Bosnia-Herzegovinako Federazioa | Federacija Bosne i Hercegovine | Sarajevo | 26.182 | 2.219.220 | Bosniera, kroaziera eta serbiera | ||
Bosniako Serbiar Errepublika | Република Српска | Sarajevo (ofiziala), Banja Luka (de facto) | 24.617 | 1.170.342 | Serbiera, bosniera eta kroaziera | ||
Brčkoko Barrutia | Brčko distrikt / Брчко дистрикт | Brčko | 402 | 83.516 | Bosniera, kroaziera eta serbiera |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Perez Zala, Ander. Batasuna lehenik. Berria egunkaria, Udako serieak, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-1-31).
- ↑ a b Bosnia and Herzegovina. citypopulation.de (Noiz kontsultatua: 2020-2-1).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Europako banaketa administratiboak | ||
---|---|---|
Albania · Alemania · Andorra · Armenia · Austria · Azerbaijan · Belgika · Bielorrusia · Bosnia-Herzegovina · Bulgaria · Danimarka · Erresuma Batua · Errumania · Errusia · Eslovakia · Eslovenia · Espainia · Estonia · Finlandia · Frantzia · Georgia · Grezia · Herbehereak · Hungaria · Ipar Mazedoniako Errepublika · Irlandako Errepublika · Islandia · Italia · Kroazia · Letonia · Liechtenstein · Luxenburgo · Malta · Moldavia · Monako · Montenegro · Norvegia · Polonia · Portugal · San Marino · Serbia · Suedia · Suitza · Turkia · Txekiar Errepublika · Ukraina · Vatikano Hiria · Zipre |