Cinecittà
Cinecittà | |
---|---|
Cinecittà | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°51′00″N 12°34′00″E / 41.85°N 12.56667°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1937 |
Jabea | Italiako Ekonomia eta Finantza Ministerioa |
Komisarioa | Cinecittà Studios (en) |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Gino Peressutti (en) |
Estiloa | arrazionalismoa |
Webgune ofiziala | |
Cinecittà[1] (euskaraz: «zinemaren hiria») 1937ko apirilaren 28an inauguratutako zinema estudio italiar ezaguna da. Faxistek eraiki zuten Italiako zinema bultzatzeko. 1950eko hamarkadan bere urrezko aroa bizi zen, noiz Erromak "Hollywood Tiberrean" ezizena hartu zuen.
Sorkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sortze ideia hogeita hamargarren hamarkadan agertzen da, Mussoliniren erregimen faxistarekin, Estatu Batuetako Hollywoodarekin lehian aritzeko saiakera batean. Horrela, erregimena propaganda arma bat izatearen garrantziaz jabetu zen, Alemania nazian gertatu zen antzera.
1936ko urtarrilaren 26an Mussolinik lehen harria jarriko du, eta hamabost hilabeteko obren ondoren estudioak 1937ko apirilaren 28an inauguratuko dira. Urte berean 19 film egingo dira, eta datorren urtetan ehundaka film gehiago. Lehen urteetan italiar zineko izen garrantzitsuak pasa ziren bertatik: Roberto Rossellini, Federico Fellini, Vittorio De Sica eta Luchino Visconti. 1943an naziek harpilatu zuten Cinecittà, zibilen kontzentrazio esparru moduan erabili zutelarik eta ondoren bombardatua izanik aliatuengatik.
Urrezko garaia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gerrak sortutako krisiaren ondoren, berrogeita hamargarren hamarkadan, Inperio erromatarrean girotutako hainbat film klasiko egin ziren bertan, hala nola, Quo Vadis (1949), eta Be Hur (1959), hau izan zelarik estudioen urrezko garaia. Horrenbestekoa izan zen Estatu Batuarrek bertan eginiko inbertsioa ezen, “la Hollywood sul Tevere” (Tiber gaineko Hollywood) gisara ere ezagutua izan baitzen. Datorren urteetan mendebaldeko hainbat pelikula filmatuko dira bertan, Spaghetti Western bezala ere ezagunak. Horien artean egongo dira Per un pugno di dollari (1946) edo Per qualche dollaro in più (1965). Estudio hauetan eginiko beste hainbat lan ezagun ondorengoak izan daitezke: Terry Gilliamen The Adventures of Baron Munchausen, Renny Harlinen Cliffhanger, Jonathan Mostowren U-571, Martin Scorseseren Gangs of New York, Mel Gibsonen The Passion of the Christ eta Wes Andersonen The Life Aquatic with Steve Zissou.
Pribatizazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hirurogeita Hamragarren hamarkadan, telebistaren zabalkundearekin, estudioak serie eta telesailak egiten oinarrituko dira. Laurogehita hamargarren hamarkadan Cinecittà pribatizatua izango da.
2007ko abuztuan estudioek sute bat izan zuten HBO eta BBC Roma telesaila grabatzen ari ziren hangarrean.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |