Errusiar futurismo
Errusiar futurismoa Filippo Marinettiren Manifestu futurista onartu zuten idazle eta artisten mugimendua izan zen. Mugimendu honek abiadura, makinaria, biolentzia, gazteria eta industria erreibindikatzen zuen. Halaber, lehenaldia errefusatuz, modernitatea eta kultura berrikuntza aldarrikatu zuen.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Moskuko Hylaea taldea (errusieraz: Гилея [Gileia]) Ukrainako Kherson hirian 1910ean sortu zen. Ekimena David Bourliouk eta bere anaien eskutik heldu zen. Laster beste intelektualek ere zabaldu zuten proposamena: Vassili Kamenski, Velimir Khlebnikov, Aleksei Krutxonykh eta Vladimir Maiakovski. Talde honek eragin handia izan zuen mugimendu berria sortzeko garaian baina Errusian ere baziren antzeko taldeak, esaterako Igor Severianine-k bultzatutako San Petersburgoko Ego-Futurismoa eta Tsentrifuga izenekoa Moskun (haren partaideen artean Boris Pasternak zegoen); antzeko taldeak Kieven, Kharkoven eta Odessan zeuden. Dena dela, errusiar futurismoaren sorrera 1912ko abenduan kokatu izan da, David Burliuk, Alexei Krutxonykh, Vladimir Maiakovski eta Velimir Khlebnikov artistek Gustu publikoari masailekoa sinatutako manifestua plazaratzearekin bat.[1]
Modernitatea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Italiarrak bezala, Errusiako futuristak makina modernoen eta hiriko bizitzaren dinamismoarekin, abiadura eta zalapartekin liluratuta zeuden. Haien ideiekin polemika piztu eta aitorpena lortu nahi zuten. Iraganeko artea "izoztutako artea" zen eta errefusatu egiten zuten; Pushkin eta Dostoievski bezalako figurak "modernitatearen marratik itsasora" bultzatu beharko lirateke, haien esanetan. Ez zuten inolako agintaririk aitortzen. Filippo Tommaso Marinetti bera ere, Errusiara 1914an proselitismo egiteko bisita egitera iritsi zenean, errusiar futurista gehienek aurkezpena zapuztu egin zuten, ez ziotela ezer zor esanez.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Errusiako zinema futuristak zine sobietarren mugimendu futuristari egiten dio erreferentzia. Errusiako Futurismoaren Zinema eragin handia izan zuen Italian Futurismoaren (1916-1919) filmek, baina lan horien gehienak galdu egin dira. Mugimendu horren zuzendari eta zinemagileen artean hauek daude: Lev Kulechov, Dziga Vertov, Sergei Eisenstein, Vsevolod Poudovkin eta Aleksandr Dovzhenko.
Futurismoaren margolariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- David Burliuk
- Wladimir Burliuk
- Robert Falk
- Natalia Sergeievna Gontxarova
- Pyotr Konchalovsky
- Alexander V. Kuprin
- Nikolai Efimovich Kuznetsov
- Mikhail Larionov
- Aristarkh Lentulov
- Ilya Mashkov
- Mikhail Matyushin
- Adolf Milman
- Alexander Osmerkin
- Lyubov Popova
- Iosif Shkolnik
- Alexander Nikolaevich Volkov
Futurismoaren musikagileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mikhail Gnessin
- Alexander Goedicke
- Nikolai Kulbin
- Mikhail Matyushin
- Alexander Mosolov
Futurismoaren idazleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Vladimir Maiakovski
- Boris Pasternak
- David Burliuk
- Elena Guro
- Nikolai Nikolaievich Aseev
- Leonid Kuzmin
- Georgy Ivanov
- Olga Rozanova
- Venedikt Mart
- Georgy Ivanov
- Leonid Martynov
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Victor Terras, Handbook of Russian Literature (Yale University Press, 1990), "Hylaea", 197 or.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Slap in the Face of Public Taste (1912) (Gustu publikoari masailekoa) manifestua, 1912ko abenduaren 15ekoa, David Burliuk, Alexei Krutxonykh, Vladimir Mayakovsky eta Victor Khlebnikov artistena. Errusiar futurismoaren sorrerako manifestutzat hartzen da.