EssoMobil Corporation Estatu Batuetako petrolio enpresa bat da. "Standard Oil Company" bezala eraiki zuten 1889an, "Standard Oil" trust banandu ostean.
Egiten duen lana mundu guztiko 40 herrialde baino gehiagotara zabaltzen da, eta, beste gauza batzuen artean, petrolio eta gas naturalaren ustiaketa, elaborazio eta merkaturatzeaz arduratzen da, baita produktu kimikoen, plastikoen eta ongarrien fabrikazioaz ere.
Urteko salmentek (26.949 milioi dolar 1984an) munduko petrolio-enpresen artean seigarren eta Estatu Batuetan laugarren jartzen dute. Aurten 1.183 milioi dolarreko irabaziak izan ditu eta 53.581 langileri eman dio lana. Sozietatearen egoitza Dallasen dauka. 2009an Fortune aldizkariak munduko ondasun monetario handieneko bigarren enpresatzat sailkatu zuen, lehenengoa Royal Dutch Shell zen.
Munduko burtsako kapitalizazio handieneko 500 enpresei buruzko azken txostenean, ExxonMobilek 2. postua dauka. Walmart konpainiaren eraginez igo zen postu horretara.
2008an, irabazi handienak izan zituen enpresa izan zen Estatu Batuetan. 589.000 milioi dolarreko diru-sarrerak eta 78.450 milioi dolarreko irabaziak izan zituen petrolio-upelak izandako gorakadarengatik.
2012an ExxonMobil munduko enpresa handiena da, Apple Inc. 11.000 milioi dolar baino gehiagotan gaindituz.