Edukira joan

FC Dinamo Mosku

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dinamo Moskva
Ezizena(k)"Txuri-urdinak"
Sorrera1923
Futbol zelaiaArena Khimki
edukiera: 18.636 lagun
inaugurazioa: 2008
PresidenteaErrusia Pavel Pivovarov
EntrenatzaileaTxekia Marcel Lička
LigaErrusiako futbol liga
2023-243.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Moskuko Spartaken eta aurkako partida elurpean.
Arena Khimki estadioak 2008an ireki zituen ateak.

Moskuko Dinamo (errusieraz Футбольный клуб Динамо Москва), Moskuko futbol talde bat da, Errusiakoa. Sobietar Batasunaren garaian, MVDri lotua egon zen. Egun, Errusiako Premier Ligan jokatzen du.

Errusiako futbol talderik zaharrena da eta inoiz bigarren mailara jeitsi ez den bakarra, ez Sobietar Ligan ez eta Errusiakoan ere. Hala ere ez du inoiz Errusiako Liga irabazi.

Dinamoren sustraiak XIX mendean aurkitzen dira, 1887an sorturiko Morozovtsi Orekhovo-Zuevo Moskva taldean hain zuzen ere. Lantegi hortako langileek osatu zuten. XX mende hasieran Moskuko hainbat liga irabazi zituen. 1923an hartu zuen gaur egungo Dinamo izena eta egitura.

Sobietar Batasunaren garaian oso talde oparoa izan zen 11 Liga eta 6 Kopa irabaziz. Europa mailan ez zuen titulurik lortu baina 1972ko Errekoparen finalera iritsi zen. Bartzelonan jokatu zen final hura eta 3-2 galdu zuen Glasgow Rangersen aurka.

Errusiako Liga 1992an abiatu zen eta 1994ko bigarren postua du emaitzarik onena. 1995ean Errusiako futbol kopa irabazi zuen. 2016an 15. postuan gelditu eta historian lehen aldiz maila galdu zuen baina hurrengo urtean gora egin du berriz.

Sobietar Batasuneko txapelketak: 18

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako txapelketak: 1

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazioarteko txapelketak: 1

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Areto futbola

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Areto futbol talde indartsua ere badu. Hona hemen palmaresa:

  • Kontinente arteko Kopa:
    • Txapelduna (1): 2013
    • Finalista (1): 2014
  • UEFA Kopa:
    • Txapelduna (1): 2007
    • Finalista (5): 2005, 2006, 2012, 2013, 2014
  • Errusiako Liga (10): 2003, 2004, 2005, 2006, 2007, 2008, 2011, 2012, 2013, 2016
  • Errusiako Kopa (9): 2003, 2004, 2008, 2009, 2010, 2011, 2013, 2015, 2016

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy