Fenitoina
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Fenitoina ("Epanutin" izen komertziala Frantzia eta Espainian) sendagai antiepileptikoa da. Konbultsioen kontrako eragile gisa erabiltzen da, sodio erretenen blokeoa burutzen baitu maiztasun handiko deskarga errepikakorrak murriztuz. Epilepsiaren krisi toniko/klonikoetan lehen aukerako sendagaia da, ausentzi krisietan aldiz ez da eraginkorra. Gainera, ez du eragin sedagarririk.
Eragin desiragaitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- NSZ: ataxia, ikusmen nahasia...
- Hiperplasia gingibala
- Hirsutismoa
- Anemia megaloblastikoa
Horretaz gain, elkarrekintza sendagailogikoak izan ditzake. Albuminarekin afinitate handia du eta berarekin lotzen da beste substantziak desplazatuz. Indukzio entzimatikoa ere bultzatzen du, hau da, beste sendagaien metabolismoa bultzatzen du.
Metabolismo saturagarria du, honek dosi eta kontzentrazio plasmatikoen arteko erlazioa ez dela lineala esan nahi du.
Leiho terapeutiko estua du, hori dela eta kontzentrazio plasmatikoak monitorizatzea beharrezkoa da.
Posologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahotik hartuta 100 mgr/8 ordu.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Informazioa Epilepsiaren Fundazioaren webgunean.
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |