Francisco Galdos
Francisco Galdos | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lasarte, 1947ko maiatzaren 6a (77 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Kas | 1969-1979 |
Kelme | 1979-1979 |
Parte-hartzailea
|
Francisco Galdos Gauna (Lasarte, Araba, 1947ko maiatzaren 6a) euskal txirrindulari profesionala izan zen. 1969tik 1980ra bitartean jardun zuena.
Nahiz eta garaipen gutxi lortu, Galdos 1970eko hamarkadako txirrindulari nagusienetariko bat izan zen, Itzuli Handietan maila handian aritzen zelako.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1968an Kantabriako Itzulia lortu ondoren, hurrengo urtean KASek fitxatu eta profesional bilakatu zuen. Urte hartan Dauphiné Libérén zortzigarrena izan zen, Raymond Poulidorrengandik ia bost minutura (4' 58").
Galdosek hamaika aldiz hartu zuen parte Frantziako Tourrean, sei aldiz Italiako Giroan eta lau aldiz Espainiako Vueltan: guztira hirutan zapaldu zuen podiuma (bitan Giron eta behin Vueltan) eta hamabitan izan zen hamar onenen artean (bost aldiz Tourran, lau aldiz Giron eta hiru aldiz Vueltan).[2]
Emaitzarik onenak 1975ean lortu zituen: Romandiako Tourra eta, Giron, Stelvio mendateko etapa.
Giro hartara Eddy Merckx eta Francesco Moser ez ziren joan, Tourra prestatzen ari zirelako. Francisco Galdosek elastiko arrosa jantzi zuen 4. eta 12. etapen artean, baina Giovanni Battaglinek, 13. etapa irabazita, lidergoa kendu zion, Galdos etsita utzirik. Egun bat geroago, 14. etapan, orduan ezezaguna zen Fausto Bertoglio gailendu eta lider berria bihurtu zen. Azken etapan Stelvio igo zen. Galdosek erasoa jo zuen, etapa irabaziz, baina italiarrak eutsi egin zion lidergoari. Azken sailkapen orokorrean bigarren izan zen, Felice Gimondi eta Roger De Vlaemincken aurretik, baina Bertogliorengandik 41 segundora. Francisco Galdosek Andrés Olivarekin batera irabazi zuen mendiko sailkapena.
KAS desagertu ondoren, 1980an Kelmek fitxatu zuen. Urte hartan zortzigarren izan zen Vueltan, eta Tourrean 5. etapan erorita, lasterketa utzi behar izan zuen.
Erretiratu ostean, 1981ean Dolomiti izeneko pizzeria bat zabaldu zuen Gasteizen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Trofeu Masferrer
- Manuel Galera Memoriala
- 2. Kantabriako Itzulian
- 3. Italiako Giroan
- 3. Pascuas Sari Nagusian
- 6. Montjuïceko Igoeran
- 7. Nafarroako Sari Nagusian
- Romandiako Tourra
- 2. Italiako Giroan, Mendiko sailkapena eta etapa 1
- Kantabriako Itzulia
- Arrateko Igoera
- Oroko Andre Maria Saria
- 5. Setmana Catalanan
- 9. Euskal Herriko Itzulian
- Errioxako Itzulia
- 2. Kataluniako Voltan eta etapa 1
- 3. Dauphine Liberen
- 4. Montjuïceko Igoeran
- 7. Suitzako Itzulian
- 7. Frantziako Tourrean
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan eta Munduko txapelketan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lasterketa | 1969 | 1970 | 1971 | 1972 | 1973 | 1974 | 1975 | 1976 | 1977 | 1978 | 1979 | 1980 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Italiako Giroa | — | — | 4. | 3. | 9. | 17. | 2. | 18. | — | — | — | — |
Frantziako Tourra | — | 9. | 11. | — | 20. | UT | UT | 6. | 4. | 7. | 28. | — |
Espainiako Vuelta | 21. | 6. | — | 18. | — | — | — | — | — | — | 2. | 8. |
Munduko Txapelketa | — | — | 35. | 41. | — | — | — | — | 19. | — | — | — |
Taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Urtekaria: Francisco Galdós
- ↑ www.cyclingwebsite.net
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Francisco Galdos - ProCyclingStats
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Francisco Galdos |