Edukira joan

Frantsesen eta Indiarren Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Frantsesen eta Indiarren Gerra
Zazpi Urteko Gerra
Frantziar eta britainiarren kokapena Zazpi Urteko Gerraren aurretik.
Data17541763
LekuaIpar Amerika
EmaitzaBritainiar garaipena
Gudulariak
Buruzagiak
Indarra
42.000 erregular eta miliziano (1758) 10,000 erregular (troupes de la terre eta troupes de la marine, 1757)

Frantsesen eta Indiarren Gerra 1754 eta 1763 artean oraingo Kanadako eta Estatu Batuetako lurretan gertatu zen gerra da. Zazpi Urteko Gerra, 1756an lehertua, Britainia Handia eta Frantziaren arteko lehia izan zen. Itsasoen, espainiarrak ez ziren Ipar Amerikako kolonien eta Indiaren kontrola lortzea zen helburua. Britainia Handiak lortu zuen garaipena. Frantsesen eta Indiarren Gerra, beraz, Europako gerraren Ipar Amerikako atala izan zela esan daiteke.

Zazpi Urteko Gerra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Zazpi Urteko Gerra»

Ia mende osoa zeramaten dena den amerikar kontinentean borrokaldietan, eta Europakoa baino bi urte lehenago lehertu zen. Merkatari eta finantza buruen interesak defendatzen zituen Ingalaterrak, eta inperio bat eraiki nahi zuten mundu mailako merkataritza mendean izateko. Indian eta batez ere Ipar Amerikan frantsesak oztopo ziren. Izan ere, New Orleansetik Quebeceraino hedatzen ziren lurralde frantses zabalak hamahiru koloniak itotzen zituzten.

Frantsesak XVII. mende hasieratik ezarri zituzten lehen kolonoen asentamenduak. Arazo asko izan zituzten gizaldi guztian zehar. Larruen merkataritzak “Kastorearen Gerra” deiturikoa leherrarazi zuen, borrokaldi eta liskarrak hamarkada luzeak iraun zuten Liga Irokesa (hainbat leinu indiar biltzen zituena) eta frantsesen aliatuen artean: hudoak, algonkinoak… Erran daiteke bere ondorioa sarraski latza izan zela, indiar guztiak galtzaile atera ziren frantses, ingeles, holandar, suediarren mesedetan.

Ingelesak bere aldetik ez zituzten gauzak samur izan. Nolabaiteko bakea sinatu zen XVII. mendearen hondarrean, hala ere ordea irokes eta algonkinoen arteko gerrak zenbait urtez iraun zuen. XVIII. mendearen erdialdera ere izan zen gerrarik, baina nagusigo koloniala lortzeko apustua, aurreko gizaldian hasitakoa, Zazpi Urteko Gerran erabaki zen.

Asko idatzi daiteke ondorioen inguruan, Wolfeko garaipenak kolono britainiarrek frantsesei eta euren aliatuei hamarkada luzeetan zehar izaniko beldurren amaiera ekarri zuen. Epe ertain eta luzera eragingo zituen ondorioak ordea, antzeman zituzten hainbat ingeles eta frantses garaikidek. Luzez izutu dituen auzoa (frantziar boterea) mendean hartuta, laster ikasiko zuten kolonia amerikarrek britainiar “babesik” (alde batetik frantsesen aurka babestu bai, baina metropoliak beren mesedetan zebilzkien koloniak) behar ez zutela. Urte gutxi pasa ziren gerra hau amaitu eta Amerikako independentzia gerra lehertu zen arte, eta bi gatazken harremana garbia da beraz.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy