Edukira joan

Friedrich Nietzsche

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea

Friedrich Nietzsche
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Nietzscheren bizitza eta pentsamendua ulertzeko bideoa.
Irudi gehiago
katedradun

1869 - 1878
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFriedrich Wilhelm Nietzsche
JaiotzaRöcken1844ko urriaren 15a
Herrialdea Prusiako Erresuma  (1844ko urriaren 15a -  1869ko apirilaren 17a)
baliorik ez  (1869ko apirilaren 17a -
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaWeimar1900eko abuztuaren 25a (55 urte)
Hobiratze lekuaLützen
Heriotza modua: neurosyphilis (en) Itzuli
Familia
AitaCarl Ludwig Nietzsche
Ezkontidea(k)ezkongabea
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaDomgymnasium Naumburg (en) Itzuli
(1854 -
Landesschule Pforta (en) Itzuli
(1858ko urriaren 5a -
Bonngo Unibertsitatea
(1864ko iraila - 1865)
Leipzigeko Unibertsitatea
(1865 - 1879)
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Jacob Burckhardt
Friedrich Wilhelm Ritschl (mul) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, poeta, idazlea, musikagilea, pedagogoa, filologo klasikoa, musika-kritikaria, Ikasketa klasikoetan aditua eta antzerkigilea
Lantokia(k)Bonn
Leipzig
Basilea
Weimar
Naumburg eta Schulpforte (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Basileako Unibertsitatea  (1869 -  1878)
Lan nabarmenak
InfluentziakArthur Schopenhauer, Heraklito, Ralph Waldo Emerson, Charles Darwin, Parmenides, Auguste Comte, Blaise Pascal, Richard Strauss, Nikolas Makiavelo, Richard Wagner, Adalbert Stifter, Edgar Allan Poe, Protagoras, Giacomo Leopardi, Paul Bourget, Sextus Empiricus (en) Itzuli, François de La Rochefoucauld, Hyppolyte-Adolphe Taine, Ruđer Josip Bošković, Lev Xestov, Baruch Spinoza, Zoroastro, Baltasar Gracián, Bernard Mandeville (en) Itzuli, African Spir (en) Itzuli, William Butler Yeats, Michel de Montaigne, Demokrito, Epikuro, Heinrich Heine, Stendhal, Oswald Spengler, Stefan George, Johann Joachim Winckelmann, Georg Christoph Lichtenberg, Johann Wolfgang von Goethe, Paul Tillich (en) Itzuli, Friedrich Albert Lange (mul) Itzuli, Paul Rée (mul) Itzuli, Jean-Jacques Rousseau, William Shakespeare, Jean-Marie Guyau (mul) Itzuli, Friedrich Hölderlin, Max Scheler, Max Stirner (mul) Itzuli, Mary Wigman, Stefan Zweig, Adam Mickiewicz, Enpedokles, Platon, Aristoteles, Gottfried Wilhelm Leibniz, Voltaire, Sokrates, Georg Wilhelm Friedrich Hegel, Immanuel Kant, Fiodor Dostoievski, antzinako greziar filosofia, Dioniso, Alexandro Handia, Homero, Julio Zesar, Eskilo, Theognis of Megara (en) Itzuli, Friedrich Wilhelm Ritschl (mul) Itzuli, Lou Andreas-Salomé, Manu (en) Itzuli, Tuzidides, Cesare Borgia, Napoleon Bonaparte eta Aleksandr Herzen
KidetzaBonner Burschenschaft Frankonia (en) Itzuli
MugimenduaLebensphilosophie (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra

pacelli-edition.de…
IMDB: nm0631346 Facebook: FriedrichNietzscheAuthor Spotify: 3kb5fJZ2Hktci2A1wHXnHP iTunes: 31470939 Musicbrainz: d20d70cd-db2d-476c-80f5-87ebfda2a850 Discogs: 720221 IMSLP: Category:Nietzsche,_Friedrich Allmusic: mn0001731235 Find a Grave: 1481 Edit the value on Wikidata

Friedrich Wilhelm Nietzsche (Röcken, Prusia, 1844ko urriaren 15a - Weimar, 1900eko abuztuaren 25a) filosofo eta filologo alemana izan zen, eta XIX. mendeko pentsalari modernoetako bat. Haren filosofiak eragin handia izan zuen XX. mendeko hainbat ideologia ezberdinetan. Oso filosofo aztertua eta eztabaidatua izan da, eta haren pentsamenduari askotariko interpretazioak egin zaizkio[1]. Nietzscheren lanik nabarmenenak Honela mintzatu zen Zaratustra eta Moralaren genealogia dira.[2][3]

Testuinguru historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendea Europako iraultzen aldia izan zen: demografian, siderurgian, garraioan, nekazaritzan, industrian eta abarretan. Botere eta aberastasun grinak hedatu ziren. Zientzien garapena nabarmendu zen, eta teoria filosofiko berriak azaldu ziren. Industrializazioa: Lurrun-makina eta gero, airezko, gasezko... motorrak landu, makina berriak sortu eta eskulana ordezkatu zuten. Aurkikuntza guztiak industrian aplikatu ziren, eta horrela produkzioa eta kalitatea hobetu ziren, eta altzairuzko makinak, trenbideak... garatu ziren.[4]

Gizakia natural, sozial, politiko, arrazional… bezala definitua izan da. Gizaki mota berri baten aurrean al gaude? Gizaki birtuala edo "homo birtualis", alegia?


Medikuntzako aurrerapenak elikadura hobetu zuten. Nekazaritza eremuetatik hirietara heldutako langile talde handiak hirietako auzo txiro eta baztertuetan pilatu ziren. Langileen egoera oso txarra izan zen, eta maiz ez zuten bizitzeko adina irabazten. Klase burges aberatsak zuen boterea. Inperialismoa: Garaiko potentziak koloniak hartzeari ekin zioten. Populazioa asko handitu zen, eta europar askok emigratu zuten. Gainprodukzioaren arazoa bideratzeko merkatu berriak sortu ziren. Etnozentrismoa agertu zen, eta beraz, kolonietako kulturaren aurretik beraiena inposatu zuten.

Mugimendu sozialak: mende honetan gizakiaren autonomiaren aldeko mugimenduak sortu ziren:

  • Liberalismoa: burgesiaren ideologiari dagokionez, bi osagarri: progresista eta kontserbadorea. Liberalismo ekonomikoa defendatzen zen, estatuak parte-hartu barik.
  • Mugimendu demokratikoa: liberalismoaren gainetik, askatasun eta berdintasun printzipioak eta sufragio unibertsala defendatzen zuten.
  • Sufragismoa: mugimendu honek emakumeen botoa eskatzen zuen, mugimendu feminista oso hedatua egon zen.
  • Sozialismoa eta anarkismoa: langile klasearen ordezkariak ziren, klase borroka defendatzen zutenak burgesiari boterea kentzeko.
  • Nazionalismoa: honek, herriaren izaera, hizkuntza, ohitura, kultura, nortasuna... propioak defendatzeari ekin zioten.
  • Tradizionalismoa: iraultzaren aurreko egoerara itzuli nahi zutenak osatzen zuten talde hau.

Nietzsche urriaren 15ean jaio zen 1844an, Röcken herrixkan, Leipzig hiritik hurbil. Aita, Carl Ludwig Nietzsche, artzain luteranoa zuen, eta agian horregatik teologia eta filologia klasiko ikasketak hasiko zituen 1864. urtean Bonneko Unibersitatean. Gurasoen nahigaberako, ordea, berehala utzi zuen Teologia (seihileko bat soilik bete zuen), eta filologian sartu zen buru-belarri. 1865. urtean Leipzigeko Unibertsitatean sartu zen, eta bertan Arthur Schopenhauer eta Friederich Albert Langeren lanak ezagutzen hasi zen, filosofiaren munduan murgiltzen joan zelarik.

1867-1868 urteetan prusiar armadan aritu zen borondatez, zaldi istripu batek zerbitzu militarretik kanpo utzi zuen arte. Urte horretan bertan ezagutu zuen Richard Wagner, bere bizitzan pisu handia izango zuen pertsona.

1869an Leipzigeko Unibertsitateak doktoretza emango dio bere filologia lanengatik. Garai horietan Basileako Unibertsitateko irakasle lanetan zebilen (karrera bukatu gabe zuen arren), eta berehala irakasle izendatu zuten han, eta postu horretan arituko zen 1879 arte. Basileara bizitzera joatean Alemaniar Naziotasunari uko egin eta Suitzako hiritartasuna lortu zuen.

1870an Frantzia-Prusia Gerran prusiarren alde mediku bezala lan egiteko baimena eman zion Suitzako Gobernuak. Gerran hilabete soilik egun zuen arren, bizitza osorako markatuko zuten gertaerak bizi izan zituen, bere osasuna betiko kaltetuko zituzten difteria eta disenteria ere bertan harrapatu zituelarik.

1900ean hil zen Weimarren, nahiz eta bere azken urteak ohean, burmuin paralisi baten ondorioz egoera begetatiboan eman zituen.

Garaiko kultura, erlijio eta mendebaldeko filosofiaren kritika zorrotza burutu zuen, bizitzarekiko jarrera moralen (positibo zein negatibo) analisi bidez hauen benetako izaera agerian utzi nahiz. Lan honek ondorengo belaunaldietan agertu ziren teologo, filosofo, psikologo eta literaturazaleengan eragin handia izan zuen. Bere ustez, Europan gaur egun nagusi den moral judu-kristaua gainditu beharreko gauza zen, eta Sokrates jotzen zuen moral horren errunduntzat.

Egunko erronka eta arazo sozial, ekonomiko eta teologikoei aurre egiteko teknologia al da konponbidea? Teknologia izan behar al da erantzuna beti?


Nietzscheren ezaugarri nagusi dira landuriko gaiak eta hauek lantzeko estiloa eta zorroztasuna. Bere garaian autore eztabaidatua izan zen oso, baina 44 urte zituela jasan zuen buruko kolapso batek bere lana geldiarazi zuen, 1900an hil zen arte bere ama eta arrebaren zaintzaren menpe egon zelarik.

XX mendearen bigarren zatian bere lanak onarpen zabala erdietsi zuen, filosofia modernoaren irudi garrantzitsu bihurtu zelarik. Bere eragina bereziki nabarmena da filosofo existentzialista, fenomenologiko, postestrukturalista eta postmodernoengan. "Susmoaren maisuetako" bat dela jo izan da, Karl Marx eta Sigmund Freudekin batera.

Nietzschek oparo eta ia amorruz idatzi zuen bere bizitza aktiboan zehar, ulertzen ez zuen gizarte baten aurrean. Buru osasuna guztiz galdu aurretik ere, gaixotasunak gorputza unatua zuela, arrebari diktatzen zizkion filosofia izkribuak. Moralaren genealogia, Ongia eta gaizkiaz haratago, Antikristoa, Ecce Homo, Honela mintzatu zen Zaratustra... idatzi zituen, besteak beste.[5]

Eragina euskal letretan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Etxepare medikua izan zen aitzindaria Nietzscheren eragina euskal letretan jasotzen, bere 1910eko Buruxkak narrazio bilduman. Geroago, 1950-1960ko hamarkadetan Gabriel Aresti[6] eta bereziki Jon Mirande[7] nabarmendu ziren aleman filosofoaren ildoan. Gaztelaniazko Euskal Herriko idazleen artean Migel Unamuno[8], Pio Baroja eta Ramiro de Maezturengan ikus liteke Nietzscheren eragina (bereziki azken bi horien lanetan).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ikerketa berriek Nietzscheren hasierako lan filologikoetatik ondorengo lan filosofikoetara pentsamenduaren jarraitutasuna nabarmentzen dute. Ik. Pardina, Aritz: "Nietzsche, filologia eta kultura" (2023, Jakin)
  2. Sudupe, Jon. «Nietzsche eta Europa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  3. Benedicto, Begoña. (2012-07-04). «GAU-HONTZA MUSIKA eta FILOSOFIA: NIETZSCHE: JAINKOA HIL DA» GAU-HONTZA MUSIKA eta FILOSOFIA (Noiz kontsultatua: 2022-07-15).
  4. NIETZSCHE: TESTUINGURU HISTORIKOA – ereina έρευνα. (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
  5. «Estudios Nietzsche» revistas.uma.es (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
  6. Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH). (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
  7. «Susa literatura - Schopenhauer, Nietzsche eta Spengler Jon Miranderen pentsamenduan» susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).
  8. «Federico Nietzsche en Miguel de Unamuno» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Nietzsche Aldatu lotura Wikidatan
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy