Fritz Haber
Itxura
Fritz Haber (Breslau, 1868ko abenduaren 9a - Basilea, 1934ko urtarrilaren 29a) alemaniar kimikaria izan zen.
Termodinamika kimikoaren oinarriak aplikatuz, amoniakoaren sintesi industrialerako prozedura lortu zuen, horretarako katalizatzaileak eta presio handiak erabiliz (1906). Bornekin batera, ziklo termodinamikoaren kontzeptua azaldu zuen (1919). Kimikako Nobel saria eman zioten 1918an. Lehen Mundu Gerrako Alemaniaren gerra kimikoan inplikatu eta hura sustatu zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]