Gutxiengoaren txostena
Gutxiengoaren txostena | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Philip K. Dick |
Argitaratze-data | 1956 |
Izenburua | The Minority Report |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa |
Hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Zatiak | 10 kapitulu |
Egile-eskubideak | copyrightduna |
Gutxiengoaren txostena (ingelesez: The Minority Report) Philip K. Dickek idatzitako zientzia fikziozko ipuina da, 1956an Fantastic Universe aldizkarian argitaratua. 2002an Steven Spielbergek zinemara eraman zuen.
2015ean Aritz Gorrotxategik Meettok argitaletxeentzat 'Ordaina' izeneko ipuin-bildumaren barnean euskaratu zuen. Guztira, hamaika narrazio kronologikoki ordenatuta biltzen ditu 'Ordaina'k, Dicken estiloa eta bilakaera hurbilagotik eta zehaztasun handiagoz hautemateko.[1]
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poliziak hiltzaileek euren hilketak gauzatu aurretik atxilotu eta epaitzeko helburuz teknologia psikikoa erabili ohi du. Etorkizuna aurreiragarri daiteke eta elitezko Precrime unitateak errudunek euren krimen edo delituak burutu aurretik atxilotu ohi ditu. Haiek atxilotzeko frogen oinarriak "precogs" direlakoetan daude, inoiz akatsik egin gabe hilketak aurreikusi ohi dituzten hiru izaki psikikoak direlarik.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau literaturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |