Edukira joan

Hidatsa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Talde etniko infotaulaHidatsa
Motaetnia

Hidatsa (Missouriko Gros ventre ere deitua) sioux jatorriko Ipar Ameriketako indiar herria. Estatu Batuetako Missouri ibaiaren Heart eta Little Missouri adarren artean bizi ziren hidatsa indiarrak, noizean behin bizilekuz aldatuz. Emakumeek nekazaritzan ziharduten eta gizonek, berriz, bisonte-ehizan; inguru horretako beste indiar leinu askok bezala eguzkia gurtzen zuten. Beren hizkuntza oso hurbil dago crow leinuko indiarrenetik. Mandan indiarrekin oso harreman estua izan dute, eta 200 urte baino gehiagotan elkar harturik bizi izan ondoren, kultura-molde bertsuak dituzte. XVIII. mendearen bukaeran 3.000 bat kide ziren, eta mandan leinukoekin batera, herri nomadei zaldiak, bisonte larruak eta antzeko gaiak erosiz eta europarrei arma, aizto eta bestelako gauzen ordez salduz bizi ziren. 1837. urtean baztanga izurrite baten ondorioz hidatsa indiarren kopurua asko murriztu zen, eta herri batera bildu ziren kide guztiak. Gaur egun, mandan eta arikara indiarrekin batera, Fort Berthold erreserban bizi dira, Ipar Dakotan. 2000. urteko datuen arabera, 1.335 bat kidek osatzen dute hidatsa indiar herria.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Antropologia Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy