Irredentismo
Itxura
Irredentismo terminoak bi zentzu ditu, osagarriak izan daitezkeenak:
- Nazio edo estatu baten lurraldea ondoko herrialde baten lurraldeekin handitu nahi denean, lurralde horiek nazio beraren parte jotzen direlako.
- Lurralde bat, bere jatorri nazionala dela eta, berea ez den estatu batekin bat egin nahi duenean. Kasu hauetan "jatorrizko aberrira" itzuli nahi dela esan ohi da, eta mota honetako mugimenduak nazionalista bezala definitu ohi dira.
Hitz hau jatorri italiarrekoa da, estatu honen aldetik Austria-Hungariako Inperioren esku zeuden lurralde italiarrak izendatzeko Italia irredenta erabiltzen hasi baitziren.
Irredentismoari lotutako aferak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irredentismoarekin lotutako gatazka nagusietaz hitz egiterakoan ondoko hauek aipatu ohi dira. Batzuk estatuen aldetiko zabalpen aldarrikapenak dira; beste batzuk, aldiz, mugimendu nazionalisten proiektuak. Askotan, biak nahasi izan dira historian zehar.
Estatuen aldarrikapen irredentistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Argentinaren Malvina uharteen aldarrikapena
- Espainiaren Gibraltar kokalekuaren aldarrikapena
- Lehenengo Mundu Gerran, Alemaniak Alsazia eta Lorena aldarrikatu zituen, beste lurralde batzuen artean
- Sionismoak Palestina historikoko lurraldeak aldarrikatzen ditu Israelgo estatuarentzat
- Serbiaren aldarrikapenak Bosnia-Herzegovina eta Kroaziako hainbat lurraldeetan
- Indiaren Akhand Bharat delakoaren aldarrikapena, Afganistan, Pakistan, Nepal, Bhutan, Sri Lanka eta Bangladesh Indiako zati gisa aldarrikatuz
- Pakistanen aldetik Kaxmir indiarraren aldarrikapena
- Finlandiaren aldarrikapenak egun Errusiarenak diren hainbat lurraldeetan (Ekialdeko Karelia)
- Portugalen aldetik Olivenza edo Olivença (Extremadura) herriaren aldarrikapena Espainiari
- "Somalia Handia"-ren aldarrikapena Somalian
- Maroko Handiaren aldarrikapena
Bestelako aldarrikapen irredentistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Italiako Trentino-Adige Garaia eskualdeko alde alemaniar hiztunetan (Südtirol) Austriarekin bat egiteko egindako ahaleginak
- Galiziako nazionalismoaren sektore batzuetan Portugalekin bat egiteko eginiko aldarrikapenak, gaur egun guztiz minoritarioak.
- Galizia irredenta
- Ipar Irlandako sektore nazionalisten nahia Eirerekin bat egiteko