Jamaika
Jamaika | |||
---|---|---|---|
Jamaica | |||
Ereserkia: Jamaica, Land We Love (en) | |||
Goiburua: Out of Many, One People (Askotik, Herri Bat) | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua eta hiri handiena | Kingston 17°58′17″N 76°47′35″W | ||
Azalera | 10.991 (166.) | ||
Punturik altuena | Blue Mountain Peak (en) | ||
Punturik sakonena | Karibe itsasoa (0 m) | ||
Kontinentea | Ipar Amerika | ||
Mugakideak | Erresuma Batua | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Demokrazia parlamentarioa | ||
Jamaikako monarka eta Governor-General of Jamaica (en) | Charles III.a Erresuma Batukoa Elizabeth II.a Erresuma Batukoa | ||
Jamaikako Lehen Ministroa | Andrew Holness (en) | ||
Legebiltzarra | Parliament of Jamaica (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 2.697.983 | ||
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² (49.) | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 | ||
Emankortasun-tasa | 2,046 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 58.546 (2004) | ||
Alfabetizazioa | % 87 (2016) | ||
Derrigorrezko eskolaratzea | 5-16 | ||
Bizi-itxaropena | 75,97 (2016) | ||
Giniren koefizientea | 45,5 (2004) | ||
Giza garapen indizea | 0,709 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 14.768.134.912,417 $ (2017) | ||
BPG per capita | 5.114 $ (2017) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 26.202.329.212 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPG per capita EAPn | 9.065,612 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 1,5 % (2016) | ||
Erreserbak | 3.781.167.558 $ (2017) | ||
Inflazioa | 4 % (2016) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1962 | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +1876 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | JM | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | JAM | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 116 V. 50 Hz.NEMA 1-15 (en) eta NEMA 5-15 (en) | ||
Internet domeinua | .jm | ||
gov.jm |
Jamaika[1] (ingelesez: Jamaica, dʒəˈmeɪkə ahoskatua) Karibe itsasoko Antilla Handietako uharte eta estatua da. Ameriketako herrialde ingeles-hiztunen artean hirugarren populatuena da (2.731.832 biztanle), Ameriketako Estatu Batuen eta Kanadaren atzetik. 240 km-ko luzeera eta 80 km-ko zabalera dauka. 630 km-ra dago Erdialdeko Amerikatik, Kubatik 150 km-ra hegoaldetik eta 180 km-ra Hispaniola uhartetik (han Haiti eta Dominikar Errepublika daude). Hiriburua Kingston da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jamaika 234 km luze eta 80 km zabal da. Erdialdeko Amerikatik 620 km ipar-ekialdera dago, Kubatik 150 km hegoaldera eta Haiti eta Dominikar Errepublika osatzen duten Hispaniola uhartetik 190 km mendebaldera.
Uhartearen erdialdea mendiz osatuta dago, kostaldeko zabaldi estuak inguratua. Hori dela eta, hiri garrantzitsu gehienak itsasertzean daude. Mendiok (Blue Mountains) Antilletako tontor garaienetakoak dira.
Jamaikako klima tropikala da, eguraldi bero eta hezea duena. Hala ere, mendietan epelagoa da. Euri kopurua oso desberdina da eskualde batetik bestera, haize nagusiekiko babesaren arabera, eta gehienbat ekainaren eta abenduaren artean izaten dira. Uda amaieran eta udazken hasieran, urakan arrisku garaia izaten da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arawakeraz hitz egiten zuten taino indigenek Xaymaca deitu zuten uhartea, "basoen eta uren lurraldea" esanahi duena. Bertako lehen biztanleak izan ziren, K.a. 4000 eta K.a. 1000 bitartean iritsita. Hego Amerikar jatorrizko herri hau galdu zen europarrak uhartera iritsi eta berehala. Gaur egun, arawak kulturaren gaineko aztarna gutxi daude irlan.
Kristobal Kolon 1494an iritsi eta Espainiarako aldarrikatu zuen, Santiago izenpean. Britainiarrek irla 1655ean bereganatu zuten. Britainiarren menpean, Jamaika munduko azukre-esportatzaile handienetakoa izan zen. Hain zuzen ere, 1820 eta 1824 bitartean 77.000 tona azukre ekoizten zuen urtero. Horretarako, Afrikatik era masiboan ekarri behar izan zituzten esklaboak. XIX. mendearen hasierarako, afrikarren kopurua europarrena hogei halakotu zen irlan. Matxinadak etengabe gertatuta, esklabotza formalki 1834an amaitu zen. Esklabotza abolitutakoan, britainiarrek indiarrak eta txinatarrak ekarri zituzten, merkeagoak baitziren. Gaur egun ere indiar eta txinatar horien ondorengoak Jamaikan bizi dira.
Bigarren Mundu Gerraren ostean, emeki-emeki independentzia bereganatzen joan zen Jamaika Erresuma Batuarekiko. 1958an, Mendebaldeko Indietako Federazioko probintzia bihurtu zen. Independentzia osoa 1962an eskuratu zuen, federazioa utzi ondoren.
Independentziako lehendabiziko urteetan ekonomiak batez beste % 6 egin zuen gora. Inbertsio sendoak egin ziren hainbat arlotan: turismoan, aluminio ekoizpenean eta abarretan. Hala ere, lehen hamarkadako gorakada hori guztien artean, batez ere hiriko txiroen artean, banandu ez zen ustea zabaldu zen. 1970eko hamarkadan, gainera, behera egin zuen ekonomiak, hezkuntza eta osasun-sistemetan egin ziren inbertsioak gorabehera. 1980an, nazioko produktu gordina % 25 jaitsi zen 1972koarekin parekatuz. Hurrengo urteetan, halaber, ekonomiaren beherakadak jarraitu zuen. Esaterako, Alpart eta Alcoa aluminio enpresek herrialdea utzi zuten eta turismoa nabarmen murriztu zen.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jamaikaren banaketa administratiboa historikoki hiru konderritan egin da eta gaur egun parish (parrokia) izeneko unitate administratiboetan banatzen da. Guztira 14 dira gaur egun.
|
|
|
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rastafari mugimendua
- Reggae musika (Bob Marley)
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Merlene Ottey (1960-), atleta.
- Veronica Campbell (1982-), atleta.
- Asafa Powell (1982-), atleta.
- Usain Bolt (1986-), atleta.
- Yohan Blake (1989), atleta.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jamaikak ekonomia mistoa du: Estatuaren enpresek eta enpresa pribatuek dihardute han. Sektore nagusiak nekazaritza, meatzaritza, industria, turismoa eta finantza nahiz aseguru zerbitzuak dira. Turismoak eta meatzaritzak dibisa gehien ekartzen dizkiote. Ekonomiaren erdia zerbitzuetan oinarritua da, bereziki turismoan. Urtero Jamaikara 1,3 milioi atzerritar turista doazela kalkulatu da.
1997an, populazio aktiboa 1.328.080 langilekoa zen. 1990etik, Jamaikaren dibisa iturri nagusia turismoa da; ondoren, nekazaritzako produktuak (kafea, tabakoa, banana, azukre kanabera eta piperra) eta bauxita dira esportaziorako gai nagusiak. Bob Marley era aipatu beharrekoa da, eragin handia baitu bertako ekonomian: hark eraginda, jende asko uhartera joaten da eta reggae musikaren salmentak diru sarrera handiak daramazkio.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
Commonwealtheko estatu kideak | ||
---|---|---|
Antigua eta Barbuda • Australia • Bahamak • Bangladesh • Barbados • Belize • Botswana • Brunei • Dominika • Erresuma Batua • Fiji (baliogabetua) • Ghana • Grenada • Guyana • India • Jamaika • Kamerun • Kanada • Kenya • Kiribati • Lesotho • Malawi • Malaysia • Malta • Maurizio • Mozambike • Namibia • Nauru • Nigeria • Pakistan • Papua Ginea Berria • Ruanda • Saint Kitts eta Nevis • Santa Luzia • Saint Vincent eta Grenadinak • Samoa • Seychelleak • Sierra Leona • Singapur • Salomon Uharteak • Hegoafrika • Sri Lanka • Swazilandia • Tanzania • Tonga • Trinidad eta Tobago • Tuvalu • Uganda • Vanuatu • Zambia • Zeelanda Berria • Zipre |