Edukira joan

Japoniera

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Japoniera
日本語
Datu orokorrak
Lurralde eremuaJaponia, Hawaii, Brasil, Guam, Marshall Uharteak, Palau, Taiwan
Hiztunak126 milioi
Rankinga9
OfizialtasunaAngaur uhartea (Palau)
Japonia de facto
EskualdeaEkialdeko Asia
UNESCO sailkapena1: ziurra
AraugileaEz du (Japoniako Gobernuak eragin handia du)
Hizkuntza sailkapena
japoniar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza eranskaria, moraic language (en) Itzuli, time–manner–place (en) Itzuli, adjective-noun (en) Itzuli, hizkuntza sintetikoa, direct–inverse alignment (en) Itzuli, pitch accent (en) Itzuli, postposizioa eta pro-drop language (en) Itzuli
Denbora gramatikalakorainaldia eta lehenaldia
Modu gramatikalakdesiderative (en) Itzuli
Kasu gramatikalaknominatiboa, genitiboa, akusatiboa, datiboa, lative case (en) Itzuli, ablatiboa eta instrumentala
Alfabetoakanjia, kana, Katakana eta Hiragana
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ja
ISO 639-2jpn
ISO 639-3jpn
Ethnologuejpn
Glottolognucl1643
Wikipediaja
Linguasphere45-CAA
ASCL72
IETFja
Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.

Japoniera (japonieraz: 日本語, nihongo edo nippongo) Asia ekialdeko hizkuntza bat da. 127 milioi hiztun ditu, gehienak Japonian, baina baita mundu guztian zehar ere, japoniar jatorrikoen artean.

Hizkuntza eranskaria da eta ohorezko sistema konplexua du, igorlearen eta hartzailearen arteko harremanaren eta japoniar gizarteko mailaren araberako hiztegia darabilena. Hizkuntza isolatu gisa sailkatzen bada ere, zenbait teoriak beste batzuekiko balizko harremanak proposatzen dituzte, koreerarekin, hizkuntza austronesiarrekin, drabidikoekin edo altaikoekin.

Japoniera eta euskara

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japonierak eta euskarak badituzte zenbait antzekotasun fonetikan eta gramatikan. Antzekotasun horiek, hala ere, ez dira genetikoak, bi hizkuntzek ez dutelako sorburuari dagokion ahaidetasun harremanik.

Euskararekiko antzekotasunak
  • Atzizkien erabilera: adibidez, -gin, -gile, -ari atzizkien baliokide japoniarretako batzuk: -in, -ka. Era berean, euskaraz deklinabide-atzizkien bidez adierazten diren funtzioetarako, japonierak postposizioak ditu:
    • 先生来る Sensei ga kuru ("Irakaslea —galdegaia da— dator"),
    • 先生来る Sensei wa kuru ("Irakaslea —mintzagaia da— dator"),
    • 先生見る Sensei wo miru ("Irakaslea dakusa"),
    • 先生Sensei no hon ("Irakaslearen liburua"),
    • 先生 Sensei ni ("irakasleari" / "irakaslearengan" / "irakasleak" —ergatibo agentea—, "irakaslearengana"),
    • 先生 Sensei to ("irakaslearekin"),
    • 先生から Sensei kara ("irakaslearengandik"),
    • 先生 Sensei he ("irakaslearengana")...
  • Aditzei ere hainbat atzizki kausal, denborazko, helburuzko-eta erants dakizkieke, hizkuntza indoeuroparren konjuntzioen ordez:
    • 来たので Kita no de nahiz 来たから Kita kara ("Bazetorrelako" / "Etorri baitzen" / "Etorri baita"),
    • 来たときに Kita toki ni ("Etorri denean" / "Etorri zenean")...
  • Bi hizkuntzetako perpausen oinarrizko ordena SOV da, hots, lehenik subjektua doa, bigarrenik objektua eta, azkenik, aditza.
  • Bitxikeria hutsa bada ere, izan aditzaren orainaldia desu da (japoniera jasoan) edo da (lagunartekoan): euskarazko duzu (gipuzkerazko dezu) eta da gogora badakartza ere, dira, naiz, gara... esanahiak ere ditu.
  • Ez dago erlatibozko izenorderik: euskaraz bezala, aurrena menpeko perpausa doa eta, jarraian, zehazten duen izena: 友人は昨日来た。 友人は日本人だ。Yūjin wa kinō kita. Yūjin wa nihonjin da ("Adiskidea atzo etorri zen. Adiskidea japoniarra da") elkartu eta zera bilakatzen dira: 昨日来た友人は日本人だ Kinō kita yūjin wa nihonjin da ("Atzo etorri zen adiskidea japoniarra da").
Aldeak
  • Adjektibo japoniarrak aditzak balira bezala jokatzen dira:
    • 青いです Aoi desu ("Urdina da"),
    • 青かったです Aokatta desu ("Urdina zen"),
  • Bestetik, baiezko eta ezezko formak dituzte:
    • 青くないです Aokunai desu ("Ez da urdina"),
    • 青くなかったです Aokunakatta desu ("Ez zen urdina"),
    • 青ければ Aokereba ("Urdina baldin bada..." / "Urdina balitz..."),
    • 青くなければ Aokunakereba ("Ez bada urdina..." / "Urdina ez balitz...").
  • Japonierak ez du singularrik, pluralik edo mugagaberik: 本を読んだ Hon wo yonda esaldiak, egoeraren arabera, "Liburua irakurri dut" eta "Liburuak irakurri ditut" esan nahi ditu. Nolanahi ere, liburu guztiak, sei liburu, hainbat liburu... modukoak bereizten dira.
  • Japoniar aditzek ez dute pertsonarik agertzen: beraz, 本を読んだ Hon wo yonda esaldiak "Liburua irakurri du", "Liburua irakurri dute"... ere ematen ditu aditzera. Hori dela eta, subjektua nor den argi eta garbi utzi nahi denean, izenordea espresuki erabiltzen da: は本を読んだ Watashi wa hon wo yonda ("Nik liburua irakurri dut"), 彼らは本を読んだ Karera wa hon wo yonda ("Haiek liburua irakurri dute")... Jakina, "Liburuak irakurri ditut", "Liburuak irakurri dituzte"... ere ulertzen dira.
  • Zenbatzean, Asiako Ekialdeko beste zenbait hizkuntzatan bezala, objektuaren ezaugarri jakin batzuen arabera, zenbakiaz gain, kontagailu gisako hitzak ere behar dira, nolakoa den kontuan hartuta: gizakia, animalia handia, animalia txikia, hegaztia, arraina, tresna, eraikina, liburua, objektu biribila, luzea, laua, eta abar, eta abar:
    • 二人の友人が来た Futari no yūjin ga kita ("Bi adiskide etorri dira"),
    • 2冊の本を読んだ Nissatsu no hon wo yonda ("Bi liburu irakurri ditu"),
    • 2枚のCDを買った Nimai no shīdī wo katta ("Bi CD erosi ditu")...

Antzina, japoniarrek ez zuten berezko alfabetorik. Erdi Aroan, jakintsuek txinera erabiltzen zuten idazki budistak eta kronikak idazteko zein irakurtzeko. Europan latina legez, Japonian txinera zen eskolatuen hizkuntza. Halaxe, literatura bi zatitan banatu zen: alde batetik, gizonezkoek txineraz idatziriko testuak; bestetik, emakumeek hiragana izeneko silaba-sortaz idatzitako japonierazko testuak. Txinatar ideogramak desegokiak ziren, ordea, eta transkripzio fonetikoa egiteko, monje budistek katakanak (hiraganaren gisako silabak) asmatu zituzten, kanjietatik abiatuta.

東京都 (Tōkyō-to) izenak hitzez hitz hau esan nahi du: ekialde (東) + hiriburu (京) + metropoli (都), hots, ekialdeko hiriburu handia. Kanak (hiragana eta katakana deitzen dira) kanjien zati sinpleetatik eratorriak dira eta soinuak adierazteko darabiltzate: する (suru, "egin") = す (su) + る (ru). Jatorria japonieran edo txineran duten hitzetan hiragana erabiltzen da; eta maileguzko hitzetan, berriz, katakana: カレー (karē, "kurria"), ウィキペディア (Uikipedeia "Wikipedia").

Japonierazko ahoskera letra erromatarrekin adierazteko, Hepburn erromanizazioaren berrikusitako bertsioa erabiltzen da Wikipedian. Hepburnen oinarrizko arau batzuk zehatz-mehatz jarraituz, japonierazko hitzak erraz ahoska daitezke.

  • Oro har, a, e, i eta o euskaraz bezala ahoskatzen dira.
  • u zubererazko ü da.
  • Bokalak luzeak edo motzak dira: luzeen iraupena motzen bikoitza da eta Hepburn sistemaz makroi batez adierazten da.
    • Oro har, o eta u luzeen soinuak ō eta ū makroidunen bidez idazten dira, bai hiraganaz, bai kanjiez (お eta う bokal luzeak) eta bai katakanaz jartzen den chōon marra horizontalaz (ー). Adibidez:
      1. ゆき, yuki ("elur"); ゆき, yūki ("adore")
      2. とる, toru ("hartu"); とる, tōru ("igaro")
      3. ここ, koko ("hemen"); こ, kōkō ("batxilergo")
      4. ト, nōto ("koaderno")
      5. , sūpā ("supermerkatu")
    • Normalean, e eta i luzeen soinuak ee, ei eta ii idazten dira hiraganaz eta kanjiez, edo ē eta ī katakanaz; ei, aldiz, e soinu luzea da. Adibidez:
      1. え, e ("marrazki"); え, ee ("bai")
      2. へや, heya ("gela"); へや, heiya ("ordoki")
      3. おじさん, ojisan ("osaba"); おじさん, ojiisan ("aitona")
      4. プ, tēpu ("zinta")
      5. タクシ, takushī ("taxi")
    • Normalean, a luzearen soinua aa idazten da hiraganaz eta kanjiez, edo ā (katakanaz). Adibidez:
      1. おばさん, obasan ("izeba"); おばさん, obaasan ("amona")
      2. ド, kādo ("txartel")
  • -n (-ん) kontsonante baten aurrean badago, moratzat hartzen da. Adibidez, えぴつ, enpitsu ("lapitz").
  • -n mora bat eta ondoren bokal bat edo y bat badago, n' idazten da; apostrofoak (') ahoskeran etenalditxo bat adierazten du:
  1. い, tan'i ("unitate"); たに, tani ("ibar")
  2. よみ, kun'yomi (kanjiak irakurtzeko modu bat)
  • -n morak hainbat forma fonetiko ditu:
    • -n mora bat -k- edo -g- baten aurrean, [ŋ] ahoskatzen da (euskaraz, egingo, emango).
    • -n mora bat -m-, -b- edo -p- baten aurrean, [m] ahoskatzen da. Jatorrizko Hepburn bertsioan -m idazten da, baina berrikusitakoan, -n: せぱい, sempai ("senior", "maisu") jatorrizkoan; senpai, berrikusitakoan.
    • Beste kasuetan, [n] ahoskatzen da.

Kontsonanteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • b, d, k, m, n (mora denean izan ezik), p eta t kontsonanteak euskaraz bezala ahoskatzen dira.
  • ch, euskarazko tx bezala.
  • y, lapurterazko jota bezala.
  • f leunagoa da: berez, bakarrik fu (ふ) silaban agertzen da eta h hasperendunaren antza du.
  • g, euskaraz bezala; hala ere, zenbait hiztunek ng ahoskatzen dute (euskaraz, inguru), baita hitzaren hasieran ere.
  • h ingelesezko hot hitzean bezala ahoskatzen da, baina leunago.
  • j, ingelesezko jota bezala (John).
  • r beti /ɾ/ leuna da, ere edo Gipuzkoara hitzetan bezala, inoiz ez erre eta gipuzkoarra hitzetako /r/ak, yakuzen hizkeran salbu.
  • sh, euskal ixa bezala, gutxi gorabehera.
  • s, euskal zeta bezala.
  • z, italierazko zucchero bezala ahoskatzen da (/'dzukkeɾo/): Suzuki /'sy'zy'ki/), deitura bat.
  • tsu (つ) euskal tz bezala ahoskatzen da.
Sakontzeko, irakurri: «Japonierazko literatura»

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy