Kīlauea
Kīlauea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.247 m |
Mota | ezkutu bolkaniko eta active volcano (en) |
Geografia | |
Koordenatuak | 19°25′16″N 155°17′12″W / 19.421097°N 155.286762°W |
Mendikatea | Hawaii-Enperadorea itsaspeko mendikatea |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Hawaii |
County of Hawaii | Hawaii konderria |
Babestutako-eremua | Hawaiiko Sumendien Parke Nazionala |
Leku geografikoa | Hawaii (uhartea) |
Geologia | |
Material nagusia | basalto |
Kīlauea (ingelesez ˌkiːlaʊˈeɪə edo ˌkɪləˈweɪə eta hawaiieraz tiːlɐwˈwɛjə ahoskatua) munduko sumendirik handienetako bat da, eta Hawaii uharteak eratzen dituzten bostetako bat, Mauna Kea, Mauna Loa, Hualalai eta Kohalarekin batera.
Mauna Loa uhartearen hegoaldean dago, Hawaiiko Sumendien Parke Nazionalaren barnean. Sumendiak berak, 1111 metroko altuera du, eta, galdarak, 165 metroko sakonera eta 3 eta 5 kilometro arteko zabalera.
Bertakoek, sumendi hau, Pele suaren jainkosaren etxetzat hartzen dute.
Kīlauea, Hawaiko Sumendi Behategitik monitorizatua dago. Sumendi oso aktiboa da, ia etengabe eztanda egin duena. Ez da harritzekoa urte edo hamarkadetan aktibo egotea. Azken eztanda, 1983an hasi zen, eta gaur egun ere hantxe jarraitzen du.
Bere eztandak efusiboak diren arren, laba fluido mordoa botaz, baina eztandagarritasun urriarekin, eta, beraz, pertsonentzako arrisku urriekin, garai historikoetan, zenbait eztanda handi izan ditu, horietatik azkena 1824ean. 1790ean, IEV4ko eztanda batek, 90 eta ehunka biktima artean eragin zuen.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]