Kairoko Egiptoar Museoa
Kairoko Egiptoar Museoa | |
---|---|
المتحف المصري | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Kairoko gobernazioa |
Hiria | Kairo |
Koordenatuak | 30°02′52″N 31°14′00″E / 30.047778°N 31.233333°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1902 |
Inaugurazioa | 1902 |
Kudeatzailea | Supreme Council of Antiquities |
Irekiera egunak | egunero egunero |
Kontaktua | |
Helbidea | Piazza Tahrir, El Tahrir Sq., Downtown, Cairo eta ميدان التحرير ، وسط البلد ، القاهرة |
E-posta | mailto:egyptianmuseum@moantiq.gov.eg |
Telefonoa | tel:+20-2-25796948 |
Webgune ofiziala | |
Egiptoar Museoa Antzinako Egiptoko faraoien garaietako objektu bildumarik handiena daukan museoa da, Kairoko garrantzitsuena: 120.000 objektu baino gehiago sailokatuta dauzka. Urtean, 165.000 bisita inguru jasotzen ditu (65.000 inguru 2000n eta 154.000 2003an).
Tahrir plazan kokatua, Marcel Dourgnon arkitekto frantziarrak diseinatu zuen, estilo neoklasikoan. Lanak 1897an hasi ziren eta museoa 1902an inauguratu zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1835ean, Egiptoko Antzinako Gauzen Zerbitzua sortu zen, herrialdeko monumentu eta altxorrak bertakoen eta atzerritarren espoliaziotik babesteko. Ordutik, objektuak Azbaiatik gertu zegoen eraikin batean gordetzen ziren (Kairon) eta, ondoren, Saladinen gotorlekuan, baina Egiptoko gobernari Abbas Pasha-k bilduma hori Maximiliano II.a enperadore austriarrari oparitu zion, Egiptora bisitan joan zenean. 1858an beste museo bat sortu zen, Boulaq auzoan, baina erabilezinezko moduan geratu zen, Niloren uholde handi baten ondoren.
1922tik, museoak hazkuntza ikusgarria izan zuen, bere funtsak Tutankhamon faraoiaren altxorrarekin handitu baitziren, 3.500 objektu baino gehiagorekin. Howard Carter eta Lord Carnarvon ingelesek faraoi haren hilobian objektu horiek aurkitu zituzten, Erregeen Haranean, antzinako Tebasen parean (egun, Luxor).
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako Egiptoko garai guztietako objektuak erakusgai daude:
- Garai aurredinastiko eta protodinastikoa
- Harrizko ontziak eta hil objektuak
- Egiptoko Inperio Zaharra
- Estatuak, margoak, erliebeak eta altzariak
- Egiptoko Inperio Berria
- Tutankhamonen altxor handia
- Amarna garaiko estatua, erliebe eta objektuak eta Akenatonen sarkofagoa.
- Hil hornikuntza, bitxiak, maketak eta beste objektu batzuk
- Errege eta pertsonaien estatuak
- Egiptoko Aro Berantiarra
- Estatua, erliebe eta hil objektuak
- Greko-erromatar garaia
- Estatuak eta hil objektuak
Museoko lorategietan, zenbait garaitako eskulturak ikusgai daude.
Galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tutankamonen hil maskara
-
Triada, Mikerinos eta bi jainkosa
-
Akhenaton, Nefertiti eta alabak
-
Tutankamonen hil ganbera
-
Tutankamonen tronoa
-
Tutankamonen ontzi kanopoen kutxa
-
Amenardis eskaintza mahaia
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez)Egyptian Museum official website