Edukira joan

Laura de Force Gordon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laura de Force Gordon

Bizitza
JaiotzaPennsylvania1838ko abuztuaren 17a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaLodi1907ko apirilaren 5a (68 urte)
Hobiratze lekuaHarmony Grove Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaUniversity of California College of the Law, San Francisco (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakabokatua eta sufragettea

Find a Grave: 37203742 Edit the value on Wikidata

Laura de Force Gordon sortzez Laura de Force (Pennsylvania, Ameriketako Estatu Batuak, 1838ko abuztuaren 17a - Lodi, 1907ko apirilaren 5a) Kaliforniako abokatua zen, egunkari editorea eta sufragista nabarmena. Bera izan zen Estatu Batuetan egunkari bat zuzendu zuen lehen emakumea ("Stockton Daily Leader" (Stockton-eko Eguneroko Liderra), 1874), eta bigarren emakume abokatuak praktikan onartu zutena Kalifornian.

Aktibista gisa, Emakumeen Abokatuaren Lege Proiektua defendatzaile giltzarria izan zen Gordon, eta Kalifornian legea gauzatzeko aukera eman zien emakumeei. Kaliforniako Konstituzioan atal bat sartzearen alde ere egin zuen, Estatuari emakumeei edozein lanbidetan aritzea oztopatzea debekatzeko.

Laura de Force Gordon (Laura de Force jaioa) North East-en, Pennsylvania, jaio zen, 1838ko abuztuaren 17an, Abram de Force eta Catherine Doolittle Allen izan ziren haren gurasoak. Familiak bederatzi seme-alaba zituen. Aitak erreumatismoaren aurka borrokatu zuen, baina umeek (gutxienez bi alaba barne) hezkuntza jaso zuten eskola publikoetan.[1]

Haurretako bat hil ondoren, familiak espiritualismora jo zuen 1855ean.[1]Gordon-ek 15 urte besterik ez zituen Estatu Batuetako ipar-ekialdea bisitatu zuenean jendaurrean hitzaldiak emanez[1]Bostonen 18 urterekin eman zuen hitzaldia. Ekitaldi horietako batean, Charles H. Gordon izeneko mediku eskoziar bat ezagutu zuen, eta harekin ezkondu zen 1862an.[1]Mendebalderantz mugitu ziren pixkanaka, lehenik New Orleans-era (Gerra Zibilean gizona han destinatu zuten), gero Nevada-ra, eta azkenik Kalifornian kokatu ziren 1870ean.[1]

1878. urtea baino lehen, senarrarengandik dibortziatu zen adulterioagatik. Geroago, bere buruaz sarritan hitz egin zuen alargun gisa, dibortziatua beharrean, alarguntasuna "azalpen onargarriagoa" baitzen "gizonaren babes faltagatik".

1892an Kolonbiako Erakusketan argitaratutako bere hitzaldiaren erretratu ofiziala.

1873an, Gordon, Stockton Narrow Gauge-ko editore eta erreportaria bihurtu zen. 1874an, Stockton Weekly Leader (Asteroko liderra) erosi zuen eta egunkari egunerokoan bihurtu zen, Estatu Batuetako egunkari bateko lehen emakumezko editorea izatera helduz. 1876 eta 1878 artean, Oakland-eko Daily Democrat argitaratu zuen. Aldi horretan, Sacramento Bee-rako eta beste egunkari batzuetarako korrespontsal lanetan ere aritu zen, Estatuko Assemblyren (Asanblada) pisuan prentsa-idazmahai bat zuela. Pazifikoko Kostaldeko Prentsa Elkartearen antolatzaile ere jardun zuen.

Aktibismo sufragista

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Publizitatea San Francisco Alta egunkarian, Gordonek 1870ean emandako sufragioari buruzko hitzaldi baterako.

1860ko hamarkadaren amaieran, Gordon-en hizketa-karrera espiritualismotik emakumeen eskubideetara igaro zen, agian espiritualismoak igualitarismoan eta sexuen arteko berdintasunean zuen enfasiaren eraginez. Gordon-ek 1868ko otsailaren 19an San Frantziskon egin zuen hitzaldia, "The Elective Franchise: Who Shall Vote" (Hautapen-frankizia: Nork Bozkatuko du) izenekoa, Kalifornian mugimendu sufragistan egindako lehena izan zen.[1]Jendetza sanoa erakarri zuen, eta horietako batzuk lider bihurtu ziren Kaliforniako mugimendu sufragistan.[1]

1870ean, Kaliforniako Emakumeen Sufragioaren Elkartea sortzen lagundu zuen, eta sufragioari buruzko 100 hitzaldi baino gehiago eman zituen: Gordon-ek Nevadan ere sufragioaren aldeko lana egin zuen Nevadan, estatu osoan hitz eginez 1860ko hamarkadaren amaieran eta estatuko legealdiaren aurrean 1871n. [2]Une hartan bere hitzaldiari buruz idazten zuen artikulu batek "su likidozko korronte bat bezala" deskribatzen zuen.

Hego-mendebaldetik kanpo ere bidaiatu zuen Gordon-ek, 1872ko Sufragioaren Elkarte Nazionalean Kalifornia ordezkatuz, New York hirian. 1872ko Konbentzio Errepublikar Liberalean, Susan B.Anthony-rekin batera, alderdiari Kaliforniako ordezkari joateko eskatu zion ("barrez") eta sufragioren aldeko ebazpena aurkeztu zuen.[3]

1879an bere ibilbide legala hasi ondoren, bere aktibismo sufragistarekin jarraitu zuen. 1884 eta 1894 artean Kaliforniako Estatuko Sufragioaren Elkarteko presidentea aukeratu zuten, eta 1888ko presidente hauteskundeetan mugimenduaren izenean ordaindutako hizlaria izan zen. 1892an, Chicagoko Erakusketa Kolonbiarrean hitz egin zuen.

Gordon emakume ekintzaile sufragisten adar "erradikalaren"[4]ataltzat jo zuten: neurri batean, bere dibortzioa eta espiritualismoarekin[5]lotura zuelako. Bere berriemaileak Henry George eta Susan B. Anthony izan ziren.

Aktibismo legala eta karrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere sufragio eta argitalpen lanaren ondorioz, Gordon aski ezaguna zen Kaliforniako zirkulu politikoetan, eta Estatu Senaturako 200 boto ere jaso zituen 1871n.Horrek, Clara Shortridge Foltz kide sufragistarekin batera, Emakumeen Abokatuaren Legerako kabildeatze kanpaina kudeatzeko posizionatu zuen, 1878ko urtarrilean Kalifornian legea gauzatzeko eskubidea eman baitzien emakumeei. Gordon-ek kazetari gisa zuen posizioa erabili zuen eztabaida estaliz, legegileekin harremanetan egoteko eta gobernadoreari azken sinadurarako presioa egiteko. [6]

Geroago, 1878an, Gordon Kaliforniako Konbentzio Konstituzionaleko ordezkari izendatu zuten, baina garaitua izan zen. Ordezkari gisa hautatua izan ez arren, konbentzioan zehar, 1879ko otsailean, Gordon eta Foltz-ek arrakastaz bultzatu zuten Konstituzioaren XX. artikuluaren 18. atalan sartzea. Klausula horren arabera,debekatzen zuen estatuko legeari, emakumeei ostopo egiterik edozein "negozio legaletan, eskuratzean edo lanbidetan" sartzea.[7]

Gutxi gorabehera denbora berean, 1879ko urtarrilean, Gordon eta Foltz Hastings College of the Law ireki berrian onartu zituzten orduantxe, eta $10eko matrikula ordaindu zuten.[8] Hala ere, eskolen hirugarren egunean, alde egiteko eskatu zitzaien. Otsailean, Estatuko Auzitegi Gorena erabaki hori baliogabetzera konbentzitu zuen kasu bat aurkeztu eta argudiatu zuten emakumeek[9] Hala ere, lana, aktibismoa eta familia betebeharrak zirela eta, ez Gordon ez Foltz ezin izan ziren graduatu, eta, beraz, Hastings-eko lehen emakume graduatua Mary McHenry Keith izan zen.[10] Une horretan, Zuzenbide Fakultateko graduazioa ez zen beharrezkoa abokatuak onartzeko, beraz, Gordon-ek bere kabuz ikasi zuen. 1879ko abenduaren 6an, Kaliforniako State Bar-en (Kaliforniako Gorte Goreneko atal administratiboa) onartua izan zen, estatuko bigarren abokatua bihurtuz (Foltzen ondoren). 1880an bere enpresa propioa ezarri zuen San Frantzisko-n, eta zuzenbide orokorrean eta penalean espezializatu zen. Haren lanak hainbat hilketa kasutan defentsa arrakastatsuak barne hartzen zituen.[11]Kalifornian epaimahai baten aurrean kasu bat aurkeztu zuen lehen emakumea ere izan zen.[12]Lan horrek arreta nazionala erakarri zuen, bereziki George Wheeler-en kasuan, non Gordon-ek defentsan lagundu zuen eta Foltz-ek fiskaltzari, New York-eko Poliziaren Kazeta Nazionala kasu bat zela idaztera eramanez, non "bi emakumeri utziko baitzaie beren mihinak eragitea bihotzaren poza lortu arte (nahi beste)".[9][13]

1883ko otsailaren 3an, Gordon Estatu Batuetako Gorte Goreneko atal administratiboan onartutako bigarren emakumea bihurtu zen, Belva Lockwood-en ondoren.

Geroko bizitza eta heriotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gordon 1901ean erretiratu zen legezko lanbidetik, eta bere azken urteak Lodi-n, Kalifornian, eman zituen. Bere osasunak okerrera egin zuen 1906an, bilobaren heriotz goiztiarren ondoren. Pneumonia hartu zuen 1907ko martxoan, eta Lodi-n hil zen 1907ko apirilaren 5ean.[14]

Orientazio sexualari buruzko espekulazio modernoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1879ko maiatzean, Gordon-ek "The Great Geysers of California eta How to Reach Them" (Kaliforniako Geyser Nagusiak eta Nola Haiek Lortzea) bere panfletoaren kopia bat utzi zuen San Frantziskoko Washington Square parkean lurperatutako denboraren kapsula batean. Honela idatzi zuen Gordonek panfletoaren barruan:

« If this little book should see the light after its 100 years of entombment, I would like its readers to know that the author was a lover of her own sex and devoted the best years of her life in striving for the political equality and social and moral elevation of women. »

(Liburu txiki honek argia ikusiko baleu bere lurperatzearen 100 urte eta gero, nahiko nuke bere irakurleak jakitea, idazlea bere sexu propioaren maitalea zela eta bere bizitzako urterik onenak eman zizkioten emakumeen berdintasun politikoa eta goratze moralaren eginahalak egiten.) 1979ko apirilean denbora kapsula ireki eta gero irakurri zuten Gordon-en inskripzioa jendaurrean. Armistead Maupinek, denboraren kapsula ireki zenean bertan zegoenak, "bere sexu propioaren maitale" hitzorduaren erabilera Gordon-entzat "irteera" (gaur egun armariotik irtetze) bat izan zitekeela espekulatu zuen, baina esaldia "XIX. mendeko diskurtsoaren idiosinkrasia" izan zitekeela ere onartu zuen.[11] Geroago,aipamena, Randy Shilts-en "Mayor of Castro Street" (Castro Kaleko Alkatea) San Frantzisko Harvey Milk-en gay politikariaren biografian erabili zuten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g (Ingelesez) Hawkins, Rene Frances. (1997). [https://wlh-static.law.stanford.edu/papers/GordonL-Hawkins97.pdf LAURA DE FORCE GORDON: FRAGMENTS OF A FEMINIST PIONEER. ] Stanford, 1-37 or..
  2. (Ingelesez) «obituaries/laura-de-force-gordon-overlooked» NY Times: NYTimes..
  3. Chase, Salmon. (1872-05-02). «Cincinnati.» The Evening Telegram.
  4. (Ingelesez) Gullett, Gayle. (2000-02-07). Becoming Citizens: The Emergence and Development of the California Women's Movement, 1880-1911. University of Illinois Press ISBN 978-0-252-09331-9. (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  5. Robinson, Lelia. (January 1890). «Women Lawyers in the United States» The Green Bag II: 26..
  6. Babcock, Barbara. (2000-02-08). «Speech delivered at the Celebration of the 150th Anniversary of the Supreme Court» Women's Legal History (Stanford Law School).
  7. «A Played-Out Plea» National Police Journal 1881.
  8. (Ingelesez) «Overlooked No More: Laura de Force Gordon, Suffragist, Journalist and Lawyer» The New York Times 2019-01-09 ISSN 0362-4331..
  9. a b (Ingelesez) The National Cyclopaedia of American Biography: Permanent series. J.T. White 1899 (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  10. (Ingelesez) Bakken, Gordon Moris; Farrington, Brenda. (2003-06-26). Encyclopedia of Women in the American West. SAGE Publications ISBN 978-1-4522-6526-1. (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  11. a b (Ingelesez) Harris, Gloria G.; Cohen, Hannah S.. (2011-11-16). Women Trailblazers of California: Pioneers to the Present. Arcadia Publishing ISBN 978-1-61423-621-4. (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  12. (Ingelesez) Babcock, Barbara. (2011-01-05). Woman Lawyer: The Trials of Clara Foltz. Stanford University Press ISBN 978-0-8047-4358-7. (Noiz kontsultatua: 2024-11-10).
  13. «Good for Laura» Daily Alta California 1885-06-15.
  14. Hawkins, Reneé Frances. (1997-05-01). «Laura de Force Gordon: Fragments of a Feminist Pioneer» Women's Legal History.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy