Edukira joan

Magellan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Magellan
Magellan espaziontzia Atlantis espazio anezka zama-nasatik.
ErakundeaNASA, CNES
Misio motaOrbitaria
Orbita txertatze data1990ko abuztuaren 10a
Jaurtiketa data1989ko maiatzaren 4a
Jaurtiketa ibilgailuaAtlantis espazio anezka
Misio iraupena1990-8-10 > 1994-8-12
NSSDC ID1989-033B
WebguneaMagellan
Masa1035 kg
Potentzia1029 W
Orbita elementuak
Eszentrikotasuna.4014
Inklinazioa85.5°
Orbita periodoa3.257 h
Apoapsia2.4116 RV
Periapsia1.0301 RV

Magellan zunda 1989-1994 artean funtzionatu zuen espazio zunda zen, Artizar planeta orbitatzen 1990-1994. urteetan. Izena, Fernao de Magalhaes (ingelesez Magellan) XVI. mendeko esploratzaile portugesaren ohorean jarri zioten.

Magellan lehendabiziko zunda planetario izan zen espazio anezka batetik jaurtitakoa, Atlantis anezkatik, Canaveral Cape-tik, Floridan, 1989. urtean STS-30 izeneko misioan. Atlantisek zunda eraman zuen Lurraren beheko orbitaraino, non ohilduta izan zen.

Erregai solidoko motor batek, Inertial Upper Stage (ISU) delakoak, egin zuen zundak orbita zezan Eguzkiaren inguruan, Artizarraren ondoan orbitatzen hasi baino lehen 1990ko abuztuaren 10ean. 1994an amildu egin zen Lurraren aurka, aurreikusi bezala, partzialki lurrundua. Hala ere, uste da zundaren atal batzuk lurraren aurka jo zutela.

Misioaren deskripzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magellan zundaren hasierako orbita oso eliptikoa zen, erradio txikiena 294 km-koa eta handiena 8.543 km-koa izanda. Orbita hori polarra zen, hau da, zunda ipar-hego ardatza jarraitzen zuen. Orbita bakoitza hego- eta ipar-poloetatik pasatzen zen eta orbita bakoitza 3 ordu eta 15 minutukoa zen.

Artizarrean puntu hurbilenean zuenean zundako radarra gainazaleko eremua eskaneatu egiten zuen, 17tik 28 km-ko zabalerako eremua gutxi gorabehera. Orbita bakoitzaren amaieran, eskaneatutako eremuaren mapa bidaltzen zuen lurrera. Horrez gain, Artizarra bere ardatzaren gainean biratzen denez behin pasata 243 egun lurtar, Magellan azalerako parte gehiena eskaneatzea lortzen zuen.

Bere lehen 8 hilabeteetan Artizarrean orbitatzen (1990ko irailean eta 1991ko maiatzaren artean) azalerako %84ko irudiak bidaliak zituen. Beste 8 hilabetetako beste bi ziklotan Artizarraren %98 azaleraren mapa lortu zen. Hurrengo zikloak lagundu zuten zientifikoei aldaketak ikusten urte batetik bestera azalean.

1992ko irailean eta 1993ko maiatzean egindako lau ziklo orbitaletan, zunda Artizarrean grabitatearen datuak lortu zituen. Denboraldi hartan Magellan zundak ez zuen erabili radarrik. Horren ordez Lurrera igorri egin izan zuen konstanteki eta ohiz kanpoko grabitate zonatik pasatzerakoan zunda bere abiadura handituko zuen eta honek irratiaren seinalean aldaketa txiki bat gertatuko zen Doppler efektuaren ondorioz.

Lau ziklo hauen amaieran kontrolagailuak zundaren orbita jaitsi zuten aerogalga (aerobraking) deituriko teknika erabiliz. Maniobra honek Artizarraren atmosferan sakontzen du zunda; marruskaduraren gehikuntza zundaren abiadura moteltzen du, orbita txikituz. Behin orbita hori burutzerakoan 1993ko abuztuaren 3an, orbita 180km-tako distantzia minimoa eta 541km-tako maximoa zuen eta abiadura igo zen eta honen ondorioz bira bakoitza 94 minututan burutu zitekeen. Orbita berri honek balio izan zuen grabitateari buruzko datu hobeak lortzeko poloen zona hurbilenetan.

1994ko apirilean, bosgarren ziklo orbitala amaitu ondoren hasi egin zen seigarren eta azken zikloa zein oso baliagarria izan zen datu gehiago lortu zituelako eta radarrarekin eta irratiarekin esperimentu batzuk egin ziren. Bere misioa amaitu zuenean Magellan zundak planetaren grabitatearen 95% lortu zuen datu zehatzetan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy