Edukira joan

Mahmud I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mahmud I.a


Otomandar Inperioko sultana

1730eko irailaren 20a - 1754ko abenduaren 13a
Ahmed III.a - Osman III.a
Bizitza
JaiotzaEdirne1696ko abuztuaren 2a
Herrialdea Otomandar Inperioa
HeriotzaKonstantinopla1754ko abenduaren 13a (58 urte)
Hobiratze lekuaIstanbul
Familia
AitaMustafa II.a
AmaSaliha Sultan
Haurrideak
LeinuaOsmanliar Dinastia
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Musicbrainz: c86a0d49-706b-4df3-bccf-10372c6056bb Edit the value on Wikidata

Mahmud I.a (1696ko abuztuaren 2a1754ko abenduaren 13a) Otomandar Inperioko sultana 1730etik 1754ra.

Mustafa II.aren semea izan zen, eta Osman III.aren anaia. Otomandar errege-etxeetan ohitura zen bezala, Mahmud giltzapetua egon zen bizitzako lehenengo urteak. Giltzapetua egon zen bitartean, historia, literatura, poesia, eta batez ere, musika ikasi zituen.

Halil Paşa-k bultzatutako matxinadaren ondorioz hartu zuen sultan-agintea, eta tronua oinordetu bezain laster jenizaroak limurtu zituen, eta Halil Paşa hiltzea agindu zuen.

Bere agintean Persia eta Errusiaren aurkako gerrak nagusitu ziren. Gerra persiarretan turkiarrek Bagdad atxiki zuten, baina Armenia, Azerbaijan eta Georgia galdu zituzten.

Errusiarren aurkako guda Krimean eta Danubioko printzerrietan (Valakia eta Moldavia) borrokatu zen. Gerra honetan, Burkhard Christoph von Münnich errusiar komandanteak Krimeako tartariarrak (Mahmuden basailuak) garaitu zituen, eta Besarabiaren zati handia menperatu zuen.

Mahmudek gobernua bere bisirren esku utzi zuen, eta denbora gehiena poesia lantzen pasa zuen.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mahmud I.a Aldatu lotura Wikidatan
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy