Merlin
Merlin | |
---|---|
Ziklo arturikoa | |
Merlin eta Vivien | |
Argitalpena | |
Ageri den obrak | ikusi
|
Interpretatzailea | ikusi
|
Lan eratorriak | |
Datu biografikoak | |
Sexua | Gizon |
Egoitza | Bretainia, Kornualles, Gales eta Ingalaterra |
Jarduera | idazlea Aztia Druida profeta aztia alkimista magialaria |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Bestelakoak | |
Etsaiak | Morgana le Fay |
Merlin[1] (ingelesez: Merlin; galesez: Myrddin) edo Merlin aztia VI. mende amaierako galestar azti bat izan zen, halere, hipotesi baten arabera Merlin ez zen pertsona jakin bat izanen, titulu bat baizik, druida bezala, eta ziklo arturikoaren pertsonai garrantzitsuenetakoa. Europar historiako azti ospetsuena da eta literatura unibertsaleko azti askoen oinarri.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merlinen historia misterioz beteta dago eta bere bizitzaren gehiengoa literatur lan edo balio historiko eskaseko iturrietan oinarrituta dagoenez, zaila egiten da bere jaiotzaren data zehatza ezartzea.
Kondairen arabera, Asmodeo deabru inkuboak sortu omen zuen, izpiritu lizun bat moja bati elkartu omen zitzaion modu ez-zilegi batean. Beste bertsio ez hain lazgarrien arabera, Merlin bere amak sortu omen zuen inongo gizonen esku hartzerik gabe. Amaitzeko, beste batzuen ustez antzinateko indar magiko batek sortu omen zuen. Bestalde, beste bertsio ilunago batek dioenez, Merlin edo galeseraz Myrddin Emrys edo Myrddin Wyllt, Britaniako errege batzuen sasikumea izan omen zen: Aurelius Ambrosius edo Merlin Anbrosius, Uther Pendragonen anaia zaharrena.
Edozein modutan, Merlinen sorreraren helburua zera omen zen: gizakiok gizon guztiok gordetzen dugun alde ilunerantz hurbilaraztea, baina Merlin heldutasunera iristean alderantzizkoa egitea erabaki zuen: garaiko gidari izpirituala bilakatu zen, eta errege ezberdinen aholkulari, horien artean Vortigern, Uther Pendragon eta Kameloteko Artur errege ospetsuarena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 11 or..
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mitologia zelta | ||
---|---|---|
Irlandar mitologia: Ulsterko zikloa • Fenian zikloa • Ziklo mitologikoa • Ziklo historikoa • Tuatha Dé Danann • Fomoré • Cúchulainn • Clurichaun • Táin Bó Cúailnge • Lebor Gabála Érenn • Fionn Mac Cumhaill • Fianna • Oisín • Leprechaun • Tír na nÓg • Banshee • Fir Bolg • Deirdre • Bran mac Febal • Amergin • Far darrig • Conmáel • Dagda • Daurblada • Dian Cecht • Dullahan • Eber Finn Eskoziar mitologia: Ulsterko zikloa • Finn eta Fianna • Dál Riata Galestar mitologia: Mabinogion • Mabinogiko lau adarrak • Lludd eta Llefelys • Culhwch eta Olwen • Taliesinen liburua • Galestar triadak Bretainiar mitologia: Ankou • Ys • Korrigan • Bugul Noz • Annard Noz • Morgen Arturiar zikloa: Bretainiako materia • Artur errege • Merlin • Lantzelot • Exkalibur Zelta jaiak: Samhain • Imbolc • Bealtaine • Lughnasadh |
- Aztiak
- Arturiar kondairaren pertsonaiak
- Ingelesezko literatura
- Disneyren marrazki bizidunetako pertsonaiak
- Itxuraldatzeko gai diren pertsonaiak
- Magia erabiltzen duten fikziozko pertsonaiak
- Literaturako pertsonaia arrak
- Filmetako pertsonaia arrak
- Euren existentzia eztabaidan dagoen pertsonak
- Naturaz gaindiko elezaharrak