Edukira joan

Minora Kibbe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Minora Kibbe

Bizitza
Jaiotza1863ko uztailaren 29a
HerrialdeaAmerikako Estatu Batuak
Jarduerak

Minora Kibbe, sortzez Minora Ellis (Nevada, Ameriketako Estatu Batuak, 1863 - 1949ko martxoaren 14a). Bere gurasoak Benjamin F. Ellis eta Allis P. Ellis ziren. 1870erako familia San Frantziskora joan zen. Kaliforniako [1]erreformatzaile soziala eta sufragista izan zen. 1908an [1] [2] San Frantzisko eremuko eskola-kontseilurako aurkeztu zen, eta 1918an Kaliforniako Estatu Biltzarreko 36. barrutirako ere.[3]

Kibbe Cooper Medical Collegera joan zen San Frantziskon, Stanford Medicine -aren aurrekaria, eta medikuntza Heidelberg-en (Alemania) ere ikasi zuen.[4] Kibbe-k medikuntza urte askotan ikasi ondoren, Johns Hopkins Unibertsitatean medikuntza doktore titulua osatu zuen.

Kargurako hautagaitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kibbe-k 1918an [5] Kaliforniako Asanbladan postu batera aurkeztu zen. Kaliforniako emakumeen eskubideen aldeko ekintzaileek antolatutako ahaleginaren zati bat zen, estatu osoko barruti guztietatik emakume batek Asanbladan postu bat lortzeko aukera izan zezan.[5]

Mediku ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kibbe jardunean zegoen medikua zen.[6]

Aktibismo politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kibbe Kaliforniako sufragista ezaguna izan zen, eta emakumeen sufragioaren inguruko hitzaldiak eman zituen maiz. 1904an Kibbe-k berrogeita-lehen garren Barrutiko Berdintasun Politikoaren Klubeko presidente jardun zuen.[7]Kaliforniako Sufragioko Berdintasun Elkarteko batzorde exekutiboan ere lan egin zuen. Kibbe-k hainbat bileratan parte hartu zuen, eta Susan B. Anthony-ren hitzaldia entzuteko aukera izan zuen baita San Frantziskon 1905ean [8] egindako batean ere. Bilera horretan berak beste sufragista askorekin antolatu zen, Mary Sperry barne.[9] 1911ko abuztuan hitzaldi bat eman zuen Oakland-en, urte hartan Kaliforniako boto-papereko sufragioaren zuzenketari buruz.[10]Selina Solomons Kaliforniako sufragistak bere aktibismoa goraipatu zuen "How We Won the Vote in California." (Nola irabazi genuen botoa Kalifornian) liburuan.[11]

Bizitza pertsonala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kibbe Unionville-n jaio zen, Nevada-n. George Rollo Kibbe-rekin 1888ko ekainaren 18an ezkondu zen eta seme bat zuen, 1906ko apirilaren 18an jaio zan, 1906ko lurikarraren egun bi ondoren George Davis jaioa eta Margaret Davis zen bere ama, Kibbetarren neskame bat. Kibbe Doktoreak ekarri zuen haurra erditzean eta halan agertzen da jaiotza erregistroan. Margaret-en senarrak bera utzi zuen ezkondu eta laster haurdun geratu zenean. George jaio eta hiru hilabete geroago, Margaret itxi zuen George Kibbe-ekin eta Washington-era joan zen. Denbora bat geroago Kibbe-i idatzi eta George adoptatzeko baimena eman zien 1907ko ekainean epaile batek onartu zuen eskaera eta George Davis, George Ellis Kibbe bihurtu zen[4] eta Oakland-en bizi zen.[12]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Kaliforniako sufragisten zerrenda
  • National American Women's Suffrage Association (Estatu batuar emakume sufragista elkarte nazionala)
  • Emakumeen sufragioa Kalifornian

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy