Mossi
Mota | etnia |
---|---|
Hizkuntza | mossiera eta frantses |
Geografia | |
Estatua | Burkina Faso, Ghana, Mali eta Togo |
Mossi[1] mendebaldeko Afrikako etnia da, Volta ibaiaren arroan bizi dena. Mossi herria Burkina Fasokoa da jatorriz, baina mossi kopuru handi bat inguruko herrialdeetan bizi da, hala nola Benin, Boli Kosta, Ghana, Mali eta Togon. 2022an, Burkina Fasoko biztanleria estimatua hogei milioi biztanletik gorakoa zen, eta horietatik hamaika milioi baino gehiago mossiak ziren.[2] Beste bi milioi mossi bizi dira Boli Kostan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ahozko tradizioaren arabera, mossiak dagomba printzesa baten, Yennenga, eta mandinga ehiztari baten ezkontzatik datoz. Yennenga printzesa-gerlari bat zen, Naa Gbewaa Dagbon erregearen alaba. Kondairak dioenez, bere erreinua zaldiz esploratzen ari zela, galdu egin zela eta Riale mandinga elefante-ehiztari bakartiak erreskatatu zuela. Ezkondu egin ziren eta seme bat izan zuten, Ouedraogo, mossien aita bilakatuko zena.[3]
Kondaira izan arren, informazio historiko ziurra du: mossiak ashanti talde batekoak dira. Ashantiak ghanatar etnia bat, azpitalde ugariz osatua. Mossiak ere dagomba herriaren ondorengo zuzenak dira.
Mossi erregistroak badaude ere, batez ere ajami idazkeraz idatziak, mossi herriaren historia ahozko tradizioz kontserbatu da hein handi batean. Horregatik, ezinezkoa da jatorriari data zehatzak ematea.[4] Hala ere, historialariek XI. mendean kokatu zuten beren existentziaren hasiera.[5] Zaldiaren nagusitasunari esker, mossiek lurralde zabal bat konkistatzea lortu zuten, inperio oparo bat sortu zuten eta bakea mantendu zuten eskualdean, Mossi Erresumak frantsesek konkistatu zituzten arte. Mossi inperioaren hedapena XIX. mendean gelditu zen frantsesek kolonizazio intentsiboa hasi zutenean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Berria. Estilo Liburua. .
- ↑ (Ingelesez) «Burkina Faso» The World Factbook (Central Intelligence Agency) 2023-03-10.
- ↑ (Ingelesez) Debutify. «The Rise & Fall of The Powerful Mossi Kingdoms» Our Ancestories.
- ↑ (Frantsesez) «Sculptures sur Granit de Laongo» fasotour.fr.
- ↑ (Ingelesez) Mossi states | historical empire, Africa. in: Britannica..
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau antropologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |