Edukira joan

Nahumen liburua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nahum profeta, James Tissot-ek margotua

Nahumen liburua Bibliako Itun Zaharreko liburuetako bat da, profeten liburuen sailekoa. Nahum Galileako profeta bat zen, eta K.a. 642-606 artean idatzi zituen bere profeziak.

Nahum profetaren liburuak Ninive Asiriako hiriburuaren hondamendia iragartzen du. Asiria zen K.a. VII. mendean Ekialde Hurbil osoan jaun eta jabe; bere morroi zuen Judako erreinua ere. K.a. 663tik 612ra bitartean kokatzen bide da Nahumen profetagintza –hau da, 663an Tebas, Egiptoko hiriburua, asiriarrek hartu eta gero, baina 612an Ninive babiloniar eta mediarren esku erori baino lehen–. Hala ere, aditu guztiak ez datoz bat datazio horretan.

Nahumen poemek abertzale baten pentsamendua islatzen dute, pentsatzen duena Jainkoak gobernatzen dituela herrien historia.

Nahumen liburuak hiru atal ditu:

Lehenengoak (1,2-8), sarrera orokor gisa, mundu osoaren nagusia Jauna dela aitortzen du eta ezin diola hari inork aurre egin.

Bigarrenak (1,9–2,3) garaiko egoera politikoan Jainkoaren ahalmena nola agertuko den erakusten du: Ninive hondatuz eta Juda erreinuko biztanleak askatuz.

Hirugarrenak (2,4–3,19) Niniveren eta haren ahalmenaren suntsipena ospatzen ditu.

Nahumen mezua ez da Niniveren hondamendi-iragarpen soila; esaten du, halaber, hondamendi hori Jainkoaren epaiaren ondorioa dela. Beraz, Jaunaren ahalmena eta justizia azaltzen dizkie Nahumek bere garaikideei: maitasuna eta eroapena dauzka berarengan babesten den herriarentzat, baina epairik zorrotz eta beldurgarriena bere herriaren etsaientzat.

Ninive hiri harro, kriminal eta galdua Jainkoaren kontrako giza ahalmen guztien irudia denez, hura bezalako ahalmen oro ere suntsipenera doa: hori islatzen da Nahumen liburuan.

Hauek dira liburuaren azpiatalak

  • Jauna Jainko beldurgarri eta on (1,2-8)
  • Ninive eta Judarentzat mezuak (1,9-2,3)

- Judako buruzagiei (1,9-10)

- Niniveri (1,11-11)

- Judari (1,12-13)

- Niniveko erregeari (1,14-14)

- Judari (2,1-1)

- Niniveri (2,2-2)

- Judari (2,3-3)

  • Ninive eroriko (2,4-11)
  • Ninive, lehoi menderatua (2,12-14)
  • Ninive hondatua (3,1-3)
  • Ninive emagaldua lotsagarri (3,4-7)
  • Ninive Tebas bezala hondatua (3,8-11)
  • Ninivek zer eginik ez (3,12-14)
  • Erremediorik gabeko hondamendia (3,15-19)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy