Edukira joan

Pastel (pintura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pastel-margoak.

Pastela, artean, lehorrean margotzeko teknika da, makilatxo formako margo hauskorrak erabiltzen dituena. Pastel-margoak aglutinatzaile pixka bat, gai likatsuren bat gehienetan eta, XX. mendeaz geroztik, metil zelulosaz egindako kolorezko hautsez osatuak dira. Kolore multzo zabala dute. Kolore bakoitzaren era ilunena hauts soila eta aglutinatzailea besterik ez duena da, eta beste koloreak zuriarekin nahasita lortzen dira. Paperean jarrita itxura freskoa eta distiratsua dute, eta koloreak ez dira aldatzen. Pastela azalean geratzen denez gero, ordea, erraz ezaba daiteke, baldin eta beirazko estalkirik edo eta gai-finkatzailerik eransten ez bazaio margolanari.

Pastel-margolaritza Italian sortu zen XVI. mendean, eta Jacopo Bassano eta Federico Barocci margolariek erabili zuten lehendabizi. XVIII. mendean hedatu zen, eta trebetasun handiz landua izan zen garai hartan, batik bat Frantzian. Garai berriagoetan aipamen berezia merezi dute Edgar Degas, Odilon Redon eta Picassoren pastelek.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy