Pedieos
Pedieos | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 100 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°10′13″N 33°54′34″E / 35.1703°N 33.9094°E |
Hidrografia | |
Ur-emaria | 15 m³/s |
Iturburua | Troodos |
Bokalea () | Famagusta Bay (en) |
Pedieos, Pediaeus edo Pithkias (grezieraz: Πεδιαίος, Pedieos; turkieraz: Kanlı Dere) Zipreko ibai luzeena da. 100 kilometrotako luzera du eta Nikosia hiriburua zeharkatzen du. Famagustako badian itsasoratzen da.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Troodos mendikatean sortzen da[1], Kionos aldeko konifero basoetan[2], Machairas monasteriotik gertu eta hasieran iparraldera jotzen du, Nikosia hiriburura iristen den arte. Hiriburuan 18 kilometro egiten ditu. Oraindik ibai txikia da eta hainbat tartetan hiriaren azpian sartzen da[3].
Hiriburutik atera ondoren norabidea aldatzen du eta Mesaoria lautadan zehar ekialderantz abiatzen da[4]. Mesaoria da Zipreko eskualderik populatuena eta nekazal eremu handiena ere bai. Ibilbidearen bukaeran Famagustako badian egiten du bat Mediterraneo itsasoarekin. Antzina Salamina hirian itsasoratzen zen baina gaur egun hegoalderako igarotzen da eta Akhyritou eta Kouklia urtegiak dauden ureztatze eremuak zeharkatzen ditu[5]. Zipreko ibai luzeena den arren ez da nabigagarria[4].
Uholdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pedieos ibaiaren emaria asko aldatzen da urtesasoiaren arabera eta uda askotan lehortu egiten den arren negu partean uholdeak eragin ditzake. XIV. mendetik aurrera ibaiak eragindako hainbat uholde dokumentatu izan dira Nikosian[6]. Antzina hiriaren erdigunetik pasatzen zen ibaia baina XVI. mendean veneziarrek desbideratu egin zuten hiria ingura zezan[2]. Nikosia hiriburura etorriko den emaria erregulatzeko helburuaz bi urtegi eraiki dira Pedieos ibaiaren ibilbidean zehar. Handiena Tamasosen eraiki zen 2002an, bi kilometrotako horma du eta 2.800.000 metro kubo ur hartzen ditu bere baitan[7].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Machairas monasteriotik gertu dago iturburua.
-
Pedieos ibaiertza Nikosia parean.
-
Mesaoria lautadaren mapan Pedieos ibaiaren ibilbidea.
-
Famagustako badian Pedieos ibaiaren itsasoratzea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Troodos Mountains | mountain range, Cyprus» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
- ↑ a b ABOUT THE PEDIEOS RIVER BASIN | CYPRUS. www.activate.zone.
- ↑ web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
- ↑ a b (Ingelesez) «The Pedieos River flows through which European capital city?» QuizzClub.com — The World's Largest collection of Quizzes, Trivia Questions, Personality Tests 2020-08-10 (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
- ↑ (Ingelesez) «Pedieos River | river, Cyprus» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
- ↑ (Ingelesez) Charalambous, Katerina; Bruggeman, Adriana; Bakirtzis, Nikolas; Lange, Manfred A.. (2016-06-01). «Historical flooding of the Pedieos River in Nicosia, Cyprus» Water History 8 (2): 191–207. doi: . ISSN 1877-7244. (Noiz kontsultatua: 2020-11-22).
- ↑ Tamasoso Dam - Beautiful place by the water and amazing landscape view. www.cyprusalive.com.